Ezagutu DEMA

EZAGUTU DEMA

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia da DEMA.

1989az geroztik, lanean ari gara enpleguaren arloko foru estrategien esparruan ekimenak garatuz, eta Bizkaiko herritarren zerbitzura dauden jarduera eta programa ugari bultzatzen ditugu.

  • Enplegua sustatzeko programak garatzen ditugu, pertsonak ardatz hartuta eta tresna egokiak eskainita beren lan helburuak zehazteko, gaitasun pertsonalak eta enplegagarritasuna hobetzeko, eta lana aurkitzeko aukerak areagotzeko.
  • Gazteen artean kultura ekintzailea sustatzeko programak bultzatzen ditugu, bai eta ekintzailetza soziala eta lankidetzakoa ere, taldean.
  • Negozio ideia garatzen eta abian jartzen laguntzen dugu.
  • Enpresak sortzea eta finkatzea laguntzen eta bultzatzen dugu.
  • Bizkaiko Lan Behatokia kudeatzen dugu, BIZKAIKER.

http://www.dema.eus/wp-content/uploads/2018/10/mision-euskera.jpg

 

URTEKO TXOSTENAK

 

DEMAn esperientzia handiko teknikari adituen talde batu dugu, eta horien lana, gaitasunak eta ezagutzak funtsezkoak dira gure lurraldean enplegua sortzera bideratutako ekimenak gauzatzeko eta enpleguan berrikuntzaren bideari jarraitzeko.

 

DEMAko taldeko pertsona batzuk

"DEMAra jotzen dutenei era pertsonalizatuan erantzuten saiatzen gara. Programen zuzendaria naizen aldetik, entzuten eta pertsona bakoitzari egokitutako konponbideak bilatzen saiatzen naiz".

— PILAR CARRANZA (Programen zuzendaria)

"DEMAren aktibo garrantzitsuena hemen lan egiten dugun pertsonak gara: profesional talde bat, bizitzako momenturik onenean ez dauden kolektiboei (langabeei edo 45 urtetik gorakoei, adibidez) aukera desberdinak eskaintzen saiatzen dena hainbat programaren bidez, haien enplegagarritasuna sustatzeko".

— OIANE LUNA (Enplegu eta Ekintzailetzako teknikari aholkularia, ANEZKA programari atxikia)

"Diziplina anitzeko taldea gara, gertukoa eta profesionala, eta gugana jotzen duten pertsonei laguntzeko konpromisoarekin lan egiten dugu, haien beharrak entzunez eta haiei erantzunez".

— MIREIA ALDAZABAL (Enplegu eta Ekintzailetzako teknikari aholkularia)

"Gure laguntza jaso duten milaka bizkaitarrak dira gure erreferentzia. Enpleguranzko bidean lagundu diegu, haien lanbide edo enpresa proiektua errealitate bihurtuz".

— BEATRIZ MORCILLO (Zerbitzu Orokorren zuzendaria)

"Pertsonentzat egiten dugu lan eta, hori ulertuta, modu aktiboan aplikatzen dugu erantzukizun soziala. Zerbitzu publiko bat gara eta, zintzotasunez, kalitate gorena eskaintzen diegu erabiltzaileei. Enplegu bilaketan laguntzen diegu eta aktibatu egiten ditugu, lan munduan txertatu daitezen".

— CRISTINA GÓMEZ (Enplegu eta Ekintzailetzako teknikari aholkularia, ANEZKA programari atxikia)

"Adeitasuna, gertutasuna, arreta pertsonalizatua eta talde lana. Hori da DEMA!".

— ESMERALDA VILLA (Administraria; bezeroen arreta)

"Foru Agentzian era malguan interpretatzen ditugu programak, ahal den neurrian kasu zehatz bakoitzera egokitzeko".

— BEATRIZ ALEJOS (Finantzen eta Programen zuzendaria)

"Laguntza espezifikoa eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitua eskaintzen dugu, ekintzaile bakoitza berdingabea izatea eragiten duten aldagai garrantzitsuenak kontuan hartuta".

— JOSÉ LUIS GARCÍA (Enplegu eta Ekintzailetzako teknikari aholkularia)

"Pertsonentzat egiten dugu lan eta, hori ulertuta, modu aktiboan aplikatzen dugu erantzukizun soziala. Zerbitzu publiko bat gara eta, zintzotasunez, kalitate gorena eskaintzen diegu erabiltzaileei. Enplegu bilaketan laguntzen diegu eta aktibatu egiten ditugu, lan munduan txertatu daitezen".

— CRISTINA GÓMEZ (Enplegu eta Ekintzailetzako teknikari aholkularia, ANEZKA programari atxikia)