Jauzi egin edukietara

V. Gizartegunea


Lan orientazioa – Oraina eta geroa
Deustuko unibertsitatea - CRAI liburutegia - Ellacuria aretoa
2017ko maiatzak 18

Ondorioak eta argazkiak


jardunaldiaren ondorioak hemen irakurri daitezke.



 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Informazio orokorra


Bizkaiko foru aldundiko enplegua, gizarte inklusioa eta berdintasuna sustatzeko sailak, DEMA bere enplegurako eta ekintzailetzarako foru agentziaren eskutik, datorren maiatzak 18an V. Gizartegune topaketa burutuko du. Aurten “Lan orientazioa – Oraina eta geroa” izango delarik bere gaia. Jardunaldiak Deustoko unibertsitatearen laguntzarekin burutuko da, CRAI liburutegiko Ellacuría aretoa lagatzen duelarik.

Jardunaldia lan orientazioko tekniklari, aditu, profesionalei eta orohar lan orientzioan lan egiten duten eragile publiko eta pribatuei zuzenduta dago.

Jardunaldiaren helburua da Bizkaian Lan orientazioaren inguruan dauden zerbitzuei buruzko ezagutza sortu eta zabaltzea, Bestalde lan orientzioaren etorkizunari buruzko hausnarketa burutu nahi da eta nora bideratzen dira zerbitzu hauek aztertu, faktore ezberdinen eraginarengatik : lan merkatua eta enpresek, globalizazioa, komunikazio eta informaziorako teknologia berriek, kolaborazio publiko-pribatua eraginarengatik, etab.

Horretarako diseinatu da, mahai-inguru panel bat, non aditu profesionalak aztertu eta eztabaidatuko dute lan orientazioaren gaurko egoeraz eta etorkizunerako joerei buruz.

Programa


9:30

AURKEZPEN INSTITUZIONALA
Teresa Laespada. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko diputatua. BFA.
José María Guibert. Deustuko Unibertsitateko errektorea.

9:45

ERAKUNDE ETA ADITUEN MAHAIA: Zein da adituen iritzia? Norantz doa lan arloko orientazioa?

  • Eusko Jaurlaritza – Hezkuntza Saila. Lanbide Orientazioko eta Informazioko Sistema Integratua. Rikardo Lamadrid. Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuaren zuzendaria.
  • Andaluziako Enplegu Zerbitzua. Andalucía Orienta. Elena Hornillo.Orientaziorako erreferentziazko zentroko probintzia koordinatzailea Sevillan.
  • CEBEK Gonzalo Salcedo, CEBEK-eko idazkari orokor adjuntua
  • Aosla-Gizalan lan arloko orientatzaileen elkartea Orientazio soziolaborala: lanbidea. Mariasun Gallo. Presidentea
  • Moderatzailea: Alfonso García. BFAko Enplegu zuzendaria orokorra

11:00

Atsedenaldia - Kafea

11:30

BERRIKUNTZA LAN ARLOKO ORIENTAZIOAN:
Eredu eta metodologia berriak, teknologia berriak aplikatzea, kolaborazio publiko-pribatua, lanbidearen etorkizuna, etab.

  • Santa María La Real Fundazioa. Enplegu azkartzaileak eta ekintzailetza solidarioa. Natalia Serrano. Elkarlanerako arduraduna
  • Santanderreko Udala eta Wooorker. Enplegua bilatzea gamifikazio teknikak aplikatuz.Juan Gracia. Wooorker enpresako arduraduna.Ana María González Pescador.. Enplegu eta enpresa garapen zinegotzia.
  • Eures Sarea: lan arloko orientazioaren Europako ikuspegia. Lola Goitiandia.Aholkularia Bizkaian.
  • Aldalan. Sare sozialen garrantzi gorakorra Nadia Maestro. Gerentea.
  • Granadako Unibertsitatea. Teleorientazio zerbitzua. Antonio Lozano. Zerbitzuko arduraduna
  • Moderatzailea : Gloria Múgica. Directora gerente de DEMA. Enplegu eta ekintzailetza foru agentzia

13:00

SOLASALDIA: Orientatzaileak hizketan.

