Actualidad DEMA

Foru aldundiak 11,3 milioi euro bideratuko ditu 2013. Urtean enpresa berriak sortzeko

Asteartea, 2013(e)ko Martxoaren 19a 13:05

 

Berrikuntza arloko enpresa berriak sustatzeko programatutako esku-hartzeek, guztira, 9,4 milioi euroko aurrekontua izango dute, sormen industria bultzatzeko 1,2 milioi bideratuko dira, eta merkataritza eta eskualdeak berraktibatzeko programetara, ostera, 600.000 euro.

 .

• Gaur onartu dira berrikuntza enpresa berriak sustatzeko eta “Bizkaia Sortzailea” programa barruan jasotako laguntzak arautzeko dekretuak; orotara 3,4 milioi bideratuko dira.

• Aurten lehen aldiz, diru-laguntzak emango dira nazioartean proiektuak garatuko dituzten profesionalak kontratatzeko gastuak partzialki laguntzeko.

• Enpresa Berriak Sortzeko 2012-2015 Foru Plana garatzeko programatutako jarduerei eta zuzeneko laguntza hauei esker, berrikuntza enpresetarako 75 proiektu eta 20 sormen enpresa sortzen laguntzea da xedea.

Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiak 11,3 milioi euro bideratuko ditu enpresa berriak sortzea sustatzeko, zuzeneko diru-laguntzen eta bestelako esku-hartzeen bitartez, Enpresa Berriak Sortzeko 2012-2015 Foru Plana garatzeko testuinguruan. Hala, foru erakundeak 75 enpresa proiektu berritzaile eta 20 sormen enpresa sortzea lortu nahi du. Plan horretan jasotako zuzeneko laguntzak arautzeko dekretuak gaur bertan onartu ditu Gobernu Kontseiluak.Irakur gehiago…

Zerbitzuen sektorea finkatu egin da Bizkaian

 

Txostenak dioenez, lana duten pertsonek heziketa-maila altua dute: % 38k unibertsitateko ikasketak egin ditu. Estatuko batez bestekoa, berriz, % 30 da. Horrez gainera, hamar langiletatik lauk lan teknikoa edo profesionala dute.

 

.

Zerbitzuen sektorea finkatu egin da enplegua emateko sektore gisa, eta Lurralde Historikoaren biztanleria aktiboaren % 72ri ematen dio lana, Bizkaiko Lan Behatokiak 2012ko laugarren hiruhilekoari buruz eginiko azterlan batean jasotakoaren arabera. Txostenak dioenez, lana duten pertsonek heziketa-maila altua dute: % 38k unibertsitateko ikasketak egin ditu. Estatuko batez bestekoa, berriz, % 30 da. Horrez gainera, hamar langiletatik lauk lan teknikoa edo profesionala dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak Sara dela Rica EHUko Ekonomia Katedraren koordinaziopean aldian-aldian egiten duen azterlan baten arabera, 2012ko azken hiruhilekoan 460.524 pertsonak zuten lana, eta 81.101 lan barik zeuden. Lana dutenen artean, 45 urtetik gorakoak dira gehienak, langile guztien % 43ra heltzen baitira. Bizkaian lana duten pertsona guztien % 78k kontratu mugagabea du; kopuru hori murriztu egin da 2011ko azken hiruhilekoarekin alderatuz gero.(txosten osoa)

Bizkaiko Lan Behatokiak, bere txostenean, detektatu du 2012. urtean unibertsitateko ikasketak dituztenen artean langabeziak gora egin duela (langabetu guztien % 21etik % 27ra), bai eta iraupen luzeko langabetuen proportzioak ere (% 34tik % 45era). Azterlanaren arabera, 18.059 pertsonak lortu zuten lana 2012ko urrian, azaroan eta abenduan; haien artean, 7.000 langabetuak ziren, eta 10.000, berriz, une horretara arte ez zeuden biztanleria aktiboan sartuta.

Txostenak dio 26.465 pertsonak galdu zutela lana iazko azken hiruhilekoan. Lanpostuen galera garbiari dagokionez, gizonek gainditu zuten emakumeen kopurua, eta zifra hori are nabarmenagoa da 35 urtetik 45 urtera arteko adin-tartean. Bizkaiko Lan Behatokiak eginiko azterlanaren arabera, bakarrik kategoria batean lortu zen eskuratutako lanpostuen kopurua galdutakoen kopurua baino handiagoa izatea: 25 urtetik beherako gazteen artean.

