Bizkaiker programari buruzko informazioa

Bizkaiko Enpleguaren Behatokia -Bizkaiker- 2016an sortu zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren ekimenez, eta DEMAk kudeatua, UPV/EHUren laguntzarekin.

Bizkaiker tresnak enplegagarritasunarekin loturiko hainbat gai interesgarri hurbildu nahi dizkie Bizkaiko biztanleei, eskualdeko eta tokiko lan merkatuaren funtzionamendua eta bilakaera kuantitatibo eta kualitatiboa ulergarriago egiteko helburuarekin.

 

Zer eskaintzen du Bizkaiker webguneak?

Bizkaiko Enpleguaren Behatokiak -Bizkaiker- hiru motatako informazio xehatua eskaintzen du:

  • Lanaren demografia – Bizkaiko eskualde bakoitzeko biztanleen banaketa sexuaren, adinaren, hezkuntzaren eta langabezia egoeran daramaten denboraren arabera, baita 5.000 biztanletik gorako udalerri bakoitzarena ere.
  • Enpresa demografia – Udalerri bakoitzeko enpresa juridiko eta fisikoen kopurua, baita haien banaketa ere, antzinatasunaren eta jarduera sektorearen arabera, eta enpresa mota bakoitzaren azken 12 hilabeteetako alta eta bajen datuak.
  • Enpleguari eta ekintzailetzari laguntzeko erakundeak – Udalerri eta eskualde bakoitzean enpleguari eta ekintzailetzari laguntzeko dauden erakundeak.

 

Bizkaiker webguneko informazioa osatzeko, Lanbidek aurkezturiko langabezia datuak, Foru Ogasuneko ekonomia jardueren gaineko zergari buruzko erregistroen datuak, eta DEMAk Behatokiaren lana gauzatzeko kudeatzen dituen beste datu base batzuk erabili dira.

Informazioa sei hilean behin eguneratzen da, urte bakoitzeko martxoko eta urriko datuekin.

 

BIZKAIKER webgunera joan


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan eta informazio guztia eskainiko dizugu:

94 418 90 55

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Ekintzailetza Aretoa abenduaren 12an eta 13an egingo da, PRESTIK Enplegu Azokarekin batera

SAREKIN, Bizkaiko Ekintzailetza Sarea, lehenengo ekitaldiarekin finkatuko da: Ekintzailetza Aretoa. Ekintzaileak Bizkaiko ekintzailetzan parte hartzen duten eragile guztiekin topatzeko gunea. […]

01.11.2018

Bizkaiko enpresak eta millennial-ak helburu komun baten bila

DEMA Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentziaren programa pilotu batean parte hartu duten millennial gazteek praktikak egin dituzte hiru hilabetez Bizkaiko […]

07.06.2018

Conociendo a 8 empresas de Bizkaia que contratan personal

28 junio 2017 Las personas integrantes del programa enLANzar de DEMA participaron en una jornada de networking con empresas de […]

28.06.2017

¡Nos vamos de intermediación laboral con la III lanzadera de empleo de Bilbao!

01 junio 2017 Esta semana la III lanzadera de empleo Anezka de Bilbao llega al final de su recorrido. Tras […]

01.06.2017

Así es el mapa laboral de Bizkaia

Desde su puesta en marcha en el año 2016, el Observatorio Bizkaiker, a través de su página web, trata de […]

11.01.2017

Gehiago jakin nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan eta informazio guztia eskainiko dizugu:

94 418 90 55

Erlazionatutako atalak