Actualidad DEMA

Millennials 1000 x 1000’ programa pilotua gazteen eta enpresetako ordezkarien arteko topaketa batekin amaitu da.

‘Ez deitu millennial, deitu aukera’, izenburupean garatu den topaketak eman dio amaiera ‘Millennials 1000 x 1000’ programa pilotuari, curriculumetik kanpoko praktika programa berritzailea enpresen mundua eta gazte millennialak elkarrengana hurbiltzeko, gazteen enplegua lortzeko aukerak handitu ahal izateko.

Joan den otsailean jarri zen abian programa, eta ongi prestatuak dauden eta enplegua aurkitu nahian dabiltzan gazteei zuzendua dago, Millennial deituriko belaunaldiko gazteak, hauxe da, enplegurako motibazio eta gaitasun bereziak eta aurreko belaunaldien aldean guztiz bestelakoak dituztenak.

Programa honek bi fase ditu: I. fasea. Coach enpresak; honetan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko 25 gaztek coach enpresetan egin dituzte praktikak, Bizkaiko puntako enpresak izan dira, kudeaketa aurreratuko prozesuak dituztenak, haien kudeatzeko ereduak ezagutu ditzaten. Eta II. fasea. Erronka enpresak; honetan, lehen fasean parte hartu duten 13 lagunek praktikan jarri dituzte lehenbiziko fasean ikasi dutena nahiz berenganatu dituzten jardunbide egokiak, belaunaldi horren balioei onura ateratzeko interesa duten zenbait enpresatan.

 

Protagonistak

Leire Zabalarekin hitz egin dugu, hari Millennials 1000×1000 programak halako “gako edo tresna batzuk eman dizkio edozein eratako enpresak kudeatzeko”. Uste du ohiko praktiketan hartzen dena baino ezagutza handiagoa bereganatu duela; izan ere, bigarren fasean garatu behar duzun errealitatea irakasten dizu lehenengo faseak. Biak elkarren osagarri dira, guztiz beharrezkoa eta gauzak hobeto ulertzen laguntzen dizute. “Azkenean, kalitatearen kudeaketaren bertsio hoberena da coach enpresetan ikasten eta ikusten duguna, baina ez da bakarra, eta horregatik, errealitate horren beste ikuspegi bat irakasten dizute erronka enpresen prozesuak eta abiapuntuak, eta kudeatzeko dauden modu desberdinez jabetzen zara” adierazi du.

Leirek esan digu oso pozik dagoela Millennials programan parte hartu izanagatik. “Itsu samarrean” iritsi zen programara eta edozein gradutako edozein ikasleri gomendatzen dio. “Programa “probatzen” zen lehen aldia zenez, ikusminez geunden eta ez genuen aurrez bururatutako ideiarik, baina uste dut, izan banituen ere hobetu egingo nituela seguru, ez baikenuen pentsatzen hainbeste ikasiko genuenik eta egin dugun moduan egingo genuenik. Ez du inolako zerikusirik unibertsitateko ohiko praktikekin”.

Markel Canori, berriz, bigarren fase honek aukera eman dio coach enpresetan ikasitako gauzak enpresa txikiago batean praktikan jartzeko. “Asko ikasi dut, enpresa txikiagoa baitzen eta gure presentzia askoz ere beharrezkoagoa baitzen. Gauza asko zeuden egiteko, lan zehatzagoak eta erantzukizun handiagoak” adierazi du.

Markelentzat oso esperientzia positiboa izan da; izan ere, enpresa batek nola funtzionatzen duen barrutik ikusteaz eta etorkizunean bere eginkizunak zein izan litezkeen ezagutzeaz gain, oso jende interesgarriarekin jarri ahal izan da harremanetan, eta gauza asko ikasi ditu haiengandik.

Onura eta hobekuntza gazteentzat eta enpresentzat

Enpresetako arduradunek eta programan parte hartu duten gazteek beren esperientziak partekatu dituzte eta talentuaren kudeaketaren inguruan hitz egin dute, ‘Millennials 1000 x 1000 proiektu pilotuaren esperientzia praktikoak’ izeneko atalean. Parte hartzaileak bat etorri dira esatean “Millennials 1000 x 1000” programa berritzailea dela, oso esperientzia positiboa, enpresetan egiten den lanean egiaz murgiltzeko eta eragingarriagoa izateko. Enpresek, berriz, aukera izan dute millennialen ezagutzez, haien integrazio eta lankidetza giatasunaz eta proaktibitateaz elikatzeko.

Bestalde, honako hitzaldi hau eman da: ‘Millennials talentua erakartzeko gakoak’ Esteban Vicenteren eskutik (Pertsonen hautaketa, trebakuntza eta kudeaketa aholkularia eta ASV Consultingeko zuzendaria, bai eta Deusto Business Schooleko irakaslea ere).

Teresa Laespada, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatuak eman dio amaiera topaketari eta hauxe adierazi du “Gazteen eta enpresetako ordezkarien arteko hartu-eman horretatik sortzen dira aukera, irtenbidea… arrakasta partekatua, eta horixe da azken batean arrakastarik onena”.

Programan parte hartu duten enpresetako arduradunak ere izan dira jardunaldian eta ‘Zoritxarra eta belaunaldi dibertsitatea erakundeetan’ hitzaldia eskaini du Elena Cascantek, Generación & Talento Behatokiaren bazkide fundatzailea eta 50 plus Think Tank elkartearen fundatzaile eta presidentea.

Programan honako ‘coach’ enpresa hauek hartu dute parte: Asle, Bat, Bilbomática, Bizitegi, EiTB, Gorabide-Ingeteam, Lantegi Batuak, Mutualia, Noray Histocell, Siemens Gamesa, Vicinay edo Marine. Eta honako hauek ‘erronka’ enpresen fasean: Aisilan, Emakumearen Euskal Agintaritza, Imatek, Iritek, Laluca eta Saincal. Programak UPV/EHU unibertsitatearen eta Euskalit eta Human erakundeen lankidetza berezia izan du halaber.