Actualidad DEMA

Enplegua bultzatzeko Bilboko III. ANEZKA programak berritasunez betea hasi du ikasturtea

Enplegua bultzatzeko Bilboko III. ANEZKA programak berritasunez betea hasi du ikasturtea

Bilbo, 2016ko abenduaren 29a

  • Parte hartzaileek beren literazia maila hobetzeko aukera izango dute, 150 orduko ikastaro batean.
  • Kontzeptu hori, hemen oso ezaguna ez den arren, gaur egun erreferentzia bat da herrialde askotan, gaitasun pertsonalak eta profesionalak neurtzeko.

Gaur goizean, Enplegua eta Ekintzailetza Solidarioa bultzatzeko Bilboko III. ANEZKA programak ikasturte berriari ekin dio. Gaurtik aurrera eta datozen 5 hilabeteetan, 15 langabek osatutako talde bat bere enplegagarritasunaren alde ariko da lanean, modu boluntario, aktibo eta solidario batean. Koordinatzaile baten gidaritzapean, anezkako parte hartzaileek lankidetzan jardungo dute beren gaitasunak indartzeko, ezagutza kolektiboa sortzeko eta beren buruak ezagutzera emateko. Azken helburua hauxe: denon artean denontzako lana bilatzea; taldeko kide bakoitzaren laneratzea lortzea. Enplegua eta Ekintzailetza Solidarioa bultzatzeko ANEZKA programaren azken edizioan % 60tik gorako laneratzea lortu zen.

ANEZKA programak askotariko ekintzak proposatzen ditu hamabost kideentzat. Departamentuka lana egiteko taldeko dinamikez gainera, Bilboko III. ANEZKA programako kideek saio pertsonalizatuak egingo dituzte, anezkako koordinatzailearekin. Hala, beren gaitasunak indartuko dituzte, prestakuntza pilulen bidez; harremanetan jarriko dira zuzenean enpresekin, ETEekin eta tailerrekin, delako giza baliabideetako arduradunen bidez; foro, topaketa eta ekitaldietan parte hartuko dute; ekintzailetza ibilbide praktiko bat izango dute, negozio ideia bat izanez gero… eta, jakina, DEMA-Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziako boluntario korporatiboen babesa jasoko dute, agentziak errefortzua eskaintzen baitu hainbat ekintza lerroren bidez.

Nolanahi ere, Bilboko III. Anezka honek berritasun garrantzitsu bat izango du lehenengoz: parte hartzaileek gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko 150 orduko ikastaro bat jasoko dute, beren literazia maila hobetzeko; pertsonen gaitasunak eta trebetasunak neurtzeari lotutako kontzeptu bat da literazia, beste herrialde batzuetan hitzetik hortzera dabilena dagoeneko. Lanbidek diruz lagundutako ikastaro honen helburua parte hartzaileen enplegagarritasuna hobetzea da; izan ere, zuzenean eragiten du enpresek eskatutako gaitasunetan eta jarreretan, hala nola talde lanerako orientazioa, norbere buruarenganako segurtasuna eta autoikaskuntzarako motibazioa.

Ohikoa denez, DEMAren ANEZKA programa Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarteratze eta Berrikuntza Sailak eta Santamaría La Real Fundazioak babestuko dute.

Taldea hasi da ikastaroa egiten jada STIko lokaletan; hortik aterako dira, beraz, literazian trebatuko diren etorkizuneko ekintzaileak. Aurreikusitakoaren arabera, beren enplegagarritasunaren aldeko lanean jarraituko dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Agiritegi Historikoaren ikasgelan, Bilboko Maria Diaz Haroko kalearen 11. zenbakian.

 

Prestik Ezkerraldea 2016 Azokan izandako “industria gogoetarako mahai sektorialaren” ondorioak

Bilbo, 2016ko abenduak 21

Prestik Ezkerraldea 2016 Azokan izandako “industria gogoetarako mahai sektorialaren” ondorioak

  • Enpresa txiki eta ertainek 4.0 Industrian sarbidea izatea eta zeharkako prestakuntza etengabea, horiexek dira Ezkerraldean eta Meatzaldean industria enplegua bultzatzeko erronkak nagusiak.
  • Prestiken industria gogoetarako mahai sektorialean parte hartutako eragileen ustez industria enplegua da eskualdeko lanaren etorkizunaren giltzarria.

Urriaren 20an eta 21ean Prestik Ezkerraldea 2016 Enplegu Azoka izan zen Portugaleteko Nautika Eskolan. Azoka hori Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Departamentuak antolatu eta finantzatu du, eta Enplegua eta Ekintzailetza sustatzeko DEMA Foru Agentziak kudeatu eta koordinatu du. Hilak 21ean “industria gogoetarako mahai sektoriala” egin zen, azokara bildutako beste jardueren osagarri.

