II. Ekintzailetza, Bizitza eta Iraunkortasuna jardunaldiak

Martxoak 2, 9:30, Bizkaia Aretoa (UPV/EHU)

Ekintzailetza

Enpresa batekin hastea, erronka bati aurre egitea, aurrea hartzea, arriskatzea, ideia batekin ausardiaz konpromisoa hartzea, banaka eta taldean.

Iraunkortasuna, Bizitza eta Bideragarritasuna

Iraunkortasuna = Ekologia eta ekonomiari aplikatu ahal zaien printzipioa da eta sistema baten eta haren inguruko baliabideekin oreka bilatzen du, etorkizuna arriskuan jarri gabe orainaren premiak ziurtatuz.
Bizitza = Funtsezko indar edo jarduera, zeinaren bitartez jokatzen duen bizia duenak. Pertsona edo komunitate batek burutzen duen jarduera. Animazioa, pertsona edo gauza baten bizitasuna.
Bideragarritasuna= Egoera edo ezaugarri jakin batzuei esker existitzeko, burutzeko edo zehazteko aukera izatea.

Izena eman

Nola burutu epe ertain eta luzerako ibilbidea izango duen ekintzailetza-proiektu bat, aldi berean bideragarria eta iraunkorra izango dena, bizitza erdian jarriz?

Erronka horretara gerturatzeko, DEMAtik eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailetik, ekintzailetza inklusiboa, ahalduntzailea eta eraldatzailea, eta hartuko duen lurraldearekin konprometitua, sortzen lagunduko duen jardunaldia proposatu da. Ekintzailetza bideragarria, aberatsa eta anitza, ekintzaileen zein haien ekimenen ongizatea eta iraunkortasuna ahalbidetuko duena, bizitza-plana eta negozio-plana maila berean txertatuz.

Horretarako, jardunaldiak, agente ezberdinen arteko topaketa, hausnarketa eta proposamenetarako gune izan nahi du, gaur egungo ekintzailetzaren ekosistema hobetzen lagunduko duten esperientziak partekatu nahi dutenentzat. Ekosistema horrek gure sasoiko erronka sozioekonomiko handietako asko partekatzen ditu: ekoizpen-ereduen eraldaketa, lehiakortasuna eta lankidetza, tokikoaren eta globalaren arteko harremana, aukera-berdintasuna, kolektibo ahulenen integrazioa, ingurumenaren degradazioa,etb.

Nori zuzendua dago?

Jardunaldia ekintzailetzarekin lotutako jardueraren bat egiten duten eta iraunkortasunean eta bideragarritasunean interesa duten pertsonei zuzendua dago, ondorengoei bereziki:

Ekintzailetza sustatu eta dinamizatzen lan egiten duten agenteak (arlo publikotik zein pribatutik); gizarte eta/edo lankidetzako ekintzailetza-proiektuak bultzatzen dituztenak; berdintasun, inklusio edo enplegu alorretan lan egiten dutenak; eta baita prestakuntzaren edo ikerketaren eremuko beste agente batzuk ere.

Ekiteko prozesuan dauden edo ekin duten pertsonak edo kolektiboak (beren ekimena iraunkorra izan dadin ahalegintzen ari direnak).

Ondorioak

Jardunaldien ondorioak hemen deskargatu daitezke

Jardunaldiaren egitura

Erronka honi aurre egiteko erakunde publiko-pribatu ezberdinen, zein pertsona ekintzaileen eta herritarren kolektiboen batura eta lankidetza beharrezkoa dela jakitun, jardunaldiak bi espazio bereiziko ditu, aldi berean ekintzailetza, bizitza eta Iraunkortasuna erraztuko duten hainbat ekintza eta estrategia pentsatu ahal izateko.


GOIZEAN

Entzuteko eta inspiraziorako lehenengo zati honetan, toki mailan eta estatu mailan egiten ari diren ekintzailetza-ekimenak erakutsiko dira: prestakuntza- eta laguntza-programak, esperientziak, praktikak, tresnak, sare informalak… eta ekintzaile dihardutenen lekukotasun zuzena ere bai.

ARRATSALDEAN

Bigarren zatian elkarrizketa eta proposamenetarako tartea egongo da, elkarlana egingo da Hizketagune formatuan eta ekintzailetza, gizarte-berrikuntza eta Iraunkortasunarekin lotutako programak eta neurriak bultzatu eta finkatzeko hobekuntzako ekintzak eta estrategiak proposatuko dira.

