Gure blog-a

Zaletasuna enpresa bihurtzen denean

“Musika nire hobby-a eta bere lana da” esan du Idoia Acosta Santurtziko San Jose de Calasanz ikastetxeko Gizarte Integrazioko ikasleak, Enpresari 2017-18 lehiaketako lehen sariaren irabazleetako batek. Iker Rodriguez da taldeko beste kidea. Bien artean Arima sortu dute, gitarrak egin eta konpontzen dituen lutheria tailerra (artisau lan hutsa!), zeinari esker 1.500€-ko txekea irabazi baitute, beren negozio ideiari jarraipena emateko erabiliko dutena.

Enpresari 2017 -2018

1º saria

Aspalditik buruan zerabilten ideia bat zen, Iker Euskadiko Lutheria Eskolan ikasten hasi zenetik, Enpresari programari esker gauzatu ahal izan dutena. Bi-biek musikagatik duten pasioaz harago, “ideia burugabe bat zirudien, teknologiak den-denera iristen diren garai honetan, baina programarekin saiatzea erabaki genuen, eta aurrera egitea, bideragarritasuna aztertu ondoren”. Luthierrak hari instrumentuak eskuz sortzen dituzten artisauak dira. Den-dena eskuz egiten dutenez, beren musika tresnek sortzen duten soinua mekanikoki fabrikatutakoena ez bezalakoa da.

Arima-k dagoeneko sortu ditu instrumentu batzuk bere tailer txikian: gitarra bat –Berri Txarrak-eko Gorka Urbizuk martxoaren 17an BECen erabili zuena–, biolin bat, biola bat eta biolontxelo bat. “DEMAren esperientzia oso positiboa izan da, pila bat ikasi dugu eta begiak irekitzen lagundu digu, zeren askotan gogoak eta pasioak ez dizute arriskuak ikusten uzten”, erantsi dute bi gazteek. Egitasmoa martxan jarri aurretik ere, Idoiak eta Ikerrek, Luisa Pardo tutorearen eta Joseba Etxebarria DEMAko teknikariaren laguntzaz, aurre egin behar izan diete gerora beren enpresa ibilbidean giltzarri izango diren hainbat erabakiri –materiala eta tresnak erostea, prezioen estrategiak, etab.–, eta ziurtatu dute “etorkizun hurbil” batean, ikasketak amaitzean, beren lutheria tailerra jarriko dutela abian.

Enpresari 2017 -2018

Teresa Laespada

 

Enpresari sariak urtero banatzen dira izen bereko programaren edizio bakoitzaren amaieran. Programa horren bidez, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Foru Saila eta DEMA Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentzia saiatzen dira ekintzailetza eta enpresa kultura sustatzen Bizkaiko Lanbide Heziketako irakasleen eta ikasleen artean. Helburua da programan parte hartzen duten ikasleek ekintzailetza ikus dezatela lan irteera posible gisa. Sari banaketaren ekitaldia maiatzaren 29an egin zen, Campos Antzokiaren Kupula aretoan, eta bertan izan ziren Teresa Laespada foru diputatua, ekitaldiko buru gisa, Ana Urrutia aurkezlea, gidari lanetan, eta Aura Teatro konpainia, ekitaldiaren animatzaile gisa, zeinaren buruak, Rafa Eizagirre klake dantzari profesional getxoztarrak ezin hobeki islatzen baititu Enpresari programaren balioak: pertsona ekintzailearen adibide argia da, bere pasioa zenaren eta gaur egun izaten jarraitzen duenaren aldeko apustu irmoa egin zuena.

Lehiaketaren hamazazpigarren edizio honetan saritu diren 10 proiektuak aukeratu ziren DEMAren epaimahai baten aurrean defendatuak izan ondoren. Prozesua iazko urrian hasi zen, 50 enpresa ideia hautatuz 200dik gora ideien artetik.

