Actualidad DEMA

21 ekintzaile berrik “agur” esan diote langabeziari Durangaldea Suspertzeko Eskualdeko Programari esker

  • DEMA agentziak kudeatutako foru ekimen horrek momentura arte 329 pertsonak Bizkaian enpresa-jarduera bati ekitea lortu du.
  • Parte hartzaile bakoitzak 350 euro jasotzen ditu hilero prestakuntza-prozesuak irauten duen lehenengo hiruhilabetekoan, eta 5.000 euroko diru-laguntza bakoitzak bere proiektua martxan jar dezan.

Bilbon, 2016ko uztailaren 19anGaur goizean Alfonso García Enplegua Sustatzeko zuzendari nagusiak, eta Pilar Ríos Durangoko lehen alkateordeak Durangoko Udaletxean Durangaldea Suspertzeko Eskualdeko Programaren edizioaren emaitzak aurkeztu dituzte. Programa 2016ko lehen seihilekoan hasi zen, eta hau izan du emaitzatzat: 29 pertsonek parte hartu zuten, eta horietatik 21 lanean ari dira. Hots, % 72k baino gehiagok lortu dute enpresa-jarduera edo jarduera-profesional bati ekitea eta langabezian ez egotea. Zehatz-mehatz parte hartzaileetatik 10 Ermukoak ziren, 7 Durangokoak, Berrizeko 1, Elorrioko 1, Mallabiako bate eta Otxandioko beste bat.

Enpresak Sortzen eta Garatzen Laguntzeko Elkartea-DEMAren (Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren mendekoa) ekimen horrek, beste proposamen publikoekin alderatuta parte hartzaileekin loturik berezitasun bat dauka: enpresa-ideia zehatz bate ez daukaten pertsonak dira. Izan ere, kasu gehienetan, eskualdea suspertzeko programan parte hartu zuten momentura arte ez zuten aukeratzat hartu lana beraien enpresa sortuz lortzea. “ Durangaldearen ratioen zioa parte hartzaileak aukeratzeko metodologia berritzailea garatzea izan da. Metodologia horri esker zehaztasun osoz identifikatu ahal izan dira ekintzaileak izatea inoiz pentsatu ez arren, horretan saiatzeko bereziki egokiak egiten zituzten balizko ezaugarriak eta bereizgarriak zeuzkaten pertsonak” azaldu du Enplegua Sustatzeko zuzendari nagusiak.

Programan parte hartu duen pertsona bakoitzak 350 euro jaso ditu hilean lehenengo bi faseek iraun duten hiru hilabeteetan. Fase horietan prestakuntza orokorreko alorrak landu dira helburuak lortzeko, esate baterako: blokeo mentalak, egoera emozionalak, sormena edo ideiak sortzea besteak beste; baita aspektu zehatzagoak ere, negozio-plana dokumentua egiteko, hau da, enpresa bat sortzeko erabakiaren oinarri den dokumentua.  Gainera, III. fasera heldu diren eta haien enpresa-proiektua zehaztu duten ekintzaileek 5.000 euroko diru-laguntza jaso dute proiektua bideragarri egin ahal izateko.

2013tik “suspertzen”

Eskualdeak suspertzeko programaren lehen edizioa Ezkerraldean eta Meatzaldean egin zen 2013. urtean. Ordutik, hurrengo edizioetan programa beste  eskualde batzuetara ere heldu da: Enkarterri, Nerbioi-Ibaizabal, Arratia, Bilbo eta Busturialdea. Aipatutako eskualdeetako 524 pertsonak ekimenean parte hartu dute, eta horietatik 308k haien lanpostua sortu dute. Kopuru horiei gaur egungo Durangoko eskualdeko edizioko kopuruak gehitu behar zaizkio. Alfontso Garcíak adierazi du “Programak beste eskualdeetan izandako laneratze emaitzak oso onak izan ziren. Hala ere, Durangaldeako edizio onetan hobera egin dute nabarmen. Gure aburuz hau da bidea: enplegu-politika berritzaileak, etengabe hobetzen ari direnak” esan du amaitzeko.