Actualidad DEMA

Tarifa laua izango dute 30 urtetik gorako autonomo berriek ere

Gazteen Enplegurako Planean jaso ziren neurri garrantzitsuenetariko bat izan zen autonomoen Gizarte Segurantzako kuotan hilean 50 euroko “tarifa laua” ezartzea 30 urtetik beherako gazteentzat, lehenengo sei hilabeteetan. Hurrengo bi urteetan ere gazte horiek deskontuak izango dituzte euren kotizazioetan..

Bada, itxura guztien arabera, ekintzaileei laguntzeko lege berriak hedatu egingo du neurri hori, 30 urtetik gorako autonomo berrientzat ere izango baita.

Lege hau, gaur egun, parlamentu-tramitazioan dago, eta, aurrez ikusitakoaren arabera, laster argitaratuko da, ziurrenik irailean.

 

Ekintzaileei eta horien nazioartekotzeari laguntzeko Lege Proiektuaren 28. artikuluak, norberaren kontura ari diren langileei aplikatu beharreko Gizarte Segurantzako murriztapenei buruzkoak, hauxe dio, hitzez hitz:

30 urte edo gehiago dituzten norberaren konturako langileek, hasierako alta hartzen badute edota ez badira alta-egoeran egon aurre-aurreko bost urteetan, altaren eragin-datatik zenbatzen hasita, Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian, honako murriztapen hauek aplikatu ahal izango dituzte kontingentzia arruntengatiko kuotaren gainean; murriztu beharreko kuota honela lortuko da: dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari aplikatuko zaio une bakoitzean indarrean dagoen gutxieneko kotizazio-tasa, aldi baterako ezintasuna barne, gehienez ere 18 hileko aldiagatik, eskala honen arabera:

a) Kuotaren ehuneko 80ari dagokion murriztapena, altaren eragin-dataren hurrengo 6 hileetan.

b) Kuotaren ehuneko 50ari dagokion murriztapena, a) letran adierazitako aldiaren hurrengo 6 hileetan.

c) Kuotaren ehuneko 30ari dagokion murriztapena, b) letran adierazitako aldiaren hurrengo 6 hileetan.

 

Ekintzaileei Laguntzeko eta haien Nazioarteratzea Sustatzeko Legean beste pizgarri garrantzitsu batzuk ezarriko dira, ekintzailetzaren kultura eta autoenplegua indartu daitezen eta enpresa-jarduerak errazago jar daitezen abian. Neurri horiek azalduko ditugu jarraian, lege proiektuan onetsi diren bezala:

Ekimen ekintzaileak sustatzeko neurriak.pdf