Actualidad DEMA

1000 pertsona inguru parte hartu zuten Gazteria eta Enpleguko I. Jardunaldian.

Bilboko Euskalduna Jauregiak hartuko du Gazteria eta Enplegua izenburupean egingo den lehenengo jardunaldi hau; Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du eta 900 pertsonak hartuko dute parte. Jardunaldian parte hartzen dutenek aukera izango dute zuzenean ezagutzeko euren proiektuak aurrera eramaten ari diren zenbait gazte ekintzaileren esperientziak. Lan-saioan zehar, gainera, enpleguaren arloan gure inguruan dauden joerak ezagutu ahal izango dira, bai eta etorkizunean enplegagarritasuna lortzeko gakoak ere..

Ekonomia Sustatzeko Diputatua Imanol Pradalesek hartuko du parte jardunaldia irekitzeko ekitaldian. Bere hitzaldian zehar, jardunaldian parte hartzen duten gazteei zuzendu zaie eta haien inplikazioa eskertu du, eta esan die haietako bakoitzak bere etorkizuna hobetzeko egiten duena, gazteek euren buruak trebatzen jarraitzeko eta enplegua lortzeko egindako guztia, alegia, lagungarri izango zaiola Bizkaiaren etorkizunari, gure lurraldearen oparotasunari. Imanol Pradalesek gogoratu du Bizkaiko Foru Aldundiaren lehentasunen artean gazteen enpleguko politikak daudela, eta adierazi du Aldundiak aurten 3,7 milioi euro inbertitu dituela gazteen enplegua bultzatzeko, gazteei beren etorkizuna eraikitzen laguntzeko, beren enpresak sortzen laguntzeko, prestakuntza bikaina lortzen laguntzeko, ikasketetan espezializatu eta lehenengo enplegua lortzen laguntzeko.

Jardunaldia irekitzeko ekitaldian egon direnei emandako datuen artean Ekonomia Sustatzeko Diputatuak nabarmendu du azken hamaika hilabeteetan 1.921 gaztek, alegia, jardunaldi honetan daudenen moduko 1.921 gaztek erabili dituztela Aldundiak gazteen enpleguari lotuta eskaintzen dituen laguntzak.

Ekonomia Sustatzeko Diputatuaren hitzaldia amaitutakoan, Eiso Kant-ek hartu du hitza. Tyba.com-en sortzaile eta zuzendari-kudeatzailea da 22 urteko holandar hau, eta «Yo, emprendedor» deitu du bere hitzaldia, non azalduko duen zer esperientzia izan duen ekintzailetzaren kulturan, eta esplikatu du ekintzailetza ekiteko, ahalegina egiteko eta norberaren burua gainditzeko ahalmena dela, norberaren etorkizun profesionala eratu ahal izateko egungo egoera ekonomiko eta laboralean.

Jarraian, 11:00etatik aurrera, mahai-inguru bat egongo da, eta hauek izango dira parte-hartzaileak: Iñaki Bartolomé (presidente de la Euskal Valley elkartearen presidentea), Eduardo Elorriaga (Hermeneus-eko CEOa), Joel Santirso (Workmunity-ko CEOa), Iñaki Aspiazu (HUB Group aholkularitza-enpresaren sortzaile eta kudeatzailea) eta Xabier Álvarez (Microwave Ventures-eko managing partnerra eta Start Corporate Services-eko bazkidea). Mahai-inguruaren izena «Espíritu Euskal Valley. El motor 2.0» da, eta Euskadin dauden start-upen orainari eta etorkizunari buruz eztabaidatzeko baliatuko dute, parte-hartzaileok ekintzaile, aditu eta gizarte-eragileak diren heinean.

Ekonomia Sustatzeko Diputatuak, ondoren, Wolfgang Müller aurkeztuko du, Alemaniako Enplegu Agentzia Federalak Bruselan duen ordezkaritzako zuzendaria. Müller jaunak «Crecimiento económico y creación de empleo: buenas prácticas en Europa» izeneko hitzaldia emango du, Alemanian politika publikoak garatzerakoan jarraitutako eredua ezagutarazteko, eredu horrek modu eraginkorrean konbinatu baititu ekonomiaren berpiztea eta enpleguaren sorrera.

Arratsaldean, berriz, Bizkaian enplegurako dauden aukeren inguruko eztabaidak egingo dira. Enpleguak Bizkaian duen etorkizunari buruzko azalpen eta eztabaidak egongo dira, eta parte-hartzaileei azalduko zaie zein diren gazteen etorkizun profesionala bideratzeko gako nagusiak. Hauek hartuko dute parte: Javier Ramos (Lanbide), Gonzalo Salcedo (CEBEKeko idazkari nagusiaren ondokoa), Sara de la Rica EHUko katedraduna eta aditua lan-merkatuko ikerketan) eta Iratxe Aristegui (Soziologian doktorea Deustuko Unibertsitatean); Xabier Ajak beteko du moderatzaile lana. Iratxe Aristegui, Soziologian doktorea Deustuko Unibertsitatean, eta Xabier Aja moderatzaile dela.

Jardunaldia amaitzeko, Bizkaian enplegurako dauden aukerei buruzko mahai-ingurua egingo da. Hain zuzen ere, hirugarren sektoreak enplegu sortzaile gisa duen gaitasuna aztertuko dute, eta, bertan, Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiko, EKAIN SAREAko (Euskadiko Gizarteratzearen aldeko Sareak) eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ordezkariek hartuko dute parte. Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren zuzendari nagusi Maitane Leizaola izango da moderatzaile.

“Autoenplegua eta enpresen sorrera sustatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren programak 3102 ekintzaileri lagundu dio 2010etik”.