Azoka izan aurreko asteetan, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko industria arloko enpleguaren etorkizunari buruzko gogoeta ariketa bat egin zuten lan esparru horretako 25 eragile ordezkarik, eta enplegua industrian sustatzeko eskualdeko erronka nagusiak zein ziren zehaztu zituzten. Lau kategoria aztertu zituzten eragile parte hartzaileek: Enpresak/Enplegu emaileak, Prestakuntza Zentroak, Tokiko Garapen Agentziak eta Enplegu Zerbitzuak.

Prestiken hitzaldietan ahotsa jarri zieten gogoeta horiei Jaime Fernándezek (Metalgintzako Euskal federazioko Zuzendaria), Iñaki Calvok (BIC-Bizkaia Ezkerraldeko Zuzendaria) eta Javier Laisecak (Somorrostroko Prestakuntza Zentroko Zuzendaria); Innobasqueko Gizarte berrikuntza arloko Zuzendari Gotzon Bernaola izan zuten moderatzaile.

Behin ondorioak azaldu eta eztabaidatu eta gero, dagoeneko eskuragarri dagoen txosten bat idatzi da, oso interesgarria bera Ezkerraldeko eta Meatzaldeko arlo honetan ari diren eragile guztientzat.

Informazio gehiago: http: //www. prestik. net/es/blog/210-industria-4-0-en-las-pymes.

PRESTIKen webgunean dago eskuragarri txostena nahi duen ororentzat. http://www.prestik.net/IndustriaMargenIzquierda.pdf

Azken egunak Bilboko III. Anezka programaren deialdian izena emateko.

Bilbo, 2016ko abenduak 21

Azken egunak Bilboko III. Anezka programaren deialdian izena emateko.

  • 15 laguneko beste talde bat beren enplegagarritasuna sustatzeko lanean hasiko da 2016ko azken astean.
  • Enpleguko eta ekintzailetza solidarioko ANEZKA programaren azken edizioak % 60 laneratze baino gehiago lortu zituen.

Enpleguko beste anezka bat hasiko da, III.a Bilbon, datorren astean DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Departamentuaren eta Santamaria La Real Fundazioaren eskutik. Enpleguko eta ekintzailetza solidarioko ANEZKA programaren barnean, 15 laguneko talde horrek bere enplegagarritasuna sustatzeko lan egingo du 5 hilabetez, astean 4 egunez, saio bakoitzean 4 orduko lanaldietan.

Coach batek koordinatuta, halako bat izango baita taldekako eta banakako saio guztietan, langabe dauden eta izpiritu dinamikoa, konprometitua eta solidarioa duten pertsonen talde heterogeneo honen helburu nagusia izango da taldeko kide guztiek lana aurkitzeko lan egitea. Hala, ANEZKAk eta enplegu proiektuak enplegua bilatzeko metodologia berria erabiltzen dute, taldean oinarrituta, taldekideen gaitasunak indartzeko, ezagutza kolektiboa sortzeko eta agerian jartzeko.

Bilboko III. Anezka programa honetan izena emateko epea zabalik dago Bizkaia osoko pertsonentzat 2016ko abenduak 23 bitarte.
{mp4}Lanzaderas_eu{/mp4}
Informazio gehiago hemen: http://bit.ly/2h9jn9y

ENPRESARI 2016-2017

 
Bilbo, 2016ko abenduaren 2a

50 ideia hautatu dira ENPRESARI 2016-2017 Enpresa Proiektuen Lehiaketan parte hartzeko

  • Datorren urteko martxoan erabakiko da nortzuk izango diren lehiaketaren 500 eta 1.500 € euro arteko hamar sarien irabazleak.
  • ENPRESARIren helburua prestakuntza zikloetako irakasleen eta ikasleen artean enpresa kultura sustatzea da, horretarako ekintzailetza eta enpresen sorkuntza sustatuta, laneratzeko eta autoenplegurako baliozko arternatiba gisa.

Joan den azaroaren 28an egin zen Enpresari 2016-2017 Enpresa Proiektuen Lehiaketa irekitzeko ekitaldia, Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Artxibategiko aretoan. Programa DEMA-Enpresa Garapena enpleguko eta ekintzailetzako foru agentziak antolatzen du urtero, Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Lanbide Heziketako beste ikastetxeekin batera, eta aurtengoa XVI. edizioa da.

Ekitaldia zuzentzen Gloria Múgica aritu zen, DEMAko kudeatzailea, eta erakundeen aldetik, Alfonso García, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko enplegu zuzendari nagusia, eta Teresa Laespada,
Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua izan ziren. Komunikazio, marketin eta produkzioko aditu Isabel Muelak (astelehenetik eta modu ofizialean Merkataritza, Turismo eta Kontsumoko sailburuordea) eta Eneko Van Horenbeke arraunlari profesionalak itxi zuten jardunaldia, eta ekitearen erronkei buruzko beren esperientziez hitz egin zuten.

