ENPRESARI 2017-2018

Ideia eta Enpresa-Proiektuen Lehiaketan Bizkaiko Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzten ikastetxe guztiek parte hartu dezakete. Lehiaketak bi fase ditu:

  • Enpresa-Ideien Lehiaketa
  • Enpresa-Proiektuen Garapena

Irakasle eta ikasleen ahalegina eskertzeko Ekitaldiarekin bukatzen da, zeinetan hamar proiekturik onenei sariak banatzen zaizkien (500 €tik 1.500 €ra). 2016–2017ko deialdian apirilean egingo dela aurreikusten da.

Tutoreak izena eman beharko du proiektuen inskripzioa egin baino lehen.

                    Tutoreentzako parte hartzeko eskaera                   Proiektuen inskripzioa egiteko 

Lehiaketan parte hartzeko prozedura

  1. Eskaera dagokion epean aurkeztu (urriaren 21era arte), irakasle batek sinatua, eta eskatutako datuak beteta: ideiaren azalpen laburra eta datu pertsonalak. (Eskaera).Kontuan hartu behar da eskaera hau elkarrizketen faseko ideien aurre-hautespenerako oinarrizko agiria izango dela.
  2. Hautaketa-elkarrizketak: lehen aukeratutako ideien egileek egingo dute Demaren epaimahaiarekiko elkarrizketa eta  ideia aukeratuko dira enpresa-proiektuak garatzeko.

ENPRESA PROIEKTUEN GARAPENA

Hiru hilabetean, gutxi gorabehera, Demako aholkulariek aldian aldiko tutoretzak egingo dituzte ikastetxeetan aukeratutako 50 taldeetariko bakoitzarekin, enpresa proiektuen garapenaren jarraipena egiteko eta orientabideak emateko. Azkenik, proiektuok epaimahai baten aurrean aurkeztu eta defendatuko dira, eta epaimahaiak 10 onenak aukeratuko ditu, honako alderdi hauek kontuan harturik:  

  • Bideragarritasuna
  • Balizko merkatuaren ezagutza
  • Lortutako sakontze maila
  • Talde sustatzailearen inplikazioa eta ahalegina
  • Proiektuaren zehaztasuna eta haren oinarrien sendotasuna
  • Originaltasun eta berritasun maila
  • Eta abar  

linea

 NEGOZIO IDEIAK - ENPRESARI 2016 - 2017 BIDEO LEHIAKETA

Bideo lehiaketa LHko zikloetako ikasle guztientzat irekita dago. Behar den gauza bakarra ideia enpresarial bat edukitzea eta bideo original baten bidez aurkeztea da; bideoak gehienez 3 minutuko iraupena edukiko du.

Aukera dago era indibidualean edo taldean aurkezteko (gehienez 4 kide).

Bideoa originala izango da, hau da, berariaz eta bereziki egongo da lehiaketa honetarako eginda.

Gehieneko iraupena: 3 minutu.

2 sari egongo dira:

 1.- Facebooken boto gehien edukiko dituen bideoa.

 2.- Dema-ko epaimahai batek hautatuko duena bideoa.

Biek sari bera irabaziko dute: tablet bat taldeko kide bakoitzarentzat; gehienez 4 tablet  banatuko dira talde bakoitzeko.


Lehiakeraren oinarriak

 

pantallazo video Nola igo zure bideoa

 

 

.

© 2012 DEMA. Todos los derechos reservados.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y facilitar la usabilidad mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso.