Actualidad DEMA

Aldundiak «egin eta ekin enpresari 2015» sariak eman ditu

 

Saridunak

 

Guztira, 309 enpresa-ideia izan dira lehian kultura ekintzailea sustatzeko programaren edizio honetan; lanbide-heziketako zikloak ematen dituzten Bizkaiko ikastetxeen laguntzaz egin da programa.

Parte-hartzaileek bideo baten bidez azaldu behar izan zuten beren negozio-proposamena; ondoren, epaimahai baten aurrean defendatu behar izan zuten. Epaimahaiak, jarraipen-prozesu oso baten ondoren, hamar ideia onenak aukeratu zituen. Ideia horiek hainbat arlotakoak ziren: aisia, kirola, diseinua, merkataritza, prestakuntza eta pertsona zein enpresentzako zerbitzuak.

 

Irabazle izan diren hamar proiektuez gainera, lehiaketako beste bi bideo nabarmendu dira: bata, Facebooken bidez lortutako boto kopuruagatik; bestea, proposamenak ebaluatzeko epaimahaiak hala erabaki duelako..

Saridunak 

Gaur arratsaldean, Bizkaiko Foru Aldundiak «Enpresari 2015»lehiaketaren sari-banaketan hartu du parte. Negozio-ideiei buruzko lehiaketa bat da, lanbide-heziketako zikloak ematen dituzten ikastetxeekin batera antolatzen dena. Edizio berri honetan, 309 proposamen aurkeztu dira; epaimahaiak, hautaketa-prozesu luze baten ondoren, hamarri eman die saria. Proposamenok hainbat arlotakoak izan dira: aisia, kirola, diseinua, merkataritza, prestakuntza eta pertsona zein enpresentzako zerbitzuak.

Parte-hartzaileek bideo baten bidez azaldu behar izan zuten beren negozio-proposamena; tresna horren bitartez 100 ideia aukeratu ziren. Ondoren, ikasleek beren etorkizuneko negozioa defendatu behar izan zuten epaimahai baten aurrean. Hasieran, 50 proposamen aukeratu zituen epaimahaiak. Ondoren, proposamen horien jarraipen oso bat egin da azken hileetan, 130 ikasleren eta 33 irakasleren laguntzaz.

Hona hemen saritutako hamar negozio-ideiak:

1.a 1500 € EMILIO CAMPUZANO BHI SUSTRAIAK
2.a 1200 € ELORRIETA ERREKAMARI GLHBI IKASTRAVELLING
3.a 1000 € MIKELDI IKASKETA ZENTROA ESCUELA DE POLE DANCE
4.a 500 € EMILIO CAMPUZANO BHI DOUBLE CASTLE
5.a 500 € ZABALBURU IKASTETXEA ETXIAN
6.a 500 € SAN JOSE DE CALASANZ IKASTETXEA EDUKTEK
7.a 500 € OSCUS-DOLORES SOPEÑA IKASTETXEA YE APP
8.a 500 € OTXARKOAGA HEZKUNTZA ZENTROA BRICOLAGUNTZA EXPRESS
9.a 500 € SAN VIATOR IKASTETXEA TRES PIEZAS PEKES
10.a 500 € SAN JORGE GLHBI HAYNAMA MAKE UP
Irabazle gertatu diren hamar proposamen horiez gainera, lehiaketan aurkeztutako bi bideo ere nabarmendu dira arratsalde honetan: bata, Facebooken bidez lortutako boto kopuruagatik, Somorrostroko Hezkuntza Zentroaren «Easytronics» ideia dela-eta; bestea, ideiak ebaluatzeko epaimahaiak hala erabaki duelako, Tartanga GLHBIren «Visuals» ideia dela-eta.

Lurralde Historikoko lanbide-heziketako zentroetako ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko foru programaren hamalau urteetako ibilbidean, 5.000 ikasle lehiatu dira, eta haietariko 1.000k parte hartu dute Bizkaiko Foru Aldundiak urtero antolatzen duen lehiaketaren barruan enpresa-proiektuak garatzeko fasean.

 

 

“Egin eta Ekin Enpresari” programaren sari banaketa

2014/2015 EGIN ETA EKIN-ENPRESARI egitarauaren sari eta diploma banaketa maiatzaren 27an, arratsaldeko 18:00etan Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Entzunaretoan izango dela aurreratzen dizuegu!!

Enpresa-ideia bideoen bidez aurkezteko fasearen bi irabazleei emango zaizkie lortutako sariak: Somorrostro irakasguneko Easytronics eta Tartanga ikastetxeko Visuals bideogileei Samsung Galaxy Tablet bana egokitu zaie Facebook-en aurkeztutako bideo onenengatik. Ondoren jakingo dugu saria irabazi duten hamar proiektuak zeintzuk diren, sariak 500 eta 1.500 eurokoak izango dira talde bakoitzeko.

Ekitaldia Alex Sevillak aurkeztuko du -Nerbioi Irratiko esataria eta TeleBilbao katearen aurkezlea- eta MALAS CONPAÑIAS Zirko Taldearen emanaldiarekin bukatuko da.

Ekitaldira Lehiaketan parte hartu duten 50 proiektuen egileak eta ikastetxeetako zuzendari eta irakasleak daude gondidatuta. Zorionak guztioi!!

.