Jarduera-sektore guztietan lanaren galera nabarmena den egoera honetan, ikasketarik gabeko pertsonek edo lehen ikasketak dituzten pertsonek dituzte zailtasun gehien lana eskuratzeko. Lanpostu finkoa eduki eta galdu duten pertsonen kopurua areagotu egin da aztertutako aldian; hala ere, lan-kontratu mugagabe baten bidez lan-merkatura sartu direnen ehunekoak gora egin du aldi berean.

Lituaniako ordezkaritza baten bisita

 

 

Gaur Lituaniako LHko lau irakaslek osatutako ordezkaritzaren bisita izan dugu. Irakasle horiek Lanbide Heziketako profesionalak mugitzeko Leonardo VET-Pro Europako programan parte hartzen dute.

.

Astebetez egon dira Bizkaian, eta LHko ikasleentzako ekintzailetzarako laguntza programak dituzten erakunde publikoak eta pribatuak bisitatu dituzte, euskal kasua Europako erreferentziatzat jotzen baita.

DEMAren bulegoetan ekintzailetzari laguntzeko dugun jarduketa-ildoa azaldu diegu, eta arreta berezia jarri dugu Bizkaiko LHko ikasleen artean kultura ekintzailea bultzatzeko programan: “Egin eta Ekin EnpreSARI”. Ondoren, ordezkaritza eraman dugu Sestaoko Venta del Gallo enpresa-mintegiaren instalazioetara, bertan DEMA Plan de Reactivación Comarcal de la Margen Izquierda y Zona Minera garatzen ari delako. Programa horrek ekimen ekintzailea eta enpresen sorrera bultzatzen ditu eskualdeko 200 langabeturen artean. 20 lagunek osatutako bost taldek autoenplegurako tailerren zikloa egunero eta hilabeterako jasotzeko erabiltzen dituzten instalazioak eta gelak ikusi ahal izan ditu ordezkaritzak. Hilabetearen amaieran ikasleek negozio-ideiak sortu beharko dituzte, eta haien bideragarritasun-plana garatuko dute beste bi hilabetetan, DEMAko aholkularien laguntzaz.

Eskualdea Suspertzeko Planaren lehenengo fasea hasi da

 IMGP0435

Joan zen astelehenean, Sestaoko Venta del Gallo Enpresa Mintegian, Ezkerraldea Suspertzeko Planaren lehenengo fasea hasi zen.  

 .

 

Autoenplegurako tailerren fasea da, eta hilabeteko iraupena izango du. Tailer horien xedeak hauek dira: batetik, enpresak sortzeko ekimena sustatzea eta parte-hartzaileek enpresak sortzea, eta, bestetik, etorkizunean lan-merkatuan integratzen lagunduko dieten gizarte-trebetasunak eta ezagutzak garatzea.

Dema-ko prestatzaileek parte-hartzaileak dinamizatu eta motibatuko dituzte, horrela, enpresak sortzeko dituzten gaitasunak sustatzen saiatzeko, dinamika praktiko eta oso parte-hartzaileen bitartez.
Ikastaroaren eskema hau izango da:
• I. MODULUA. AURKEZPENA (3 ORDU)
• II. MODULUA. AUTOCOACHING METODOLOGIA (6 ORDU)IMGP0441
• III. MODULUA IZAERA EKINTZAILEA (6 ORDU)
• IV. MODULUA. ESKUALDEAREN ARGAZKIA (9 ORDU)
• V. MODULUA. SORMENA (3 ORDU)
• VI. MODULUA: IDEIAK SORTZEA (9 ORDU)
• VII. MODULUA: PASA LA BOLA (3 ORDU)
• VIII. MODULUA: IDEIAK HELTZEKO PROZESUA (6 ORDU)
• IX. MODULUA: ELEVATOR PEACH (3 ORDU)
• X. MODULUA: NEGOZIO PLANAREN OINARRIZKO ESKEMA (3 ORDU)
• XI. MODULUA: KOOPERATIBEN AIPAMEN BEREZIA (3 ORDU)
• XII. MODULUA: GIZARTE EKINTZAILETZA (3 ORDU)
• XIII. MODULUA: TAILERRAREN BALORAZIOA ETA ITXIERA (3 ORDU)