KIROLA BIZIZ jardunaldian parte hartuko du DEMAk kirolaren munduan enplegua eta ekintzailetza sustatzeko

Bilbo, 2017ko urtarrilaren 23a

• Jardunaldiaren helburua da Bizkaiko kirol sistemaren balioa nabarmentzea bizkaitarren garapen profesionala bideratzeko aukera gisa

• Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak "Barne Laguntzaile" gisa jardungo du.

Datorren ostegunean, urtarrilaren 26an, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak eta Kirol Zerbitzuak antolatutako KIROLA BIZIZ jardunaldian parte hartuko du Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia DEMAk. Kirolaren munduan enplegua eta ekintzailetza sustatzeko jardunaldia izango da. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Foru Saila ekitaldiko "Barne Laguntzaileetako" bat da, eta bi bide erabiliko ditu DEMA Agentziak jardunaldian esku hartzeko: alde batetik, ekintzailetza sustatzeko foroetako batean parte hartuko du BEAZ eta CEBEK-ekin batera (Deustuko Unibertsitatean, 9:30etan), eta, bestetik, enpresa gunean izango da, eta bertaratzen direnei ezagutaraziko die egiten ari den lana.

Bizkaiko kirol sistemara biltzen diren eragileen artean jarduteko gunea izaten saiatuko da KIROLA BIZIZ (Bizkaia Kirola Training Day). Haren bidez, halako ikusgarritasuna eman nahi dio Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko kirolari ekintzailetza eta enpleguaren sorrera sustatzeko aukera gisa. Era berean, Bizkaiko kirol sistemari egokiro erantzuteko premiak antzeman nahi ditu borondatezko ekimenetatik profesionaltasuneranzko urratsa egin ahal izateko.

DEMA KIROLA BIZIZ jardunaldian
Solastatzeko eta trukatzeko bi gune izango ditu jardunaldiak, era independentean jardungo dute baina aldi berean. Bietan izango da DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia: AGORAn izango da, erakundeen eta parte hartzaileen arteko harremanak estutzeko gunean, bertan standak, ideiak jasotzeko panelak, adituen bisitak eta beste izango dira... eta esperientziak trukatzeko 10 FOROetako batean izango da, foro horiek streaming bidez ere eskainiko dira, eta nahi duen orok parte hartu ahal izango du sare sozialen bidez galderak eginez, dinamizatzailearen eskutik iritsiko baitira solasaldira. #KirolaBiziz eta #BizkaiaGoazen hashtagen bidez jarraitu ahal izango dira foroak.

Doako jardunaldi honek bi agertokitan egingo du bere lehen edizioa: Deustuko Unibertsitatean (goizez) eta UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (arratsaldez). Unibertsitateetako eta LHko ikasleei zuzendua da –kirol arloak joko zelaitik haratago eskaintzen dituen aukeren eta irteeren berri izango dute–, baita zuzenean edo zeharka kirolarekin halako lotura duten profesionalei eta kirolaren munduan lan egiten duten erakundeei ere.

Jardunaldian sarrera izateko ezinbestekoa da helbide honetan erregistratzea: www.kirolabiziz.eventbrite.es

© 2012 DEMA. Todos los derechos reservados.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y facilitar la usabilidad mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso.