Taldeka programari buruzko informazioa

Taldeka-Ekintzailetza taldeak programaren helburua da lan munduan sartzen laguntzea Bizkaiko langabeei, ekintzaile izaten erakutsiz, gutxienez % 60a bere lanpostua sortzeko gai izan dadin. Ekintzailetza taldeko kideek prestakuntza eta laguntza jasoko dute, taldea dinamizatzeko lana egingo duen koordinatzaile baten gidaritzapean, eta enpresa berrietan gauzatuko diren negozio ideiak eta sinergiak sortzen lagunduko die.

ABIERTA LA CONVOCATORIA HASTA EL 5 DE OCTUBRE

Norentzat da Taldeka?

Profil ekintzailea duten langabeentzat, langabeziatik irteteko beren enpresa sortzeko asmoa dutenak. Taldeka programan parte hartzeko, ez da beharrezkoa buruan jada edukitzea enpresa bati buruzko ideia zehatz bat.

 

Nola funtzionatzen du?

Taldeka hiru fasetan garatzen da:

  • I. FASEA – Bi hilabeteko prestakuntza trinkoa, giza portaeraren analisian eta talde coaching tekniketan oinarritutako metodologia espezifiko baten bitartez, aukera emango duena trebetasun pertsonalak eta pertsonen artekoak garatzeko, ekintzailetza erraztuko duen testuinguru batean ipiniz taldekideak.
  • II. FASEA – Negozio ideiak sortzea eta haien bideragarritasuna taldean lantzea, lankidetza sustatuz eta partaide bakoitzaren harreman sareak eta hainbat sektoreren inguruan dituen ezagutzak bateratuz, negozio plan baten garapenera iristeko. Gainera, fase honek irauten duen hiru hilabeteetan, ekintzailetza taldeko pertsonek tokiko merkatuaren prospekzio lan bat egingo dute, beren proiektuari lotuta, programak hartzen duen eskualdeko merkatuak eskaintzen dituen negozio aukera berriak detektatzeko.
  • III. FASEA – Sortutako enpresak martxan jartzea eta hamabi hilabetez haien jarraipena egitea.

Fase honetan, ekintzailetza taldeko kideek aukera izango dute indarrean dagoen Autoenplegurako Foru Dekretuan ezarritako laguntza ekonomikoak eskuratzeko.


Zerikusia duten programak

Eskutik

Eskutik programak laguntza ematen die autoenplegu proiektu eta enpresa berriei, beren ibilbidearen lehenengo urtean, kasu bakoitzera egokitutako aholkularitza espezializatu baten […]

Gehiago jakin nahi duzu Taldeka programari buruz?

Jarri gurekin harremanetan eta informazio guztia eskainiko dizugu:

94 418 90 55

Programa honekin zerikusia duten post-ak Ikusi denak ›

Ekintzailetza Aretoa abenduaren 12an eta 13an egingo da, PRESTIK Enplegu Azokarekin batera

SAREKIN, Bizkaiko Ekintzailetza Sarea, lehenengo ekitaldiarekin finkatuko da: Ekintzailetza Aretoa. Ekintzaileak Bizkaiko ekintzailetzan parte hartzen duten eragile guztiekin topatzeko gunea. […]

01.11.2018

SKN Additive, galdaketa ereduen fabrikazio gehigarria 3D inprimagailuen bidez

Elkarrizketa Iskander Díezi, 2017-2018ko 3. Enpresari saria. Iskander Díezek 2017-2018ko Enpresariren hirugarren saria irabazi zuen, SKN Additiverekin, galdaketarako ereduak fabrikatzeko […]

24.07.2018

SAREKIN jaio da, Ekintzailetzaren Aldeko Bizkaiko Sarea

“Saia gaitezke sortzen ekintzaileen enpresa sare bat: harremanetan jarriko zaituztena, batera lan egiteko aukera emango dizuena…”. Teresa Laespada Enplegua, Gizarte […]

28.06.2018

Zaletasuna enpresa bihurtzen denean

“Musika nire hobby-a eta bere lana da” esan du Idoia Acosta Santurtziko San Jose de Calasanz ikastetxeko Gizarte Integrazioko ikasleak, Enpresari […]

05.06.2018

“Quizá dentro de poco las playas se llenen de gente aprendiendo a hacer surf con nuestro cacharrito”

Entrevista a Eneko Sánchez Alcorta, 2º PREMIO ENPRESARI 2015-16 07 julio 2017 Eneko Sánchez Alcorta y Jorge Araiz Luna ganaron […]

05.07.2017

Emprender en equipo a través del programa Taldeka

29 junio 2017 Este innovador programa ayuda a emprender a personas desempleadas de Bizkaia.Aprendiendo a emprender. En ello están las […]

29.06.2017

Gehiago jakin nahi duzu Taldeka programari buruz?

Jarri gurekin harremanetan eta informazio guztia eskainiko dizugu:

94 418 90 55

Erlazionatutako atalak