Anezka programari buruzko informazioa

Enplegu Anezkak programak langabezian direnen gaitasun pertsonalak eta enplegagarritasuna hobetu nahi ditu, baita laneratze prozesuan lagundu ere. Hainbat hilabetez taldean lan egingo dute, taldeko kide guztien ahaleginak batuta, lanpostu bat aurkitzeko dituzten aukerak areagotzeko asmoz.

Enplegu anezka bat langabeen, boluntarioen, pertsona aktiboen, eta gizartean ikusgarriak diren pertsonen talde heterogeneo bat da, eta antolatu egiten dira koordinatzaile baten laguntzarekin, enplegua bilatzeko, bai besteren kontura bai norbere kontura; izan ere, taldekide guztiek lan merkatuan sartzeko bide eta modu desberdinak aztertzen dituzte.

4 deialdi berri irekiak

  • Bilbao
  • Ezkerraldea
  • Eskuinaldea
  • Nerbioi-Ibaizabal

Urrian  zehar, parte-hartzaileen aukeraketa egingo da 4 eskualdeetan, eta 4 hilabetez  egongo dira indarrean: 2019ko urritik otsailera.

Programaren Oinarri Arautzaileetarako esteka

Norentzat da Anezka?

Enplegu Anezkak programa langabezian diren edo enplegua hobetzeko prozesuetan izena eman duten pertsonei dago zuzenduta, betiere haien lanak ez badie galarazten anezkara joatea.

 

Nola funtzionatzen du Anezkak?

  • Gehienez 20 pertsonak osaturiko taldeak elkarrekin lan egiten du taldekide guztientzat lana aurkitzeko xedez.
  • Koordinatzaile batek laguntza eskainiko dio taldeari banakako saioetan eta taldeko saio guztiak koordinatuz.
  • Anezkan parte hartzea borondatezkoa da, eta ez dago ordainik. Programak iraun bitartean, parte hartzeko eta saioetara joateko  konpromiso maila handia eskatzen du.
  • Anezkak lau hilabete irauten ditu; denbora horretan, partaideek laneratzeko urratsak emango dituzte, hainbat jarduerari esker.
  • Saioak astean hirutan izango dira, saio bakoitzeko lau orduko jardunaldietan, koordinatzailearekin eginiko borondatezko bestelako esku hartzeak eta ordutegi horretatik kanpo gauzaturiko beste jarduera batzuk gorabehera.

 

Zer jarduera biltzen ditu Enplegu Anezka programak?

  • Enplegagaritasuna hobetzeko hainbat proiektu lantzen dira taldeko saioetan. Horrez gain, prestakuntza saioak taldeko dinamikak eta bestelako  zereginak.
  • Koordinatzailearekin saio pertsonalizatuak egiteko aukera.
  • Zuzeneko harremanak enpresekin eta tailerrak  giza baliabideetako arduradunekin.
  • Foroetan  eta hainbat  topaketan eta ekitalditan  parte hartzen da.
  • Negozio ideia bat duten pertsonei zuzenduriko ekintzailetza-tailerrak eta ibilbide praktikoa.

Ezagutu Bizkaiko enplegu anezkak!

 

 


Zerikusia duten programak

enLANzar

Bizkaiko Enplegu Anezketan parte hartu ostean modu aktiboan lan bila jarraitzen duten pertsonei laguntzeko jaio da enLANzar programa.   Norentzat […]

Zeure burua aktibatu nahi baduzu lana aurkitzeko, baina ez badakizu nondik hasi, DEMAk lagunduko dizu.

Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Ekintzailetza Aretoa abenduaren 12an eta 13an egingo da, PRESTIK Enplegu Azokarekin batera

SAREKIN, Bizkaiko Ekintzailetza Sarea, lehenengo ekitaldiarekin finkatuko da: Ekintzailetza Aretoa. Ekintzaileak Bizkaiko ekintzailetzan parte hartzen duten eragile guztiekin topatzeko gunea. […]

01.11.2018

Bizkaiko enpresak eta millennial-ak helburu komun baten bila

DEMA Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentziaren programa pilotu batean parte hartu duten millennial gazteek praktikak egin dituzte hiru hilabetez Bizkaiko […]

07.06.2018

Conociendo a 8 empresas de Bizkaia que contratan personal

28 junio 2017 Las personas integrantes del programa enLANzar de DEMA participaron en una jornada de networking con empresas de […]

28.06.2017

¡Nos vamos de intermediación laboral con la III lanzadera de empleo de Bilbao!

01 junio 2017 Esta semana la III lanzadera de empleo Anezka de Bilbao llega al final de su recorrido. Tras […]

01.06.2017

Así es el mapa laboral de Bizkaia

Desde su puesta en marcha en el año 2016, el Observatorio Bizkaiker, a través de su página web, trata de […]

11.01.2017

Zeure burua aktibatu nahi baduzu lana aurkitzeko, baina ez badakizu nondik hasi, DEMAk lagunduko dizu.

Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Erlazionatutako atalak