Jardunaldiko egitaraua

Martxoak 2 - 9:30

Tokia : Bizkaia Aretoa (Bilbao) UPV/EHU

1. ZATIA – Entzutea eta Inspiratzea (Baroja auditorioan)

9:15 - 9:30 HARRERA ETA AKREDITAZIOAK

9:30 - 10:00 – JARDUNALDIEN HASIERA ETA AURKEZPENA

Jardunaldiak Teresa Laespada BFAko Enplegua, Inklusio Soziala eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Diputatuak inauguratuko ditu.

10:00 - 10:45 - “ANIZTASUNETIK APLIKATUTAKO PRESTAKUNTZA”

María Ángeles Diez, Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Masterraren Akademia Batzorde kidea (UPV/EHU). "Ekonomia eta gizartea eraldatzeko hezitzen"
María Saiz, MBAe3 Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterraren zuzendaria. (UPV/EHU). " Formakuntza: proiektu berritzaileei ekin egiteko giltza "

Dinamizatzailea: Alfonso García, BFAko Enplegua Sustatzeko Zuzendari Nagusia eta DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziako presidentea.

10:45 - 11:45 ESPERIENTZIEN MAHAIA “TALDEAN ETA BERDINEN ARTEAN EKIN”

Taldeka - Ekintzailetza-taldeak. Isabel Morejón (DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia)
Emprendes.net - Ekintzailetzarako eta ekonomia solidariorako tresnak. Pilar Garay (REAS Aragoi)
Alencop - Burdineria-kooperatiba, lan- eta bizipen-proiektua- Loli Castilleja (Labcoop-Bartzelona-) eta Marian Diana Diakite (Alencop-eko bazkidea).
Triple Balance - Pertsonaren ekologia: gizarte-ekintzailetzaren gakoa - Laurent Ogel (PraXXIs-Madril-)

Dinamizatzailea: Susana González Rómulo ,BFAko enplegu, gizarte inklusioa eta berdintasuna sustatzeko saileko aholkularia.

11:45 - 12:15 - KAFEA & SOUL

12:15 - 13:15 - ESPERIENTZIEN MAHAIA: “NOR BERE BURUZAGI”

JuntasEmprendemos - Ekiten ikasteko metodologia enpatikoak. Txelu Balboa (ColaBoraBora)
Emakumeekin - Promoting the change. Idoia Postigo (Emakumeekin eta BilbaoMetrópli 30)
Login_- Konplexutasuna irakurri eta oztopoak gainditu - Eva Calavia (Dabne-Madril)
Café para Autónomas - Etiketarik gabe ekitea May Serrano (La Quinta Ola)
Dinamizatzailea: Arantxa Sainz de Murieta, Komunikazio estrategikoko kontsultorea eta Komunikatik-eko sortzailea.

13:15 - 13:45 - EKINTZAILEEN AHOTIK

Hainbat ekintzailerekin elkarrizketa euren egunerokotasunaren inguruan.

Dinamizatzailea: Rosa Fernández, ColaBoraBora-ko sortzaileetako bat.

13:45 - 14:00 - GOIZEKO JARDUNALDIEN AMAIERA

Gloria Múgica, DEMA- Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziako Zuzendari-Gerentea.

2. ZATIA Hitz egitea eta partekatzea (Oteiza aretoa)

14:00 - 15:30 - LUNCH & CUMBIA

Aperitiboa eta networking-a

15:30 - 17:45 - HIZKETALDIA LAU PAUSOTAN

Lankidetzako lan-saioa Hizketagune formatuan, elkarrizketa giro ludiko eta dinamikoan suspertzeko. Lau hizketaldi-gurutzaketa talde txikietan, bertan:
  1. (bir)Elkar-ezagutzeko
  2. Ekintzailetza eta iraunbizibideragarritasunaren inguruan gaur egun dauden mugak identifikatzeko (programak, jardunbideak, politikak…)
  3. Etorkizun hurbilean irudikatzeko
  4. Desiratutako etorkizun horrentzat hainbat egituraketa-proposamen pentsatzeko

17:45 - 18:00 - ONDORIOAK ETA AMAIERA

Rosa Fernández eta Txelu Balboa, ColaBoraBora.