Actualidad DEMA

Aldundiak 6,6 milioi bideratuko ditu autoenplegurako laguntzetara

Besteen kontura lanpostu bat lortzeko zailtasun gehien dituzten pertsonei kalitatezko laneratze egonkorra lortzen laguntzea da helburua

Dekretuaren oinarriek lehentasuna ematen diete baztertze-arriskuan daudenei, gazteei eta nagusiei, denbora luzez langabezian egon direnei eta langabezia-tasa altuak dituzten lekuetan bizi direnei.

Bizkaiko Foru Aldundiak 6,6 milioi bideratuko ditu autoenplegurako eta baztertze-arriskuan edo langabezian dauden pertsonek enpresak sortzeko laguntzak emateko.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren dekretuak, gaur goizean egin den Gobernu Kontseiluan onetsia izan denak, laguntza horiek emateko oinarriak biltzen ditu, eta gure lurraldeak bizi duen langabeziari aurre egiteko ezarritako ildo estrategikoen barruan garrantzia gehien duen neurrietako bat da.

Kalitatezko enplegu egonkorraren aldeko apustua islatzen duen dekretua da. Horrez gain, besteen kontura lanpostu bat lortzeko zailtasun gehien dituztenentzako pentsatuta dago.

Aurrekontu-zuzkiduraren kopuru zehatza 6.644.042 eurokoa da. Diru-laguntzak norgehiagoka-araubidearen bidez esleituko dira, hala, deialdian ezarritako printzipioetara hobe egokitzen diren proiektuak hautatzea bermatuko da.

Diru laguntzak emateko orduan printzipio hauei emango zaie lehentasuna: langabezian dauden pertsonak, baztertze-arriskuan dauden pertsonak, 30 urte arteko gazteak, 45 urtetik gorakoak, langabezia-indize altuak dituzten udalerrietan bizi direnak, ekonomia jasangarriaren edo enplegu berdeari lotutako sektoreen alde egiten dutenak eta lan-sozietate edo kooperatiba izaera juridikodun enpresen aldeko apustua egiten dutenak.

Inbertsioaren hartzaileei dagokienez, ondo desberdindutako bi ataletan banatzen da dekretua. Lehenengo atala, 900.000 euroko aurrekontua daukana, enpresa-proiektuak hasiko dituzten pertsonentzako aholkularitza- eta prestakuntza-lanak eskainiko dituzten erakundeei bideratuko zaie (enplegu eta tokiko garapenerako zentroak  (Behargintzak) eta irabazi-asmorik gabeko fundazioak, elkarteak eta erakundeak).

Erakunde horiek taldeko prestakuntza eskainiko dute, bai eta dagokion enplegu-plana burutzeko banakako aholkularitza-zerbitzua ere. Enpresa-proiektua garatzeko dekretu honen diru-laguntzak jasotzen dituzten pertsonak prestakuntza eta aholkularitza jasotzera behartuta daude.

Dekretuaren bigarren atala zuzenean enpresak sortu eta martxan jartzeko partidei buruzkoa da. Atal horretara zuzendutako kopuru zehatza 5.744.042 eurokoa da.

Sortu berri diren enpresen lehenengo urteko gastuak finantzatzeko erabiliko da dirua, enpresaren izaera juridikoa edozein izanik ere, banakako enpresariak, profesionalak edo ondasun-komunitateak eta sozietate zibilak barne.

Erakunde onuradun bakoitzeko gutxieneko diru-laguntza 5.000 eurokoa izango da, eta gehienez ere 15.000 eurokoa. Kasu horretan, enpresa-proiektua osatzen duten sustatzaile- edo kide-kopuruaren araberakoa izango da jasotako diru kopurua.

 

Zirgarien sinbologia, berdintasunaren arloko sarien protagonista

Zirgari Sariak banatzeko ekitaldian Bizkaiko gizartearen ordezkaritza zabala egon da.

Hauek izan dira saridunak: Askabide (berdintasunaren aldeko ibilbidea); Haize Berria (emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka); «Maite Albiz» Emakumeen Dokumentazio Zentroa (emakumeen ahalduntzea); eta «Piper Txuriak» Berdintasunaren aldeko Gizonen Taldea (erantzunkidetasuna eta kontziliazioa) 

Zirgari sariakGaur banatu diren Bizkaiko Foru Aldundiaren berdintasunaren arloko sariek – Zirgari Sariak 2016- zirgarien sinbologia dute oinarri. Emakume horiek atoian eramaten zituzten itsasontziak Bilboko itsasadarrenarino.

Sarien banaketan Bizkaiko gizartearen ordezkaritza zabala egon da, eta Unai Rementeria Ahaldun Nagusia aritu da buru. Harekin batera, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua eta Gorka Martinez BBK-ko zuzendaria izan dira.

 

Zirgari Sariak lau kategoriatan banatu dira:

  • Berdintasunaren aldeko ibilbidea: sari hori Askabide elkarteari eman zaio. Elkarte horrek laguntza eskaintzen die prostituzioaren inguruko pertsonei.
  • Emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka: Haize Berria elkarteak jaso du saria. Elkarte hori, indarkeria matxistaren biktima diren beste emakume batzuei laguntzeko antolatu diren eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeek osatzen dute.
  • Emakumeen ahalduntzea: sari hori «Maite Albiz» Emakumeen Dokumentazio Zentroak jaso du. Zentroak berdintasunarekin lotutako gaiei buruzko material ugari jasotzen du bere dokumentazio-fondoan.
  • Erantzunkidetasuna eta kontziliazioa: «Piper Txuriak» Berdintasunaren aldeko Gizonen Taldeak jaso du saria. Taldea gizonentzako laguntasun eta hausnarketarako gunea da, eta sexismoa eta maskulinitatea izaten dituzte eztabaidagai.

Sariak (zirga zati bat duen egurrezko objektu bat eta 6000 euro kategoria bakoitzeko -ibilbideari emandako sariak izan ezik, ez baitu dirurik jaso) banatzeko ekitaldia Gemma Martínez euskal aktoreak aurkeztu du, eta munduko txapelketan brontzea eskuratu duen Gaztedi sokatira-taldearen erakusketa ikusteko aukera egon da. Halaber, Esti eta Olatz bikoteak musika ekitaldia