  • Lanik gabeko pertsonak. FTSI – Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioa. Amaia Pacín.Lan arloko orientatzailea
  • Aniztasun funtzionala duten pertsonak. Aitziber Ortiz. Lantegi batuak
  • Komunitate bereziak/zaurkorrak Peñascal fundazioa María Larrinaga. Lan arloko orientazioko arduraduna
  • Lanbide Heziketa. San José de Calasanz ikastetxea. Rafael Balparda. Ekintzailetza eta lan arloko orientazioko arduraduna.
  • Unibertsitatea. UPV/EHU. Aitzol Lamikiz Kanpo harremanen zuzendaria. Bizkaiko Campuseko ekintzailetza eta enplegu zerbitzuko arduraduna.
  • Moderatzailea: Jesús Riaño. Deusto Alumniko zuzendaria

Aurkezpena





TERESA LAESPADA MARTÍNEZ / Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Soziologiako doktorea da Deustuko Unibertsitatetik. Politika Zientzietako eta Soziologiako lizentziatua.

Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra Psikologia eta Hezkuntza Fakultatean. Droga-mendekotasunen Institutuko zuzendaria, drogazaletasunari eta beste adikzio batzuei buruzko masterraren zuzendaria, eta zientzia-aldizkarietako zenbait zientzia-batzordetako kidea.

Ikertzaile nagusia da drogazaletasunari eta beste adikzioi batzuei buruzko ikerketa arloan, eta Eusko Jaurlaritzak onartutako «bizi-kalitatea eta gizarte inklusioa» ikerketa-taldeko kidea. Mota desberdinetako 60 lan baino gehiago argitaratu ditu, eta toki, nazio eta nazioarte mailako 40 ikerketa-lan baino gehiagotan hartu du parte.

Beraren ibilbide politikoari dagokionez, legebiltzarkidea izan zen IX. legegintzaldian (2009-2012), PSE-EEren Euskadiko Batzorde Exekutiboko kidea (2009-2012), eta gaur egun PSE-EEren Bizkaiko Batzorde Exekutiboko kidea da gizarte-politiken arduradun gisa.





JOSE MARÍA GUIBERT / DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO ERREKTOREA

Guibert irakaslea Azpeitian (Gipuzkoa) jaio zen 1962an. Ingeniaritza Fakultateko katedraduna da.1982tik Jesusen Lagundiko kidea, 1993an apaiztua.

    Prestakuntza akademikoa :

  • Industria Ingeniaritzako Doktorea (1996), Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Industria Ingeniaria (1989), Universidad de Navarra-Nafarroako Unibertsitatea.
  • Master in Business Administration in Higher Education Management (2010), Institute of Education, University of London.
  • Teologiako Lizentziatura (1994), Jesuit School of Theology at Berkeley, USA.
  • Eliz Ikasketak Lizentziatura (1992), Universidad de Deusto – Deustuko Unibertsitatea.

Guibert irakasleak argitalpen asko ditu honako arlo hauetan: ingenieritzaren esparruan, gizarte eta empresa erantzukizunean, liderazgoan eta etika profesionalean. Honen erakusgarri, bere azken liburua, Diccionario de liderazgo ignaciano.

