Actualidad DEMA

Bizkaiko Foru Aldundiak autoenplegua sustatzeko eta enpresak sortzeko laguntzak eskatzeko epea zabaldu du.

 

 

Gaur ireki du Bizkaiko Foru Aldundiak autoenplegua sustatzeko eta enpresak sortzeko laguntzak eskatzeko epea. Deialdia ekainaren 7ko 3554/2013 Foru Aginduaren arabera araututa dago..

Aipaturiko laguntzak, oinarri arautzaileak azaltzen dituen martxoaren 19ko 40/2013 Foru Dekretuan agertzen dira. Bere helburua langabetuek sortutako enpresa proiektuak martxan jartzen laguntzea da, bi jarduera motaren bidez:

1.- Enpresa proiektuak sortzeko eta martxan jartzeko aholkularitza.

2.- Enpresak bideratzeko eta martxan jartzeko laguntzak

Ekintzaileen Legea onetsi dute

 

 

Uztailaren 26an Ekintzaileen Legea BOEn argitaratu zen.

Legeak kritika eta aurkako iritzi ugari jaso ditu, eta ETE eta autonomoentzako hainbat aldaketa jaso ditu, zerga, administrazio eta lan izaeradunak, hain zuzen ere..

Hona hemen aldaketa nagusiak:

– Enpresa txiki eta ertainek Sozietateen gaineko Zerga murriztua % 15ean ordaindu ahalko dute, betiere mozkinak baldin badituzte. Kideek % 20ko jaitsiera izan zuten PFEZeko etekin garbietan, eta zerga honetatik guztiz salbuetsi ahalko dira langabezi prestazioa enpresa bat sortzeko erabiliz gero.

– Gizarte kuotei dagokienez, 50 euroko “tarifa finkoa” ezarri da Gizarte Segurantzako kotizazioetan 30 urtetik beherako autonomo berrientzat. Posible izango da langabezia kobratzea eta norberaren konturako jarduera bati ekitea uztartzea, eta enpresa proiektuak huts egiten badu enpresaburuek langabezia prestazioa berriz kobratu ahalko dute.

– Erantzukizun mugatuko ekintzailearen merkataritza figura sortuko da; horrek esan nahi du sortutako zorren aurrean enpresaburuak ez duela bere etxebizitzarekin erantzun beharko (300.000 euroko zenbatekoa gainditzen ez badu); muga hori, halere, ez da aplikatuko Gizarte Segurantzarekin edo Ogasunarekin izan ditzakeen zorren kasuan.

– Enpresak eratzea azkartu nahi da, bi frenteren bitartez:

1) Izapidetze elektronikoaren bitartez epea laburtzea; hala, negozio bat sortzeko epea 24 eta 48 ordu artekoa izango da. Gainera, gutxieneko kapital soziala 3.000 eurora jaitsi da. 

2) ETE eta autonomoek ez dute BEZa ordaindu beharko fakturak kobratu arte; neurri hori, halere, 2014an sartuko da indarrean.

– Hezkuntzari dagokionez, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ekintzailetza arloko gaitasunak txertatzea bermatuko da; bidenabar, unibertsitatea ekintzailetza kulturara gehiago hurbiltzea bultzatuko da, eta irakasleek ekintzailetza arloko prestakuntza izatea ziurtatuko da.

Bizkaiko lan behatokiak detektatu du 2013. Urteko lehen hiruhilekoan iazko aldi berean baino jende gehiagok eskuratu duela lana


 

Bizkaiko Lan Behatokiak detektatu du 2013. urteko lehen hiruhilekoan 2012. urteko aldi berean baino jende gehiagok eskuratu duela lana; hala ere, aurtengo urtarriletik martxora lana galdu dutenak (24.673) gehiago izan dira lana eskuratu dutenak baino (22.450).

 .

Sara de la Rica EHUko katedradunak zuzendu du Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako azterlan hori; haren ustez, datu horrek inflexio-puntu bat adieraz lezake gure lurraldeko lan merkaturi dagokionez, urteko lehen hiruhilekoa ez baita bereziki ona lana lortzeko.

Bada beste datu positibo bat txostenean: 35 urtetik 44 urtera bitartekoen eta 45 urtetik gorakoen kasuan, pertsona gehiago izan dira lana eskuratu dutenak galdu dutenak baino.  

Baina, hala ez da gertatu 35 urtetik beherakoen kasuan, ez eta gizonen artean ere; azken kasu horretan, ikusi da guztira hau izan dela galera garbia: 3.506 pertsona.   Emakumeen artean, berriz, enplegu-sorrera garbia gertatu da: 1.051 pertsona.

Aurtengo lehen hiruhilekoan, zerbitzuen sektorean egon da dinamismorik handiena, 2012. urtean gertatu zen lehen moduan; gainera, sektore horretan izan da enplegu-sorrera garbirik handiena: guztira, 18.252 pertsonak aurkitu dute lana eta 15.711 pertsonak, berriz, galdu.  Industrian, aldiz, datuak ez dira positiboak izan; izan ere, sektore horretan iazko azken hiru hiletan baino handiagoa izan da enplegu-galera garbia. 

Azkenik, Bizkaiko Lan Behatokiak detektatu du aldi baterako lanpostuak lortu dituztenen artean ere gehiago izan direla lana eskuratu dutenak galdu dutenak baino. Eta gaineratzen du aurtengo lehen hiruhilekoan iazkoan baino pertsona gehiagok lortu dutela lan-kontratu mugagabea.