Actualidad DEMA

Demak antolatu dituen gazte ekintzaileen I Jardunaldietan ‘bizkaiker.eus’ bizkaiko lan-demografiaren maparen argitalpena egin da

Mapan EHU/UPVko katedraduna den Sara de la Ricak parte hartu du eta lan-munduari eta langabeziaren aurkako borrokan jarduten duen erakundeei buruzko informazioa eskaintzen du.

Jardunaldien ardatzak gazteen ekintzailetza eta hirugarren sektorearen eta gizarte-ekonomiaren aukera enpresarialak izan dira.

imagen jornadasDEMAk antolatu dituen Gazte Ekintzaile  eta Enpresa Sendotzeari buruzko I. Jardunaldietan Bizkaiko Lan DEMAgrafiaren Mapa  (Bizkaiker) aurkeztu da. Mapa gure Lurraldeko herritar guztientzat eskuragarri dago  bizkaiker.eus webean.

Mapan EHU/UPVko katedraduna den Sara de la Ricak parte hartu du eta  Bizkaiko lan- eta enpresa-errealitateari buruzko informazioa ematen du udal mailaraino xehekatuta; aldi berean, langabeziaren aurkako borrokan jarduten duen erakunde, izaki eta organismoei buruzko informazioa eskaintzen du.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko diputatuak, Teresa Laespadak,  azaldu du  mapa honek  “ekintzailetzako proiektu bat hasi nahi duten pertsonentzat oso erabilgarria den informazioa eskaintzen duela, hala lanaren eta enpresaren ingurua ezagutzeko nola orientazioa, aholkua edo, baita, finantzaketa publikoa, behar izanez gero, nora jo jakiteko”.

Jardunaldien lema ‘Think Different, Be Creative’ izan da eta ostegun eta ostiral honetan ospatu dira Deustuko Unibertsitateko Mendeurreneko Eraikineko Entzungelan. Aldi berean, oso garrantzitsua izan da horren ondoan egon den erakusketa-gunea; gune horretan DEMAk lagundu dituen eta esperientzia arrakastatsuak izan dituzten enpresen erakustokiak instalatu dira. Zehatzago esanda, bederatzi enpresa izan dira: P4Q, Gesducon, Ion Fiz, Letamina, Gik Vino Azul, Crossfit Icaro, Felicitarte, CVSS  eta Soinutek.

Hitzaldien eta mahai-inguruen gaiak asko izan dira baina, bereziki, hirugarren sektorearen, gizarte-ekonomiaren eta emakumeak paradigma ekonomiko berrietan duen zereginaren enpresa-aukeren gaiak nagusitu dira, eta baita gazteek arlo horretan duten egoerari lotuta daudenak ere.

Jardunaldietan honako hauek hartu dute parte: Eva Colladok, “Ekitearen ausardia eta arrakasta izateko giltzak: XXI. mendeko ekintzailearen gaitasunak” hitzaldiarekin; Sandra Pinak eta Luis Miguel Barralek, “Zer egin nahi duzu zure bizitzarekin?” hitzaldiarekin; edo José Illanak, “Mundua salbatu nahi dut marketina eginez” gaiari buruz mintzatuz.

 

Otsailaren 5ean enpleguko eta ekintzailetza solidarioko hiru Anezka jarri dira abian, DEMA agentziaren eta Santa Maria la Real Fundazioaren bidez.

Enpleguko eta Ekintzailetza Solidarioko Anezka bat berrikuntza sozialeko programa bat da, langabezian dauden pertsonak ahalduntzeko asmoa duena, hartara, euren gaitasunak eta ahalmenak hobetu eta indartzeko, euren garapen pertsonalaren eta profesionalaren protagonistak izanda eta lan merkatu berrira egokituta. 

Pertsona langabe, boluntario, aktibo, ikusgai eta solidarioen talde heterogeneo batek osatzen du, eta, koordinatzaile baten laguntzarekin, elkarri laguntzen diote, euren enpleagarritasuna hobetzeko eta parte-hartzaileen enplegu bilaketa aktiboan elkarlanean aritzeko. 

