Indartu programari buruzko informazioa

Indartu programaren helburu nagusia da laguntza eskaintzea Bizkaiko enpresa sarea garatu, sendotu eta handitzeko, haren lehiakortasuna hobetzeari begira, baita kalitatezko enplegua sortu eta mantentzeko ere.

 

Norentzat da Indartu?  

Bizkaian kokatuta dauden eta merkataritza elkarteen izaera juridikoa duten enpresentzat, 3-49 langile dituztenak, 2 urteko gutxieneko antzinatasunarekin.

Indartu programan parte hartu nahi duten enpresek egiazko konpromiso bat egiaztatu behar dute beren enpresaren sendotze edo hazkundearekin. Konpromiso hori enpresa estrategia baten bidez adieraziko da, honako helburu hauetako bat jasoko duena:

  • Enplegua mantentzea edo sortzea.
  • Enpleguaren kalitatea hobetzen laguntzea.
  • Bizkaiko enpresen dimentsioa handitzea, fakturazioaren edo errentagarritasunaren aldetik.
  • Bizkaiko enpresen lehiakortasuna areagotzea.

 

Zer eskaintzen die Indartuk programarekin bat egiten duten enpresei?

Beren egoeraren diagnostikoa osoa, Deloitterekin batera sortutako tresna berezi baten bitartez, eta Ekintza Plan bat, enpresa sendotu edo handitzeko.

Finantzazioa erakartzen espezializatuta dagoen aholkularitza: urtebeteko laguntza hainbat arlotako diru-laguntzak identifikatu eta bilatzeko, eta tramiteak egiteko. Gainera, laguntza horiek jasotzeko behar den dokumentazio teknikoa eta administratiboa egiteko laguntza.

Enpresa aholkularitzan eskarmentu handia duten DEMAko profesionalekin batera eginiko gogoeta prozesu baten ondoren, Indartu programan parte hartuko duten enpresek ibilbide pertsonalizatu bat eratuko dute, aukera emango diena ikuspegi xehe bat edukitzeko beren egoera, negozio eredu eta etorkizuneko planei buruz, laguntza tresna egokiak lortu ahal izateko beren enpresaren sendotze edo hazkunde estrategiak garatzeari begira.

 

Ezagutu Indartu programako enpresak!


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Gehiago jakin nahi duzu Indartu programari buruz?

Jarri gurekin harremanetan eta informazio guztia eskainiko dizugu:

94 418 90 55

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Ez dago edukirik oraindik

Gehiago jakin nahi duzu Indartu programari buruz?

Jarri gurekin harremanetan eta informazio guztia eskainiko dizugu:

94 418 90 55

Erlazionatutako atalak