Hautaketa prozesuko faseak gainditu ostean, honako hauek dira 200 ideien artetik laneko fasera pasa eta sarietarako hautagai izateko aukeraturiko 50 ideiak:

 

IKASTETXEA

PROIEKTUA

JARDUERA

Gurutze Gorriaren Lanbide Heziketako Eskola

ALFA GARBI

 

Anbulantziak garbitzea

Somorrostro BHIP

LUDOKAM

Ludoteka

Otxarkoaga Prestakuntza Zentroa

IKER LASSO

Dron komertzialen zerbitzua

AYTHAMI MORERA

Gurpil gaineko etxeak fabrikatzea eta saltzea

TALLER HIDROIMPRESIÓN

Metalezko piezentzako hidroinpresio tailerra

Bidebieta Basauri LHII

ECOLINERA

Ibilgailuentzako hidrogenoa eta biodiesela emateko zerbitzugunea

Elorrieta-Errekamari LHII

ROL GUNEA

Rol jokoetarako eta “ihes geletarako” lokala

NHNL (New house, New life)

Landaguneko etxea eta orubeak erostea eta berreraikitzea

Emilio Campuzano LHII

TU CASA AL DÍA

 

Higiezinak egokitzeko zerbitzua, gero haiek saldu edo alokatzeko

OCIO Y AGUA

Uretako aisia gune bat Bilboko itsasadarrean

ADISEÑO

 

Bezero latinoei zuzenduriko ekitaldiak

Tartanga LHII

TOBBY SMART COLLAR

Maskotak lokalizatzeko lepokoa

Txurdinaga LHII

KONPOSTHERRI

Konpostatzearekin loturiko prestakuntza zerbitzuak

ARINAGO

 

Aurreinpresioko makinentzako mantentze zerbitzuak

KLICO

Herramienta web comunicación restauración

Zabalburu Ikastetxea

KINDERKRAM

 

Haurtxoentzako bigarren eskuko gauzak salerostea

IZARRA BARNETZABAL

Landaguneko ostalaritza zentroa

WANNA COOK

 

Janaria, menuak eta errezetak prestatzeko aplikazio informatikoa

AIRPC

 

Telekomunikazio sareen instalazioa eta mantentzea

LAUBUR05

Edarietan drogarik dagoen antzemateko produktuak

Dolores Ibarruri BHI

DISPORTS

Kirol jarduerak talde bereziekin

Leioako Ostalaritza Eskola

GASTROSASUN

 

Ostalaritza sektoreari zuzendutako aholkularitza integrala

THE LAZY CHEF

Sukaldean laguntzeko zerbitzu integrala

MERAKI

Sukaldaritzako tailerrak gizatalde espezifikoentzat

FONDOS Y SALSAS

Jatetxeetarako hondoak eta saltsak egitea

OSCUS (Dolores Sopeña)

SPORTRAVEL

Kirol ekitaldietarako bidaiak antolatzea

HELLS KITCHEN

Beldurrezko jatetxe tematikoa

BOOMBABY

Haurtxoentzako jantzigintza

Harrobia Ikastola

AUXI KOOPERATIBA

Lehen laguntzen arloko prestakuntza zerbitzuak

Andra Mari BHI

LAGUN BATEN ETXEA

Txakurrentzako hotela/egoitza

Construcción Bizkaia BHI

UNAI TEBERIO Y MAURICIO ALEXANDER VARGAS

Obra berriak eta erreformak egitea

RICHAR ROMERO

Gremioak eta erreformak koordinatzea

A&D PREVENCIÓN

Laneko arriskuak prebenitzeko zerbitzuak

LASA REFORMAS

Erreformak egiteko zerbitzu integrala

José Miguel Barandiarán BHI

L.K. ESTILISTAS

Ile apaindegia

Nicolás Larburu LHII

IBON VICENTE DEL RÍO

Hortz klinika

Peñascal S. COOP:

ACADEMIA DE DIBUJO

Marrazketa akademia

San José de Calasanz

IKAS –GOZOA

Haurtzaindegia

CANDY-GO

Gozokiak saltzeko establezimendua

ELKARREKIN

Haurrentzako eta hirugarren adineko pertsonentzako arreta zerbitzuak

INNOVARTE

 

Langileen eta enpresen sormenaren garapenerako zentroa

ELECTROLANDARE

Elektrizitatea sortzea landareen eta begetalen bitartez

San Viator Ikastetxea

JAGI

Haurrentzako ile apaindegia

BARREBIZI EUSKERAZ

Gurasoentzako/seme-alabentzako euskarazko prestakuntza

San Jorge LHII

LABOKIDS

Laborategiekin loturiko gaiei buruzko aisia haurrentzat

INSHO

Dutxa adimendunak

MENDI

 

Leiarrak leuntzeko makinak fabrikatzea eta mantentzea

LA BARBERÍA

Gizonentzako bizartegia/ile apaindegia

Maristak Ikastetxea Durango

BEER IN HOUSE

Artisau garagardoa salerostea

CAPRICHO

Kosmetiko naturalak egitea eta saltzea