Hizlariak





RIKARDO LAMADRID. GOBIERNO VASCO

Eusko Jaurlaritzako Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuaren zuzendaria.
TREBAKUNTZA:

  • LH II METAL A./MAKINA-ERREMINTAK ESP.(AJUST. M.I) Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegian. Zeanuri.(1999)
  • IWE(International Welding Engineer-Soldadurako Ingenieri Internazionala) Masterra. LORTEK. Ordizia. (2010)
  • Hizkuntzak: euskara (C1), gaztelera, ingelesa (B1)
KARRERA PROFESIONALA:
  • Lanbide Heziketako irakaslea 2001etik.
  • Aretxabaleta Lanbide Eskola LHII-ko zuzendaria. (2012-2017)
  • LANEKI, Lanbide Heziketa euskaraz indartu eta hobetzeko, elkarteko presidentea (2014-2017)
  • IKASLAN GIPUZKOAko presidentea (2017) eta presidenteordea (2015-2017)
  • Ebay S.A. Igorre. (1998-2001).
  • TECNICHAPA S.A. Ormazabal taldea. Igorre (1997an)





ELENA HORNILLO ARAUJO / ORIENTZIORAKO ANDALUZIAKO ENPLEGU ZERBITZUA

Orientaziorako Sevillako Erreferentzia Zentroko koordinatzaile. 2015etik geroztik, zentroa Andaluziako Juntaren Andaluziako Enplegu Zerbitzuaren Agentziari atxikita dago. Orientaziorako erreferentzia zentroei dagokienez −Andaluziako zortzi probintzietan banatuta daude−, bere funtzioak azpimarratu daitezke: besteak beste, laguntza eta aholkularitza eskaintzen die Red Andalucía Orienta sareko profesionalei; prestakuntza-jarduerak eta lanbide-orientazioko prozesuan laguntzeko metodologiak, teknikak eta tresnak garatzen ditu; eta teknikarien jarduna ebaluatzen du. Pedagogian lizentziaduna da, Hezkuntza Berezian diplomatua, eta Pablo de Olavide unibertsitateko doktore 2013ko abendutik; eta esperientzia dauka unibertsitateko irakaskuntzan eta ikerkuntzan. Zenbait ikerketetan parte hartu du, batzuk aipatzearren: “La construcción del proceso de exclusión social en jóvenes” (gizarte-bazterketako prozesuaren nondik norakoak gazteen artean), “La construcción del proceso de exclusión social en las mujeres: origen, formas, consecuencias e implicaciones formativas” (gizarte-bazterketako prozesuaren nondik norakoak emakumeen artean: jatorria, formak, ondorioak eta prestakuntza-inplikazioak) eta “Voces de jóvenes trabajadores/as del Sector de la Hostelería en la Comunidad Autónoma Andaluza- mitos y realidades” (Ostalaritzaren sektoreko langile gazteen ahotsak Andaluziako Autonomia Erkidegoan − mitoak eta errealitateak).

Aholkularitza teknikoko lanak egin ditu enplegurako lan-heziketako programen jarraipenean eta kudeaketan, material didaktikoen prestakuntzan eta komunikazioaren, antolaketaren eta erakundeen garapenaren arloetan.





GONZALO SALCEDO / CEBEK

CEBEK-eko idazkari orokor adjuntua


NATALIA SERRANO/ SANTA MARÍA LA REAL FUNDAZIOA


Santa María la Real Fundazioaren Innórbita Lidergo Sozialerako Institutuko Aliantzen arduraduna.  Publizitateko eta Harreman Publikoetako lizentziaduna da; Gizarte Laneko diplomaduna eta Helburu Sozialetarako Komunikazioko masterra Valladolideko Unibertsitatean, eta Ekintzailetzako eta Berrikuntza Sozialeko MBA TeamLabs-en. Bi enplegu-anezkaren koordinatzaile jardun du Móstolesen, eta gaur egun Santa María la Real Fundazioaren Innórbita Lidergo Sozialerako Institutuko Aliantzen arduraduna da. 

 

Hauek dira beraren eginkizun nagusiak Fundazioan:

  • Anezken programako boluntariotza plana diseinatu eta koordinatzea.
  • Enpresa eta erakundeekiko aliantzak
  • Anezken programaren nazioarteko hedapenean laguntzea eta nazioarteko hedapenerako protokoloa egitea.
  • Proiektu berriak eta berrikuntza-ekintzak abiarazten laguntzea.
  • Anezkak koordinatu behar dituzten teknikariak trebatzea.





