Actualidad DEMA

2012/13 EGIN ETA EKIN ENPRESARI egitarauaren sari banaketa hurrengo egunetan izango da

 estudiantes grupo

2012/2013 ikasturteko EGIN ETA EKIN-ENPRESARI egitarauan parte hartu dutenen enpresa egitasmoen aukera prozesua bukatu eta gero, ikastetxe, irakasle eta ikasleen ahalegina azpimarratzeko eta ekintza arloan egindako lana eskertzeko asmoz, sari eta diploma banaketa ekitaldia antolatu dugu.

 .

Ekitaldia –aktoresa eta umorista den Gurutze Beitiak aurkeztua- Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Entzunaretoan egingo dugu, maiatzaren 7an, 18.30etan. Ekitaldiaren mahaiburua Imanol Pradales jauna, Ekonomia Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatua, izango da, eta Demako Presidentea den Gorka Estebez jaunarekin eta Demako zuzendariarekin, Idoia Agirre andrarekin batera, hamar enpresa-proiektu hoberenei emango dizkie lehiaketan irabazitako sariak.

Aldundiak ETEei zein autonomoei krediturako aukera hobetzea hitzartu du bizkaiko finantza-erakunde nagusiekin

 

Finantza-babeserako “AFA eta AFIPYME 2013” planeko laguntzak eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da.

Foru erakundeak 3.475.000 euroko diru-laguntzak emango ditu, lankidetza-hitzarmenari atxikitako finantza-erakundeekin sinatutako maileguen korrituetarako.

.

Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak gaur goizean lankidetza-hitzarmena sinatu du Lurralde Historikoko hamahiru finantza-erakunderekin, jarduera ekonomikoaren iraupena eta enpresen nahiz autonomoen lehiakortasunaren hobekuntza errazteko. Foru erakundeak diru-laguntza agindu du inbertsioen finantzaketarako eragiketen korrituak ordaintzeko, edo, saltoki txikien kasuan, zirkulatzailea finantzatzeko kreditu-eragiketen korrituetarako.

Ahaldun nagusia buru zela, akordioa sinatzeko ekitaldia egin da harrera-aretoan, eta hainbat finantza-erakunderen ordezkariak bertaratu dira (Kutxabank, BBVA, Banco Santander, Banco Sabadell, Euskadiko Kutxa – Ipar Kutxa, CaixaBank, Bankinter, Banco Popular, Targobank, Deutsche Bank, Bankoa, Ibercaja eta Nafarroako Rural Kutxa).

Bere hitzaldian Jose Luis Bilbaok eskertu egin du finantza-erakundeen ordezkariak ekitaldian izatea, eta hau esan die: “Denok batzen gaituen helburua da Bizkaiko ekonomia suspertzea”.

“Gai izan behar dugu gure enpresek aberastasuna sortzeko behar dituzten tresnak aurkitzeko, eta badakit ez gabiltzala bakarrik bide horretan”, adierazi du azkenik Jose Luis Bilbaok.

Finantza-babeserako “AFA eta AFIPYME 2013” planak hiru eremu ekonomiko desberdin biltzen ditu. Lehenengoa mikroenpresei, autonomoei eta nortasun juridikorik gabeko erakundeei dagokie; bigarrena, saltoki txikiei, eta hirugarrena enpresa txiki eta ertainei. Aldundiak guztira 3.475.000 euro bideratuko ditu plan horretara, honela banaturik: 875.000 euro autonomoentzat, 600.000 euro txikizkako merkatarientzat eta 2.000.000 euro ETEentzat. Eskabideetan diru kopuru hori gainditzen bada, foru erakundeak diru-laguntzaren zenbatekoa handitu ahal izango du 500.000 euro gehiago emanez, gehienez ere. Diru-laguntza eskatzeko epea 2013ko irailaren 30ean amaituko da.

 

Eskualdea Berpizteko Planaren 2. Deialdiko epea ireki da

 

IMGP0434

 

 

Gaur Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Eskualdea Berpizteko Planaren bigarren deialdian izena emateko epea ireki da.

 .

Aurreko deialdian bezalaxe, parte hartzen duten bederatzi udaletxeetan izapidetuko dira eskaerak. Epea apirilaren 30ean amaituko da.
Prestakuntza ikastaroa Sestaoko Venta del Gallo-n hasiko da maiatzaren 13an eta hilabete iraungo du.
Bestalde, lehenengo deialdiko 100 parte hartzaileak, prestakuntza ikastaroa martxoan amaitu zutenak, aste honetan bertan beren negozio-planak garatzen hasiko dira Demako kontsultoreekin.

2013rako autoenplegua sustatzeko eta enpresak sortzeko laguntza-dekretuak argitaraturik

sortu

 

 

Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiak 11,3 milioi euro bideratuko ditu enpresa berriak sortzea sustatzeko, zuzeneko diru-laguntzen eta bestelako esku-hartzeen bitartez, Enpresa Berriak Sortzeko 2012-2015 Foru Plana garatzeko testuinguruan.

 .

Hala, foru erakundeak 75 enpresa proiektu berritzaile eta 20 sormen enpresa sortzea lortu nahi du.

Plan horretan jasotako zuzeneko laguntzak arautzeko dekretuak gaur bertan onartu ditu Gobernu Kontseiluak.

2013rako autoenplegua sustatzeko eta enpresak sortzeko laguntza-dekretuak hemen.