Actualidad DEMA

BANBALINA ARTEKO LANBIDEAK

PABELLON 6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkartearekin lankidetzan
Programaren Hasiera Data Urtarrilak 7 eta bukaera ekainak 28
Izena emateko epea: Abenduaren 16ra arte
Antzerki-ofizioak bere lanbidea bihurtu nahi duten gazte langabetuei zuzenduta (antzerki arotzeria, argiztapena, soinua, biltegiko eta eszenografiako mantentzea eta produkzioari eta zuzendaritzari laguntzea) heziketa (150 ordu inguru) eta lan ( 5 hilabete lanaldi partzialean) prozesu batetik igaroz

EMAN IZENA

 

 

 

PRESTIK Enpleguaren Azokarekin bat garatzen den ekintzailetasunerako SAREKIN Aretoa

Sarekin Ekintzailetasunaren Aretoak aukera emango du gure Lurraldeko ekintzailetasunaren arloko eragileen eta arloan interesa duten pertsonen lan erkiderako; Prestik Enpleguaren Azokarekin batera egingo da, abenduaren 12an eta 13an, Bilboko Euskalduna Jauregian.

(gehiago…)

Prestik-ek enplegu poltsa bat ireki du 50 enpresatako 140 lanbide-profiletarako

Hainbat sektoretako Bizkaiko berrogeita hamar bat enpresak gaurtik aurrera euren enplegu poltsak zabalik edukiko dituzte 143 lanbide-profiletarako, PRESTIK 2018 enplegu eta ekintzailetza azoka dela eta.

Interesdunek enplegu poltsarako izena eman dezakete PRESTIK 2018 Enplegu eta Ekintzailetza Azokaren web-orrian (www.prestik.eus). Azoka hori Euskalduna Jauregian egingo da, abenduaren 12an eta 13an, DEMA – Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentziak sustatuta.

(gehiago…)

Berrogeita hamar ideiatik gora ‘Enpresari’ DEMA agentziaren LHko ekintzailetza-programaren azken faserako

  • urtetik hona, 700 enpresa-proiektuk baino gehiagok hartu dute parte programa honetan
  • DEMA agentziak egiten du ‘Enpresari’ programa, lanbide heziketako zentroekin batera.

DEMA Enpresa Garapenerako Agentziak enpresa-ekintzailetzari buruzko 55 ideia aukeratu ditu ‘Enpresari’ programaren azken fasean parte hartzeko; Bizkaiko lanbide heziketako ikasleek aurkeztu dituzte proiektuok.

(gehiago…)

Bakarrizketa lehiaketa Enplegu

DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren mendekoa da eta berak antolatzen du lehiaketa hau, umorez bakarrizketetan sormena eta antzezpena sustatzeko.

  1. Bakarrizketaren gaia: bakarrizketaren gai nagusia pertsona batek, bai besteren kontura, baita norberaren kontura ere lan merkatuan sartzea erabakitzen duenean izan ditzakeen gorabeherak antzeztea da: lan elkarrizketak, zailtasunak, errekerimenduak, merkatuaren eskakizunak…. Dena den, bakarrizketaren egileak hautatuko ditu azpimarratu nahi dituen alderdiak…
  2. Hizkuntzak: lurraldeko edozein hizkuntz ofizial aukeratu dezake parte hartzaileak bakarrizketa egiteko.
  3. Sariaren zenbatekoa: lehenengo saria 3.000 euro dira. Nolanahi ere, 250 euroko saria emango zaio azken ekitaldirako hautatu den finalista bakoitzari, baina ezingo da lehenengo sariaren zenbatekoarekin metatu. Sariei indarreko zerga araudia[1] aplikatuko zaie eta zenbatekoak garbiak dira, dagokien atxikipena egin ondoren.
  4. Bideoak hartzeko fasea: azaroaren 5etik 22ra partaideek bakarrizketak testuan (PDF formatua) bidaliko dituzte eta gutxienez 3 (gehienez 6) minutuko antzezlanaren lagina erantsiko diote bideo euskarrian. Honako helbidera igorriko dira: enplegua@prestik.eus. Bestela, DEMAren egoitzan, Barakaldon (Fanderia kalea, 2), aurkez daitezke. Harremanetarako datuak (izena eta abizenak: izen artistikoa, nahi izanez gero; NANa; helbidea; posta elektronikoaren helbidea eta telefonoa) eta xedea adieraziko dira: Enplegua eta Ekintzailetza- Bakarrizketen lehiaketa.
  5. Finalistak hautatzeko fasea: azaroaren 22tik 26ra. Epaimahaiak jasotako testu eta bideoetan oinarrituta, aurretiaz 4 bakarrizketen egile hautatutako ditu eta azken fasera pasako dira. Azaroaren 26an hautatuei azken fasera pasako direla jakinaraziko zaie.
  6.  Azken fasea: azken faserako 4 bakarrizketa egile hautatuko dira eta epaimahaiaren eskutik balioztapenik onena lortu dutenak izango dira. Hautatutako finalista orok aurkeztutako bakarrizketa garatu beharko du eta sei minutuko iraupenera irits daiteke azken ekitaldian antzezteko. Hori PRESTIK enplegu azokan egingo da abenduaren 13an.

