Actualidad DEMA

Aurten, aldundiak 14,8 milioi euro inbertituko ditu enpresa txiki eta ertainak eta langile autonomoak sustatzeko

Ostirala, 2013(e)ko Otsailaren 22a 13:00

 

• Laguntzak «Enpresa txiki eta ertainak eta langile autonomoak sustatzeko 2012-2015eko plana»ren barruan daude; 15.000 lanpostu finkatzen laguntzea da aurtengo helburua.

• Aurten emango diren laguntza gehienak berrikuntza sustatzeko izango dira; izan ere, arlo horretarako 8,5 milioi euro bideratuko dira.

• Iaz izan zen plana ezarri zen lehenengo urtea, eta Foru Aldundiak 658 enpresa txiki eta ertain eta langile autonomori lagundu zien.

• Gaur goizean, Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatuak bilera bat izan du 200 enpresa txiki eta ertainekin, diru-laguntza hauen zehaztasunen berri emateko. Gehiago jakiteko…

 

.

Aldundiak onartu du industria ministerioarekin hitzarmen bat sinatzea enpresak sortzeko izapideak bizkortzeko

Asteartea, 2013(e)ko Otsailaren 12a 12:40

 

Aholku emateko eta izapideak hasteko bulegoak sustatuko ditu Foru Erakundeak. Enpresak sortzeko tramitazio telematikoa errazteaz gainera, ekintzaileei informazioa eta aholkularitza eskainiko zaizkie bulego horietan.

Bizkaiko Foru Aldundiak, gaur, Industria, Energia eta Turismo Ministerioarekin hitzarmen bat sinatzea onartu du. Helburua da enpresak sortzeko izapideak bizkortzea.

.

Hitzarmen hau bat bat dator ekintzailetza sustatzeko foru erakundeak darabilen estrategiarekin, eta, haren bidez, enpresak sortzeko sarean sartuta dauden bulego horiek sustatuko dira (aholku emateko eta izapideak hasteko direnak).

Bulego horien sareak helburu hau dauka: enpresak eratu eta abiarazteko egin behar diren administrazio-izapideak ahalik eta gehien bizkortzea. Horretarako, teknika telematikoak eta agiri elektroniko bakarra erabiliko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren artean sinatutako hitzarmen honek bi urteko indarraldia dauka, eta epe bererako luzatu ahal izango da, bi alderdiek hala erabakitzen badute.