Actualidad DEMA

“Renova Plana”

CURSO

 

Joan den astean DEMAko kontsultoreok “Renova Plana” izeneko ikastaroan izan gara.

Prestakuntzak balio izan digu jakiteko zer pauso eman behar diren sustapen on bat egiteko, salmenta-helburuak gauzatzen eta negozioaren emaitzak hobetzen lagunduko duena.

.

Merkataritzako establezimendu txikien aholkularitzan aditua den kontsultore batek eman du ikastaroa. Beste gai batzuen artean, merkataritza-politika eta ‘ABC zerrendak’ aztertu ditu sustapena orientatzeko tresna gisa. Halaber, merkataritza-sustapen eraginkorra lortzeko oinarrizko puntuak azaldu ditu. Eduki horien argigarri, Emilio Abalosek sustapen arrakastatsu batzuen eta porrot biribilak izan diren beste batzuen berri eman digu.

Emiliok azaldu digu zer urrats egin behar ditugun gure ekintzaileekin, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduen profesionalizazioa eta modernizazioa sustatze aldera. Hain zuzen ere tresna horiek erabiltzen dira kudeaketaren arloko eskakizun berriei aurre egiteko, saltokien errentagarritasuna handitzeko eta eskualdaketa-balioa duten negozioen sorrera bultzatzeko.