Berrogeita hamar ideia horiek hiru hilabetez garatu dira, DEMAko teknikarien laguntzaz. Aldian behingo bilerak egin dituzte gazteekin, eta proiektuak egi bihur daitezen egin beharreko urratsen berri eman diete. “Oso aberasgarria izan da proiektu honetako lan orduak Josebarekin partekatzea, lutheriarekin inolako zerikusirik ez duen pertsona, baina esperientzia handia duena enpresak sortzeko lanetan”, adierazi zuen Idoiak. “Luisari eta Josebari esker, gai izan gara gure proiektuarentzako lurreratze pista eraikitzeko, merkatu azterketak egiten ikasteko, prezioak eta irtenbideak erabakitzeko… den-denak etorkizunean ere erabilgarri izango zaizkigun tresnak”.

Etorkizunean pentsatzen dute. Ez alferrik, programaren helburu nagusia bada ere enpresa proiektu bat egiten ikastea eta ez horrenbeste enpresak sortzea, egia da –Laespadak gogoratu zuenez– programan parte hartu duten pertsona batzuek beren enpresa sortu dutela lehiaketatik igaro ondoren, eta “gaur egun oraindik indarrean daudela Enpresariren lehen edizioetan sortu ziren hainbat proiektu”.

Bigarren saria, 1.200€-koa, Ander Cíarentzat izan zen, Emilio Campuzano Institutuko ikaslea, sormenari, diseinuari eta ilustrazioari lotutako sektoreentzako poltsikoko koadernoak fabrikatu eta saltzeko proiektu bati esker. Hirugarren saria Iskander Diezentzat izan zen, Somorrostro Lanbide Heziketako Institutuko ikaslea, eta 1.000€ irabazi zituen fundiziorako modeloen fabrikazio proiektu baten bitartez.

 

David Nuevo, Heidi Morera y Madiodio Fall de Zabulburu Ikastetxea obtuvieron el cuarto premio y 500 euros con su servicio de envíos entre el País Vasco y Marruecos a través de una aplicación rápida y sencilla. De la misma dotación son los premios; quinto, para la tienda de artículos relacionados con la práctica de Hockey en cuatro ruedas y en línea de Sandra Domínguez e Isaac Pérez de Dolores Ibarruri; sexto para Angie Daniela Estrada, Diana García, Lara Barcia, Miriam de Miguel y Sara Oreca del CIFP Txurdinaga, por su idea de empresa dedicada a acercar y despertar vocaciones científicas y conciencia medioambiental de sostenibilidad; séptimo, para Alba Bruno y Erika Colmenero del CIFP Nicolás Larburu y su centro especializado en la enseñanza de la danza y el fitness; octavo, para Yahaira Aguirre y Ianire Erezuma del Instituto de la construcción por su proyecto de judo para la reinserción y cambio social a través del deporte; noveno para Ander Cabrera, Eduardo David Mazzoni, Eneko Ayllon e Imanol Osuna de Salesianos Ikastetxea por sus baldosas que generan y almacenan energía al ser pisadas; y décimo galardón para Haizea Arrillaga y Nekane Nieves de San Viator Ikastetxea por su ludoteca y centro de ocio para niñas y niños de entre 0 y 12 años.

 

En el acto también se premiaron a estudiantes de los grupos que llevaron a cabo las mejores presentaciones en vídeo de sus ideas de negocio recayendo los premios en: EKONTZIENTZIA ESKOLA -talleres de concienciación sobre cocina y alimentación saludables y visitas guiadas por la naturaleza-  de Aitor Urkiza,  Alain Torres e Igor Izarra Nikklas Schöne, de la Escuela de Hostelería de Leioa; IMAGINE -asesoramiento en imagen personal adaptado a personas con discapacidad- presentado por Piedad Calvo del CIFP SAN JORGE; y SUGARRA JATETXEA -restaurante de carne elaborada a temperatura baja y procedente de KM 0- de Iker Franku, Mikel Larrinaga y Unai Barandika, también de la Escuela de Hostelería de Leioa.

Enpresari 2017 -2018