Actualidad DEMA

Enplegu anezkak San Ignazioren harreran

Gaur goizean San Ignazio eguneko harrera egin da ohi bezala, Foru Jauregian.

Unai Renteria diputatu nagusiak Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren bidez bultzatutako Enplegu Anezketako zenbait pertsona aipatu ditu bere hitzaldian. Enplegu Anezkak lagungarri izaten ari dira hainbat pertsonak lana aurkitzeko, haien autoestimua indartzeko eta langabeziaren aurrean jarrera hobea izateko.

Lehenengo Enplegu Anezka legealdiaren hasieran jarri zen martxan eta dagoeneko 17 gauzatu dira; bakoitzean 20 bat pertsonak parte hartu dute.

Hunkigarria izan da Basaurin egindako Enplegu Anezkan parte hartu zuten lagunetako batzuk gaur Foru Jauregian ikustea. Baina baita parte-hartzaile haietako gutxi bertaratu direla ikustea ere, zorionez gehienak lanean zeuden eta!

Aurrera jarraituko dugu, enpleguaren alde lan egitea oso beharrezkoa baita oraindik ere. Udako oporren ostean, deialdi berriak egingo dira.

2018ko Gauzatu programak 28 milioi euro ditu ETEentzat

Gaur, 2018rako Gauzatu industriarentzako laguntza-programaren deialdi berria ireki da, 28 milioi euroan. Euskal ETEentzako programa egonkor eta preziatuenetako bat da; itzulgarriak diren kredituak emanez inbertsio pribatu berriak sustatzen ditu, eta horiek berrikuntza teknologikoa eta ez-teknologikoa dakarte, bai eta enplegu berria sortzea ere.

2000 urtean programa aitzindaria izan zen, baina, gaur egun, Europako herrialde eta eskualdeetara zabalduta dago; 2018an ikuspegi eguneratua du, jakina, eta ETEen premia teknologikoekin bat datorrena, euskal industriak azken ia 18 urteotan izan duen bilakaera aintzat hartuta.

Gehiago irakurri