SAREKIN: Bizkaiak sarean ekiten dio! programari buruzko informazioa

SAREKIN: Bizkaiak sarean ekiten dio!

Ideia, iradokizun eta eskaera horiei guztiei erantzuteko, Foru Aldundiak eta DEMAk Ekintza Plan egoki eta bideragarri bat sortu dute, bi fasetan banatua: martxan jartzea eta sendotzea.

Lehenengo fasean, sarea martxan jartzeko (2018-2019), Bizkaian Ekintzailetza Sare bat sortzen saiatuko da, sare iraunkor eta jasangarria denboran, gai izango dena gure lurraldeak eta biztanleek unean-unean behar dituzten efizientzia, gardentasun, lankidetza, fidagarritasun eta profesionaltasun helburuak betetzeko. Sakon aztertuko dira Agenteen Sarearen egitura eta antolakuntza, eta batera abian jarri beharreko ekintzak edo proiektuak.

Sarekin.Horren ugariak eta askotarikoak izanik Bizkaiko ekintzailetzaren arloan diharduten agenteak eta erakunde publiko nahiz pribatuak, beharrezkoa izango da lantalde tematikoak sortzea, ekintzak eta proiektuak dinamizatu eta koordinatzeko era ordenatu batean. Gainera, kontuan izanik Sarearen lantalde hauek antolakuntza modu arin eta malgu bat behar dutela, Bizkaia.Network plataforma erabiliko da SAREKIN – Ekintzailetzaren Aldeko Bizkaiko Sarearen komunikazioetarako, tresna egokia baita lankidetza sareak sortu eta Bizkaian ekintzailetzarako baliabideak bilatzeko. Izan ere, sarbide libreko eremu birtual bat da, agenteentzat eta erakundeentzat, sareko proiektuak eta taldeak kudeatzeko aukera ematen duena.

Bere aldetik, DEMAk talde bat jarriko du lanean proiektuan, eginkizun izango duena Ekintza Planaren hedapen egokia bermatzea, eta adostutako ekintzak eta helburuak betetzen direla ziurtatzea.

Gainera, batera gauzatu beharreko ekintza sail bat zehaztu da. Hasteko, Ekintzailetza Azoka bat, bilduko dituena, alde batetik, Bizkaiko ekintzailetza agenteak, eta bestetik, ekiteko interesa duten pertsonak. SAREKIN Sarea sortu ondoren, desberdintasun nagusia izango da Azokan egongo diren erakundeak ez direla era autonomoan arituko; hau da, beren standetan ez dutela beren zerbitzuei buruzko informazioa indibidualki emango. Aitzitik, sarean ere emango diote informazioa ekintzaileari, tematiken arabera antolatutako baliabideei eta zerbitzuei buruz, aintzat harturik aurretik landu diren enpresa proiektu baten faseak. Horrek erdigunean ipiniko du ekintzailea. Azokak programazio oparo bat ere izango du (hitzaldiak, tailerrak, etab.), ekintzailetzari buruzko azken berriak eta joerak ezagutarazteko. Gainera, ekintzaileentzako gune bereziak ere izango ditu, harremanak eta sinergiak sortzeko, lankidetzei, aliantzei… begira. Ekintzailetza Azoka 2018ko abenduaren 12 eta 13an egingo da, Euskalduna Jauregian, bat etorriz denboran Prestik Enplegu Azokarekin.


Zerikusia duten programak

Ez dago zerikusia duen programarik

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Ez dago edukirik oraindik

Erlazionatutako atalak

Ez dago programa honekin erlazionatutako profilik