Abian programari buruzko informazioa

Abian programaren helburua da enpresa negozioak sortzen eta martxan jartzen laguntzea. Prestakuntza, aholkularitza eta laguntza indibidualizatua eskaintzen dizkie negozio ideia bat izanik beren enpresa sortu nahi duten Bizkaian erroldatutako pertsonei. Metodologia espezifiko baten bitartez, negozio plana garatuko dute, beren ideia enpresa proiektu bihurtzeko, definizio eta bideragarritasun indize esanguratsuekin.

 

Norentzat da Abian?

Enpresa ideia bat duten eta Bizkaian erroldatuta dauden pertsonentzat.

 

Nola funtzionatzen du?

Abian programa hiru fasetan garatzen da:

  • I. FASEA – Gestio arloko trebakuntza ekintzaileentzat. Guztira 30 ordu iraungo duten saioetan, honako gai hauek landuko dira: proiektu baten analisiaren puntu nagusiak, lege tramiteak eta alderdi juridikoak, eta enpresa baten gestioaren oinarrizko kontzeptuak.

Enpresa kudeaketa (online kurtsoa)

  • II. FASEA – Negozio planari loturiko aholkularitza. Proiektu zehatz bakoitzean kontuan hartu behar diren aldagaiak aztertu eta negozio plana garatuko da, enpresa martxan jartzeko azken erabakia hartzen lagunduko duena.
  • III. FASEA – Enpresa martxan jartzea

Laguntzak: Gainera, DEMAk Abian programan parte hartzen duten pertsonei lagunduko die enpresarentzako laguntzen mapak egiten eta indarrean dagoen Autoenplegurako Foru Dekretuan ezarritako diru-laguntza tramitatzen.

Epeak: Mugarik gabeko deialdia.

 

 


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Negozio ideia bat duzu, eta laguntza behar duzu hura abian jartzeko?

DEMAN lagun zaitzakegu. Eskatu informazioa:

94 418 90 55

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Ekintzailetza Aretoa abenduaren 12an eta 13an egingo da, PRESTIK Enplegu Azokarekin batera

SAREKIN, Bizkaiko Ekintzailetza Sarea, lehenengo ekitaldiarekin finkatuko da: Ekintzailetza Aretoa. Ekintzaileak Bizkaiko ekintzailetzan parte hartzen duten eragile guztiekin topatzeko gunea. […]

01.11.2018

SKN Additive, galdaketa ereduen fabrikazio gehigarria 3D inprimagailuen bidez

Elkarrizketa Iskander Díezi, 2017-2018ko 3. Enpresari saria. Iskander Díezek 2017-2018ko Enpresariren hirugarren saria irabazi zuen, SKN Additiverekin, galdaketarako ereduak fabrikatzeko […]

24.07.2018

SAREKIN jaio da, Ekintzailetzaren Aldeko Bizkaiko Sarea

“Saia gaitezke sortzen ekintzaileen enpresa sare bat: harremanetan jarriko zaituztena, batera lan egiteko aukera emango dizuena…”. Teresa Laespada Enplegua, Gizarte […]

28.06.2018

Zaletasuna enpresa bihurtzen denean

“Musika nire hobby-a eta bere lana da” esan du Idoia Acosta Santurtziko San Jose de Calasanz ikastetxeko Gizarte Integrazioko ikasleak, Enpresari […]

05.06.2018

“Quizá dentro de poco las playas se llenen de gente aprendiendo a hacer surf con nuestro cacharrito”

Entrevista a Eneko Sánchez Alcorta, 2º PREMIO ENPRESARI 2015-16 07 julio 2017 Eneko Sánchez Alcorta y Jorge Araiz Luna ganaron […]

05.07.2017

Emprender en equipo a través del programa Taldeka

29 junio 2017 Este innovador programa ayuda a emprender a personas desempleadas de Bizkaia.Aprendiendo a emprender. En ello están las […]

29.06.2017

Negozio ideia bat duzu, eta laguntza behar duzu hura abian jartzeko?

DEMAN lagun zaitzakegu. Eskatu informazioa:

94 418 90 55

Erlazionatutako atalak