Oraingo honetan, joan den otsailaren 5ean hiru egitasmo abiarazi dira Bilbon, Ezkerraldean eta Enkarterrin, eta haietarako, guztira, 640 eskaera jaso dira. Hautaketa luze eta zail baten ondotik –lan-talde heterogeneo batean hobekitzen egokitzen diren ezaugarriak dituzten pertsonak bilatu dira–, eskualde bakoitzerako 20 lagun aukeratu dira, eta bost hilabetean elkartuko dira, asteko lau egunetan, egunean lau ordutan.

Anezketan beste baten konturako lana bilatzen da, baina, aldi berean, ekintzailetza sustatzen da eta, etengabeko prestakuntzaren bidez, lanbide gaitasunak eta gaitasun pertsonalak eguneratzea bultzatzen da. Lankidetzan aritzeko espiritu solidarioan oinarritzen da Anezka, eta enpresa-kooperatiba batekin parekatzen den modu baten bidez funtzionatzen du. Parte hartzen dutenek elkarrekin lan egiteko, lana aurkitzeko elkarri laguntzeko, euren proiektuak abiarazteko eta euren lanbide trebakuntza hobetzeko konpromisoa hartzen dute. Talde bakoitzak koordinazio baten babesa du. Koordinazio hori Anezkaren arduraduna izango da, eta dinamizazio lana egingo du eta pertsona bakoitza arlo profesionalean eta pertsonalean hazteko tresnak emango ditu. Bost hilabete horietan lan-saioak egingo dituzte, eta, besteak beste, hauek ikasiko dituzte: autoezagutza, laneko bitartekotza, taldean lan egitea, coaching edo trebakuntza, ekintzailetza, marka pertsonala, antolakuntza eta ekitaldietara joatea, lan-elkarrizketetarako teknikak, curriculumak egiteko modu berriak…

Eskualdea berraktibatzeko programa bat gauzatuko du durangaldeak, autoenplegurako 75 programa bultzatzeko

Teresa Laespada diputatua eremuko udalerrietako arduradunekin bildu da % 60ko arrakasta izaten duen programa aurkezteko

Langabezian dauden pertsonentzako lan-merkatura sartzeko aukera berriak sustatzea du helburu

 

Durangaldeak Eskualdea Berraktibatzeko Programaren edizio berria hartuko du, eremu horretan autoenplegurako 75 proiektu bultzatzeko helburuarekin.

Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua, Teresa Laespada, eremuko udalerrietako arduradunekin bildu da gaur goizean, programa aurkezteko. % 60ko arrakasta lortu izan du programak, Bizkaiko beste puntu batzuetan egindako aurreko edizioek erakusten duten legez.

Lan-merkatutik urrunduta dauden pertsonentzako autoenplegurako aukera berri bat sustatzea da programaren xedea. Kasu honetan Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio eta Zaldibarko bizilagunei zuzenduta legoke.

Pertsonak beren lanpostu propioa sortuz laneratzeko, aipatutako Sailak (DEMA—Enpresa Garapenerako Agentziaren bitartez) laneko hiru fase ezarri ditu:

  1. Ekintzailetzarako trebetasunak garatzea
  2. Negozio Plana egitea
  3. Enpresa eratzea eta jarduera altan ematea

Lehenengo bi faseek hilabete eta bi hilabete iraungo dute hurrenez hurren, eta horietan zehar parte-hartzaileek hilean 350 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dute. Azkenik, enpresa eratzen den momentuan, 5.000 euroko laguntza ematen da enpresa martxan jartzetik eratorritako gastuetarako.

Udal arduradunekin egindako bilerara Alfonso García Enplegurako foru zuzendaria eta Gloria Múgica DEMAko gerentea ere joan dira eta bertan tokiko garapenerako erakundeek (Behargintza) egiten duten lana gailendu dute, hedapenerako, hautagaiak aukeratzeko, eremuaren ezaugarri sozio-ekonomikoei buruzko informazioa emateko, etorkizunerako garapen planak taxutzeko eta esku hartzeko lokalak lagatzeko.