2010ean eta 2011n autoenplegua hautatu zuten eta autoenplegua eta enpresen sorrera sustatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren programako laguntzak eskatu zituzten hamar lagunetatik ia-ia zortzik aurtengo hirugarren hiruhilekoan euren lanpostuari eutsi diote. Erakundeak bildu duen informaziotik ondorioztatzen denez, denbora-tarte horretan programa horren bitartez lagundu diren proiektuen iraupen-tasa % 73koa izan da. Beraz, 1.089 lanpostu inguru mantendu dira..

Iraupen-tasa hori arrakastatzat jo daiteke, batez ere gaur egungo krisi ekonomikoan. Gainera, lan-merkatuan sartu nahi diren pertsona guztientzat autoenplegua aukera ona dela agertzen du.

Horregatik, Aldundiak, azken urteotan, beren kontura lan egitea erabakitzen dutenentzako laguntza apurka areagotu egin du. Gero eta enpresa gehiagori lagundu die, eta gainera, lan-merkatuan sartzeko bide hori aukeratzen duten pertsonen kopuruak ere gora egin du. Foru Erakundeak orain arte egin duen ahalegin osagarria, emandako laguntzen kopuruaren gorakadan ageri da: 2010ean, 2011n eta 2012an 1.962 izan dira. Baina horrez gain, eskari hori artatzeko aurrekontuan apurka gertatu den igoeran ere ageri da. Autoenplegurako laguntzetan erabiltzen den kopuruaren igoerarik nabarmenena, aurten bertan gertatu da. Urtarrilean, diru-laguntza hauetarako aurrekontua 5,2 milioi izan zen, baina laguntzak eskuratzeko aurkeztutako proiektuen kopurua handia izan zenez, iragan hilean partida hori 6,8 milioi eurora arte igo zen.

Azken kopuru horrekin, 1.140 laguntza emango direla espero da. Horrela, 1.500 lanpostu inguru sortzen lagunduko litzateke. Aurreikuspen horrekin, programaren iazko emaitzak gainditu dira. Orduan, autoenpleguko 814 proiektuk jaso zituzten laguntzak, eta 1.069 lanpostu sortu ziren. Hau da,% 40ko gorakada egongo da.

Autoenplegua hautatzen duten pertsonen ezaugarriak

Bizkaiko Foru Aldundiaren datuek euren negozioa abian jartzea erabakitzen duten pertsonen ezaugarriei buruzko informazioa ere ematen dute. Ikasketa-mailari dagokionez, pertsona gehienek (% 48,4) unibertsitateko titulazioa daukate, eta haien atzetik doaz Lanbide Heziketa egin dutenak (% 21,8). Eta autoenplegua aukeratzen dutenen adinari erreparatzen badiogu, pertsona gehienak (% 35,3) 36 eta 45 urte bitartekoak dira; haien atze-atzetik doaz 26 eta 35 urte bitartekoak (% 31,7). Sexuen arabera, esan daiteke gizonak eta emakumeak antzera direla ekintzaile.

Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren programako laguntzak jaso zituzten hamar lagunetatik zazpik diotenez, lan-merkatura sartzeko aukera nagusia autoenplegua izan zen. Eta euren negozio propioan lan egiten hastea erabakitzen dutenen artean gehienak gazteak dira.

Pertsona horiek sortzen duten enpresa motari dagokionez, batik bat pertsona bakarreko enpresak dira (% 67,9), baina nabarmenak dira, halaber, sortzen diren kooperatiben eta Sozietate Mugatuen kopuruak (% 4 eta % 15,1, hurrenez hurren).

http://www.deia.com/2013/11/04/economia/el-73-de-los-proyectos-de-autoempleo-del-programa-de-apoyo-de-la-diputacion-se-mantienen-activos

“Egin eta Ekin – Enpresari” programa

270 enpresa-ideia aurkeztu dira 2013-2014 deialdian BFAren Ekonomia Sustatzeko Sailak DEMAren bitartez eta Bizkaiko Lanbide Heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxeekin laguntzarekin egiten duen EGIN ETA EKIN-ENPRESARI programan.

.

Aipaturiko programa aldi berean Europako Gizarte Funtsak finantzatua da, eta Bizkaiko ikastetxe guztiek parte hartu dezakete. 270 ideiak erakusteko parametro nagusiak aurkitzea eta ez ahaztea da une hauetan aurkeztutako guztiak egiten ari diren Sakontze-Tailerren helburua, eta hauek bukatutakoan 100 ideiarik onenak aurretik hautatuko dira parte hartzaile guztiek egindako bideo-aurkezpenen artean.

Egin beharreko bideoak azaroaren 4tik 15era arte aurkeztu ahal dituzte hautagaiek DEMAren Facebooken, eta 15ean bertan argitaratu eta bozkatuak izateko aukera izango dute. Boturik gehien lortuko duen bideoa eta DEMAren ustez ideiaren aurkezpen onena egin duena sarituak izango dira: Google Nexus 7 Tablet bana emango zaizkie partehartzaileei, taldeko gehienez hiru Tablet izango delarik.
DEMAk aurretiko hautaketa egiteko 100 bideoak aukeratzeko erabiliko dituen erizpideen artean bi hauek izango ditu: ideia zehaztasunez eta originaltasunez aurkeztuak diren, beti ere originaltasuna enpresa-ideia modu egokiaz aurkezteko erabilia bada. Aukeraketaren azkenengo fasean 100 taldeetako partehartzaile guztiek beren ideiak azaldu beharko dituzte DEMAko selekzio komitearen aurrean azaroaren 25ean, 26an, 27an eta 28an.