Actualidad DEMA

SUSPERTZEKO ESKUALDEKO PROGRAMAREN ESKERTZE EKITALDIA

DEMAk eta BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK gaur ospatu dute Ezkerraldean eta Meatzaldean Eskualdeak Suspertzeko Programaren bi edizioetan parte hartu eta negozio propioa sortu duten 123 parte hartzaileak aintzatesteko ekitaldia.  Hitzorduan,  Ekonomia Sustatzeko diputatu Imanol Pradalesek ekintzaile horien ausardia nabarmendu du, eta eskerrak eman dizkie lan merkatura sartzeko egin duten esfortzuagatik.

 

Ekitaldian, Ezkerraldean eta Meatzaldean programaren beste edizio bat martxan jarriko dela iragarri dute, beste 75 pertsonari laguntza emateko, batez ere denbora luzez langabezian egin direnak; helburu nagusia prestakuntza eta aholkularitza ematea izango da, beraien enpresa propioak martxan jar ditzaten.

 

Aurreko bi edizioei esker 118 enpresa eratu dira, eta batez ere zerbitzuen sektorean, merkataritzan eta konponketen arloan jardungo dira.

 

 Bilbon, 2014ko abenduaren 3an.


 

 

.