Actualidad DEMA

Ideatecara bisita

Urtarrilaren 29an, EGIN ETA EKIN-ENPRESARI programaren barruan dagoen Somorrostro ikastetxetik ikasle talde batek Bilboko Ideateca ezagutzeko aukera izan dute. Ideateca tecnologia-sektore langileek osatzen dute, eta merkaturatzeko proiektu berritzaileak garatzen dituzte. Horrelaxe azaldu ziguten Ideatecako lankideak diren Iruri Knörr-ek eta Isabel Liebanok Eskerrik asko biei eta zorionak egiten duten lanagatik.

IMGP0397

Ideatecarako bisita gure lurraldearen enpresa-sarea ezagutarazteko programak dituen jardueretako bat den aldetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak Demaren bitartez aurrera eramaten du Lanbide Heziketako ikastetxeen laguntzarekin, eta Funts Sozial Europarrak % 50ean finantzatzen du.

.

CREATIVITY ZENTRUM-era bisita

Bilboko Zabalburu eta Oscus-Dolores Sopeñako ikasleek Creativity zentrum-ek Bilboko San Frantzisko kalean dituen lokalak ezagutu ahal izan dituzte. Lan-taldekideak diren Arantza Atutxa eta Daniel Herreraren eskutik, elkarte honen helburua ezagutzeko aukera izan dute, baita bertan lan egiten duten bi ekintzaileen esperientziak ere, elkarteak ekintzaileen eskura ipintzen duen coworking esparruan daudenak.

CREATIVITY   CREATIVITY 2

Creativityk sormeneko industriak bultzatzeko lan egiten du, eta gure gogoa erakarri duten jarduera batzuk antolatzen ditu, Pechakucha night izenekoa, adibidez, eta Arantza eta Danieli esker ezagutu ditugun beste batzuk ere bai.

.

Creativity zentrumerako bisita gure lurraldearen enpresa-sarea ezagutarazteko programak dituen jardueretako bat den aldetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak Demaren bitartez aurrera eramaten du Lanbide Heziketako ikastetxeen laguntzarekin, eta Funts Sozial Europarrak % 50ean finantzatzen du.

TECNALIA-ra bisita

Santurtziko San Jorge ikastetxeko ikasleak eta Durangoko Maristak ikastetxekoak, guztiak EGIN ETA EKIN-ENPRESARI egitarauaren partehartzaileak, Tecnalia bisitatzera joan dira, Energia eta Ingurumeneko operario zuzendaria den Pedro Ibañezen eskutik.

IMGP0391-1024  IMGP0394-1024

 

Enpresak edota Tecnalia bezalako gune teknologikoak partehartzaileei ezagutaraztea programaren jarduera bat da, gure lurraldearen enpresa-sarea zuzenean ezagutzeko helburua duena.

EGIN ETA EKIN-ENPRESARI programa, Bizkaiako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak aurrera eramaten du Demaren bitartez eta Lanbide Heziketako ikastetxeen laguntzarekin, eta Funts Sozial Europarrak % 50ean finantzatzen du.

.

Eskualdea suspertzeko plana

                 

 

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Demak programa berri bat aurkeztu dute modu ofizialean, Bizkaiko langabeziak neurri handian ukitzen dituen eskualdeetako bi diren Ezkerraldean eta Meatzaldean enplegua sortzea sustatuko duena.

Sustapen hori Eskualdea Suspertzeko Funtsaren bidez egingo da. Funts horren helburu nagusia autoenpleguaren sustapena izango da, batez ere luzaroko langabeen artean.

Berrehun langabek hiru hilabeteko iraupena izango duen programa horretan parte hartuko dute. Lehenengo hilabetean Demak ikastaro bat emango die, eta horren asmoa partaideak kontzientziatu eta akuilatzea da, beren enpresa sortzea langabezia-egoeratik irteteko aukeretako bat dela jakinarazteko. Hurrengo bi hilabeteetan ikastaroan sortutako ideietan oinarritzen diren negozio-planak prestatzen lagunduko zaie.

Informazio gehiagorako sakatu hemen.

.