ALFONSO GARCÍA ALONSO / Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia-ko Enplegu zuzendari orokorra

Ibilbide profesionala :

  • Zuzenbideko ikasketak.
  • Geografia eta Historiako lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
  • Lan Harremanetako diplomadun-graduduna Oviedoko Unibertsitatean.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Zientzia Politikarako Zuzendaritzako ikerketa-bekaduna 1990-1994 bitartean.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko funtzionarioa.
  • 1995-2015 bitartean Barakaldoko Udaleko zinegotzia eta alkatea





JUAN GRACIA VARA / WOOORKER

Juan Gracia Vara ingeniari informatikoa da eta Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioaren arloko prestakuntza du. Gaur egun Jose Luis Estébanez bere bazkidearekin batera Wooorker enplegu-plataforma zuzentzen lan egiten du; plataforma horrek enplegu-eskatzaileak eta mundu osoko lekuetatik talentua bilatzen ari diren enpresak konektatzen ditu matching bidezko algoritmo indartsu bati esker. Horrez gain, gamifikazioaren bitartez hautaketa-prozesu ezberdinak sortzen ditu hautagaientzat. Wooorker ESPACIO COWORKING programaren barne sortutako enpresa da eta programa hori Santanderreko Udaleko, EOIko eta Banco Santander-eko ekintzaile berriei bideratuta dago.





ANA MARÍA GONZÁLEZ PESCADOR / SANTANDERREKO UDALETXEA

1959ko azaroaren 4an jaio zen. Ekonomi eta enpresa-zientzietan doktorea da Kantabriako unibertsitatetik. Bere ibilbide profesionala aholkularitza enpresa batean eta Kantabriako Merkataritza Ganberaren ikerketa ekonomiko eta enpresen sorkuntzako arloko zuzendari bezala gauzatu du. Horrez gain, Kantabriako unibertsitateko irakaslea ere izan da. 2007. urtetik Ekonomia eta Ogasun zinegotzia da eta 2016ko uztailetik aurrera aurrekoez gain Enplegu eta Enpresa Garapenerako zinegotzia ere bada.





LOLA GOITIANDIA GORROCHATEGUI / EURES SAREA

EURES sarearen aholkularia da Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan; Europan lan arloko mugikortasuna baliatu nahi duten pertsonei aholkularitza eskaintzen die, beste herrialde batzuetako lan eskaintzak eskaini eta zuzenean kudeatuz eta lan bilaketan orientatuz.





NADIA MAESTRO PERICACHO / ALDALAN

Psikologoa da, eta giza baliabideetan eta jokabide terapian espezializatuta dago; enplegu eta garapen profesionalerako programak definitzen eta abiarazten 15 urte baino gehiagoko esperientzia dauka.

Zuzendari lanetan jarduten du Aldalan enplegu eta talentu arloetako aholkularitza enpresan, eta enplegagarritasunerako programak diseinatu eta abiarazteko arduraduna da, edukia eta metodologia prestatuz, eta prestakuntza, praktika eta enplegu programak tutorizatuz. Garapen profesionalerako programak finkatzeko eta aholkularitza lana egiten du, eta berrindustrializazio eta birkokatze prozesuetan bitartekari gisa aritzen da.





MARI ASUN GALLO / AOSLA - GIZALAN

Soziologoa eta politologoa. Orientatzaile soziolaborala eta Prestakuntza eta enplegu teknikaria 1996. urtetik. AOSLA-Gizalan orientatzaile soziolaboralen Elkarte profesionalaren bazkide sortzailea eta zuzendaritza-batzordeko presidentea da, baita ORIENTA eta IGUALaIGUAL argitalpenen zuzendaria, G95 enpleguan diskriminazioa egotearen aurkako erakundeen taldearen sustatzailea eta ALAPAR taldearen eragilea ere.





