Actualidad DEMA

PRESTIK Enpleguaren Azokarekin bat garatzen den ekintzailetasunerako SAREKIN Aretoa

Sarekin Ekintzailetasunaren Aretoak aukera emango du gure Lurraldeko ekintzailetasunaren arloko eragileen eta arloan interesa duten pertsonen lan erkiderako; Prestik Enpleguaren Azokarekin batera egingo da, abenduaren 12an eta 13an, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Sarekin Ekintzailetasunaren Aretoa izen bereko ekintzailetasunaren sareko beste ekimen bat da eta pertsona ekintzaileen eta Bizkaian ekintzailetasunaren arloan  inplikatuta dauden agente guztien  bilgunea izango da.

Areto hau PRESTIK Enpleguaren Azokaren batera egingo da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatuta eta finantzatuta dago, kasu honetan bere DEMA-Enpresa Garapena Agentziaren bidez.

Sarekin Aretoan gaikako standak, aholkularitza  indibidualeko mahaiak eta pertsona ekintzaileentzako hitzaldiak eta tailer praktikoak egongo dira. Aretoa  Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da abenduaren 12an eta 13an, arratsaldeko ordutegian, Prestik Enpleguaren Azokarekin batera. Jarduera hauetarako inskripzioak www.sarekin.eus webean eskura daiteke.

Programa bi arratsaldetan banatuta dago (15:00 – 19:00), hau da, ekintzailetasuna sustatzeko  jarduerekin eta Bizkaiko pertsona ekintzaileei laguntzekoekin.

Ondore horretarako Aretoak gaikako standak erakutsiko dituen alde handi bat edukiko du; esparru horretan Sarekin Sareko agenteek  ideia bat abian jartzeko edo negozio bat hazteko edo finkatzeko erei buruzko zuzeneko aholkularitza, informazioa  eta baliabideak eskainiko dituzte.  Bost stand izango dira,  Sarekin Sareak dituen  bost gai edo ardatzekin bat datozenak.  Ekintzailetasunaren kulturaren, enpresa proiektu berrien, enpresen sorkuntzaren eta abian jartzearen, finantzaketaren eta  finkapenaren arlo guztiak ukitzen dituzte.

Aretoan, aldi berean, ekintzailetasunaren arloko  ardurak eta ideiak dituzten eta, halaber, euren proiektuak finantzatzeko eta/edo  sortzeko  laguntzaren bila dabiltzan pertsonei aholkularitza indibiduala emateko mahaien aldea egongo da. Sarekin Sareko agente aholkulariek, eta horien artean daude DEMA, Bultz-lan, Merkataritza Ganbera, Emakumekin  edo Elkar-lanek profesionalak, arlo hauetako aholkularitza eskainiko dute: ideiak garatzea, sortzea eta abian jartzea;  enpresa kudeaketako laguntza; finantzaketa eta  lege aholkularitza.

Aretoan, aldi berean, ekintzailetasunak bokazio moduan duen ikuspegia aztertuko da. Bideo-jokoen, kirolaren eta artearen inguruko hiru mahai-inguru antolatuko dira, ostean   hurrenez hurreneko hiru tailer praktikorekin.

Bideo-jokoei buruzko mahai-inguruan  batez ere digitala izango den ekintzailetasuna garatzeko gakoak eta erreferentziak zuzkituko dira.  “Soy deportista” mahai-inguruan Basque Team Fundazioaren koordinatzailea den Olatz Lejarzak batera datozen  kirolaren eta ekintzailetasunaren baloreei buruzko hausnarketa egingo du. Hirugarren mahai-inguruak ekintzailetasunaren gaia aztertuko du, baina kasu honetan artearen ikuspegitik, eta artearen, musikaren eta arte eszenikoen pasiotik abiatuta negozio-eredu batek arrakasta nola lortu aztertuko da. Mahai-inguru bakoitza amaitu ondoren  gai horri buruzko tailer bat egingo da eta bertan negozio-ideiaren prototipatze azkarra landuko da horretarako Business Model Canvas erabiliz.

SAREKIN ekintzailetasunaren arloko ekosistemako Bizkaiko agenteek eratzen duten Sarea da. Sarearen helburua pertsona ekintzailea erdian kokatzea da. Informazioa ematea eta enpresa-proiektu berrien garapenerako, finantzaketa bilatzeko, sorkuntzan laguntzeko eta enpresak abian jartzeko eta finkatzeko Bizkaian egon dauden bitarteko eta laguntza  interesgarriak ematea. Sarean lan egiteko Sarekinek irisgarritasun askeko esparru birtuala dauka eta hor zilegi da ekintzailetasunaren Bizkaiko ekosistema osoa aurkitzea: agenteak  eta erakundeak, laguntzak, ekintzailetzarako zerbitzuak eta baliabideak, proiektuen kudeaketa konpartiturako erreminta digitalak eta sarean gailako talde eta kanaletan  parte hartzea.