ENPRESARI. Lehiaketak

DEMAk enpresa ideien eta proiektuen lehiaketak bultzatzen ditu Bizkaiko lanbide heziketako zentro eta ikasleen artean enpresa kultura sustatzeko, lan aukera bideragarri gisa negozio bat martxan jartzeko aukera proiektatuz.

Enpresa ideien eta proiektuen lehiaketa hiru fase ditu:

  • Enpresa ideiak inskribatzea eta aukeratzea
  • Enpresa proiektuen garapena
  • Enpresa proiektuen lehiaketa

 

ESENPRESA IDEIAK INSKRIBATZEA ETA AUKERATZEA
Gaur egun, parte hartzeko aukera itxita dago hurrengo deialdira arte (2018ko urria).

Enpresa ideiak inskribatu ahal izateko, lehenik programaren tutore gisa eman behar duzu izena.

TUTORE GISA INSKRIBATZEA IDEIA BERRIA INSKRIBATZEA

Enpresa ideia berrien inskripzio eskaerak ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko dira, zentroko irakasle batek sinatuta. Ideiak xehetasunez egon behar dute azalduta, eta eskatutako atal guztiak bete behar dira.

Kontuan izan izena emateko eskaerak izango direla elkarrizketarako bide emango duten ideiak lehen hautaketan aukeratzeko oinarrizko dokumentua.

Lehen hautaketan aukeratutako ideien parte hartzaileek elkarrizketa bat egingo dute DEMAko epaimahaiarekin. Azken horrek aukeratuko ditu enpresa proiektuen garapen fasean parte hartuko duten ideiak.

 

ENPRESA PROIEKTUEN GARAPENA
Aukeratutako talde bakoitzak DEMAko teknikarien laguntza jasoko du hiru hilabetez, eta enpresa proiektua garatzen lagunduko die proiektuen garapenaren arloko orientazioko eta jarraipeneko tutoretzen bitartez. Fase horren amaieran, epaimahai baten aurrean aurkeztuko eta defendatuko dira. Epaimahaiak 10 proiektu irabazleak aukeratuko ditu irizpide hauetan oinarrituta:
Bideragarritasuna
Balizko merkatuaren ezagutza
Lortutako sakontasun maila
Talde sustatzailearen inplikazioa eta ahalegina
Proiektuaren zehaztasun eta oinarritze maila
Originaltasun eta berrikuntza maila

 

ENPRESA PROIEKTUEN LEHIAKETA
Hamar enpresa proiektu onenak saritzen dira ahalegina aitortzeko ekitaldi batean. Ekitaldi horretara gonbidatzen dira Enpresari programan parte hartzen duten ikasle, irakasle eta zentroak.

Ekitaldi berean saritzen dira lehiaketarako hautagai izandako ideia guztien ikus-entzunezko aurkezpenetatik bi onenak.

 

Ezagutu 2017-2018ko Enpresari lehiaketaren proiektu irabazleak!

 

Ezagutu 2016-2017ko Enpresari lehiaketaren proiektu irabazleak!