Epaimahaiko kideak:

 

Concurso Monólogos Empleo

 

 

Bakarrizketa lehiaketa Enplegu

MANEJANDO LOS HILOS

DEMAk “Manejando los hilos” programa martxan jarriko du,Dema Enplegurako eta Ekintzailetzarako Foru Agentziaren programa, “Sestaoko Joskintzaren Lagunak elkartearen” lankidetzarekin, Ion Fiz diseinatzaleak babestueta mentorizatutakoa.

  • Programaren edukia:
    -Egunean 4 orduko prestakuntza (gutxi gorabehera iraupena: Hilabete batean)
    -5 hilabeterako lanaldi erdiko kontratua
    -Aukera, prozesua amaitzean, parte-hartzaileen artean joskintzako kooperatiba bat eratzeko
  • Hartzaileak: ehun-joskintza euren lanbide  bihurtu nahi duten langabeak
  • Non emango den: Alberto Arrue 7. Sestao
    (Joskintzaren Lagunak elkartearen lokalak)
  • Izena emateko epea:
    Azaroaren 12ko 13.00etara Arte dago zabalik
  • Eskabidea jaso eta aurkeztu:
    Sestaoko Behargintza-Txabarri 20 (48910 – Sestao) – Portugaleteko Behargintza-La Canillako pasealekua z.g. (48920 – Portugalete)

 

DEMAK ETA Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak udalaren lokaletan ekintzailetza sustatzeko hitzarmena sinatu dute

  • Bilboko Udal Etxebizitzak Erakundeak erabilgarri jarriko ditu hutsik dauden eta etxebizitzaz bestelako erabilera duten udalaren jabetzako lokalak .
  • DEMAk, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, enpresa , autoenplegu eta ekintzailetza proiektuak sustatzeko bere gaitasuna eskainiko du.

(gehiago…)

Irekita dago Taldeka Digitala programarako izen-ematea

DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, C2b-rekin batera (proiektu teknologiko eta digitalak sustatzen dituen enpresa sustatzailea) beste deialdi bat egin du Taldeka Digitala proiekturako. Programaren xedea beraien enpresa propioa sortzeko aukera ikusten duten profil ekintzaileko pertsonen autoenplegua mundu digitalean sustatzea da.

(gehiago…)

Enkarterriko Taldeka ekintzailetza taldeen programarako deialdia zabalik

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, Enkarterri osatzen duten udalekin batera, Taldeka-Ekintzaile Taldeen programarako beste deialdi bat egin dute. Programa honen helburua autoenplegua sustatzea da, ekintzailetza profila duten eta beren lan egoera bideratzeko enpresa propio bat sortzeko aukera ikusten duten langabeentzat. Taldekan parte hartzeko, ez da beharrezkoa aldez aurretik enpresa ideia bat edukitzea.

(gehiago…)