ANTONIO LOZANO / GRANADAko UNIBERTSITATEA

Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziaduna. Espezialitatea: Soziologia. Granadako Unibertsitatea.

Antonio Lozano Teleorientabide, Orientabide eta Laneratze teknikariaren lanpostuan dago gaur egun, Granadako Unibertsitateko Enplegu Sustapeneko eta Praktiketako Zentroan, eta lanpostu horretan dihardu 2008tik. Lanbide esperientzia zabala dauka Orientabide eta Enplegu Programa eta Zerbitzuetako Kudeaketaren eta Partaidetzaren eremuan; bertan, honako hauek nabarmendu behar dira: 

  • Teleorientabide Zerbitzua.
  • Autoorientabide Zerbitzua.
  • Andalucía Orienta Programa (Lanbide Orientabidea).
  • Empleo Joven Programa. Granadako Unibertsitateko I+G+Bko beken kudeaketa.
  • Erasmus Praktikak Mugikortasun Programa.
  • UGRko Zentroetako Laneratzeko Laguntzen Programa (Lanbide Orientabidea)





GLORIA MUGICA CONDE / DEMA ENPLEGU ETA EKINTZAILETZA FORU AGENTZIA

Jendeak bere helburu profesionalak lortu ditzan ahalegintzen naiz. Hori da nire laneko alderdirik atseginetariko bat.

Politika Zientziak eta Soziologia ikasi nituen; izan ere beti interesatu egin zaizkit giza harremanak eta pertsonen arteko loturak, baita aztertzea ere zer-nolako eragina duten horiek jokabidean, jarreran eta geure trebetasunen garapenean. Nire ustez, kanpoko elementuek eragina badute pertsonengan eta aldatzea eragin badiezaiekete, abagune bikaina eskaintzen digute eta aukera gisa sustatu ditzakegu. Horixe egiten dut nire lanaren bitartez, pertsonen lan-baldintzak hobetzeko esku hartu dezaket eta. Benetan aukera paregabea da.

Loria profesionalaz harago, beti saiatzen naiz pertsonengan ere loria proiektatzen: funtsezkoa deritzot bi bertsioetako emaitzarik onenak eskuratzeari nire lana ondo egiteko.

Alde onak gogoan hartu ohi ditut; modu, aukera, baliabide eta prozedura berriak bilatzeko beldurrik gabe. Arazoekin denborarik ez galtzen ahalegintzen naiz, irtenbide eta konponbide bideragarriak aurkitzen saiatzen naiz, lanean ere bai: nire helburua DEMAra bertaratzen diren langabeei ahalik eta gehien laguntzea da, dela haien enplegagarritasuna hobetzen, dela ekiten eta irtenbide profesionala aurkitzen laguntzen, besteren kontura ala haien kabuz. Lanak −duinak− norberaren errealizazioan eta bizitza-proiektuak garatzen laguntzen du; beraz, oinarrizkoa da denok lana eskuratzeko aukera izatea. DEMAko gerentziak lantalde zoragarri batekin lanean aritzeko aukera eman dit (foru-agentziako eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko profesionalek osatua), pertsonei laguntzeko hori lortzen. Horixe da nire egungo helburu profesionaletako nagusietako bat: pertsonek beren helburuak erdietsi ditzatela DEMAn eskaintzen ditugun zerbitzuen bidez; jakina, haiekin zuzenean aritzen, beraiei entzuten eta haien beharrak igartzen ditugularik.





AMAIA PACÍN ORTUETA, SIDERURGIA INTEGRALEKO LANGILEEN FUNDAZIOA

Psikologian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta esperientzia zabala du lan arloko orientatzaile gisa, erakunde publiko zein pribatuetan.

2015. urtetik SIDERURGIA INTEGRALEKO LANGILEEN FUNDAZIOAN egiten du lan, laneratzea errazteko enplegagarritasuna baloratu eta ibilbide pertsonalizatuak prestatuz; bitartekaritza, lan arloko jarraipena eta lanik gabeko pertsonei laguntza eskaintzea koordinatzen ditu.





