Actualidad DEMA

Ezkerraldea-Meztzaldea eskualdea berpizteko fondoaren 100 parte hartzaileek 93 proiektu aurkeztu dituzte

sestaoAzken hilabeteetan Ezkerraldea-Meatzaldea Eskualdea Berpizteko Fondoaren lehenengo deialdian parte hartu duten 100 langabetuek 93 proiektu aurkeztu dituzte, zenbait sektore eta jardueretakoak: merkataritza, ikus-entzunezko produkzioa, teknologiako kontsultoretza eta publizitatea, besteak beste.  Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen honen lehenengo deialdia amaitutakoan, astelehenean, maiatzak 13, bigarrena hasiko da, eta ehun lagunek parte hartuko dute berriro ere.

.

Ezkerraldea eta Meatzaldea Eskualdea Berpizteko Fondoak, 1,2 milioi euro dauzkanak, auto-enplegua sustatzea du helburu nagusi, batez ere langabezian aspalditik dauden pertsonen artean.
Programa honetako lehenengo deialdiko prestakuntza prozesu osoa amaitu duten pertsonen iritzia jakiteko, DEMAk inkesta bat egin zuten. Parte hartzaileek nabarmen altua eman zioten ekimenari. Era berean, parte hartzailerik gehienek uste dute ikastaroa emateko moduak ikaskuntza erraztu duela (gai honi 5 puntutik 4,1 eman dizkiote), ikastaroen dinamikak gainerako pertsonekin eztabaidatzea errazten duela (5 puntutik 4,3) eta prestakuntza honi esker gaia sakon ezagutzen dutela (5 puntutik 3,8).

Edizio honetan parte hartu duten pertsonen ezaugarriei dagokienez, gehienak (%60) gizonak ziren, 31 eta 50 urte artekoak, eta unibertsitateko edo goi edo erdi mailako zikloko titulazioarekin.

Bigarren deialdia

Lehenengo deialdia amaitu denez, datorren astelehenean, hilak 13, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Eskualdea Berpizteko Fondoaren bigarren eta azken deialdiaren lehenengo prestakuntza fasea hasiko da, eta hiru hilabete iraungo du. Ehun parte hartzaile hautatu ditugu horretarako.

Lehenengo hilabetean, aukeratutako langabetuak enpresak sortzeari buruzko tailerretara joango dira, auto-enpleguaren ibilbidea sakon ezagutzeko. Tailer horietan zenbait gairi buruzko prestakuntza jasoko dute: norbere kontura lan egitearen abantailak eta desabantailak, auto-enpleguaren egokitasuna krisialdian, sormena, Internetek negozioak egiteko ireki dituen ateak, eta ideien lanketa. Prestakuntza prozesu honetan eskualdeko ekonomia ere jorratuko da. Bizkaiko zona honen sektore tradizionalei buruzko informazioa emango da, etorkizunerako itxaropenak azalduko dira, sektore berriak, eskualde eta udal planak…

Prestakuntza hori jasotakoan, parte hartzaileek hurrengo fasea hasiko dute, bi hilabete iraungo duena: negozio plana osatzea. Denboraldi horretan, enpresa-ideia batzuk eta ekintzaile batzuk hautatuko dira, eta ekimenean parte hartzen dutenei banakako gida eta aholkularitza eskainiko zaizkie.

Azkenengo fasea enpresak sortzeko izango da, jardueraren altarekin.

Bigarren deialdi honetan parte hartzen duten langabetuek, lehenengo deialdian parte hartu zutenek bezalaxe, 350 euroko diru-laguntza jasoko dute lehenengo hiru hilabeteetan. Eta enpresa osatzen dutenean, 5.000 euroko diru-laguntza jasoko dute negozioa abian jartzeko.

Sariak banaketa Egin eta Ekin Enpresari

 CARTEL HORIZONTAL A3

DEMAK eta Bizkaiko Foru Aldundiak “EGIN ETA EKIN-ENPRESARI” sariak eman zizkien 2013ko maiatzaren 7an gure Lurraldeko 10 ikastetxetan Lanbide Heziketa ikasten duten 22 ikaslek garatu dituzten hamar proiekturi. Zerbitzuak, artisautza, teknologia, hezkuntza eta ikus-entzunezkoak bezalako jarduerekin lotura duten proiektuok sektore ezberdinetan kokatu behar dira.

.

Ekitaldia, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan egin zen arratsaldeko 18.30etatik 19.30etara; Imanol Pradales, Ekonomia Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatua, mahaiburua izan zen, eta antzezle eta umorista den Gurutze Beitiak aurkeztu zuen. Ekitaldira lehiaketan parte hartu duten 128 ikasleak eta 24 irakasleak etorri ziren, baita hainbat lagun eta familiako batzuk ere. Hamar proiektu onenen artean 7.200 € banatutakoan guztientzako koktela eskeini zen bertan.
Lehiaketarako deialdia joan den urteko azaroan zabaldu zen eta 235 ideia aurkeztu ziren bertara. Ekimen guztiek hartu zuten parte ideiak lantzeko tailer batean, eta bertan partaideek, ideiak biribiltzeaz gain, horiek aurkeztu ahal izateko oinarrizko jarraibideak jaso zituzten.
Ideiok ikus-entzunezko euskarrian aurkeztu ziren lehenengo aukeraketan, eta fase horretan hautatu ziren 100 proiektuen sustatzaileek epaimahai baten aurrean defendatu behar izan zituzten euren proiektuak. Azken prozesu horretan epaimahaiak 50 ideia aukeratu zituen, eta horien sustatzaileek aholkulari baten laguntza izan zuten euren proiektuak garatu ahal izateko. Azkeneko fase horretan 128 ikaslek eta 24 irakaslek hartu zuten parte.
Saria lortzeko hautagai ziren proiektu guztien aurkezpena ikusi ondoren, epaimahaiak hamar onenak aukeratu zituen, eta horiexek dira gaur honako saria hartu dutenak.
Lehiaketa hau 12 urtez abian izan den programa baten zati bat da, eta aurreko hamaika edizioetan ere hautaketa-prozesu berbera jarraitu izan da. Programak kultura ekintzailea sustatzea du helburu.

 

IMGP0658