AITZIBER ORTIZ / LANTEGI BATUAK

Psikologian lizentziatua EHU-UPVn 2000 urtean, 11 urte daramatza Lantegi Batuak Fundazioan lanean, ezgaitasunak dituzten pertsonentzako orientazio lanetan. Ia 3 urtez Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizatek Zerbitzuan egin zuen lan autonomia pertsonala errazteko laguntza-produktuei eta baliabide teknikoei buruzko orientazioa eta aholkularitza eskainiz. 2013ko otsailetik aurrera ezintasunak dituzten pertsonentzako laneko orientazioko teknikari moduan egiten du lan laneratze prozesuan aholkularitza norbanakotua eskainiz eta, aldi berean, ezintasunak dituzten pertsonen eplegugarritasuna hobetzeko lantegiak emanez.





MARÍA LARRINAGA ARTETXE/ PEÑASCAL FUNDAZIOA

PSIKOLOGIA EHU-UPV 1991, psikologia klinikoaren eta laguntza pertsonalaren esparruan lan egin du, eta ostalaritzako hainbat negoziotan langileen arloko arduradun eta koordinatzailea izan da. 2005etik Peñascalen ari da lanean lan arloko orientazioko arduradun modura, lan arloko orientazioko lanak egiten, gizarteratze enpresei laguntza eskaintzen, lan arloko eskaintzak kudeatzen, etab. Azken bi urteetan Bategin Bizkaia eta Bategin Gipuzkoa taldeen koordinazio teknikoko lanak egin ditu, zailtasunak dituzten pertsonentzako lan orientazioko Lanbideren programara bideratuta.





RAFAEL BALPARDA / SAN JOSÉ DE CALASANZ IKASTETXEA

Ekonomia Zientzietan lizentziatua (EHU), 20 urte baino gehiago daramatza San José de Calasanz ikastetxean LHko irakasle lanetan; zentroko lan arloko orientazioko arduraduna da, eta laneko zentroetako hezkuntzako koordinatzailea izan da 15 urtez (praktikak); horrez gain, zentroko ekintzaile eta enpleguko nazioarteko programen kudeaketako arduraduna ere izan da.





AITZOL LAMIKIZ. CAMPUS DE BIZKAIA UPV/EHU

Aitzol Lamikiz UPV/EHUko Bizkaiko Kanpuseko Ingeniaritza mekanikoko Saileko katedratikoa eta Nazioarteko Harremanetarako zuzendaria da 2014 urteaz geroztik. Bere zereginen artean daude ZITEK ekintzailetza programa eta UPV/EHUko Bizkaiko Kanpuseko enplegu zentroetako jarduerak koordinatzea. UPV/EHUko enplegu zentroak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arteko lankidetza-hitzarmen baten ondorioz sortu ziren. Horien helburua unibertsitateko kolektiboari eta unibertsitatetik atera direnei lana bilatzen laguntzea da eta horretarako enplegua lortzeko lagungarriak diren konpetentziak lortzeko orientazioa, aholkularitza eta trebakuntza eskaintzen dira.





JESUS RIAÑO / DEUSTO ALUMNI

Jesús Riaño Ingeniaritza Informatiko eta Telekomunikazioetan doktorea da Deustuko Unibertsitatean, eta Zientzia Zehatzetan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean.

Ibilbide profesionala Deustuko Unibertsitateari lotuta egin izan du. 10 urtez irakasle lanetan aritu zen, eta ondoren zuzendaritza postuetara iritsi zen, esaterako enpleguan, etengabeko prestakuntzan, ekintzailetzan eta ikasleari arreta emateko bulegoan. Gaur egun Deusto Alumniko zuzendaria da. Unibertsitate mailako gazte enpleguari lotutako ekimenetan maiz hartzen du parte.