1000 pertsona inguru parte hartu zuten Gazteria eta Enpleguko I. Jardunaldian.
Bilboko Euskalduna Jauregiak hartuko du Gazteria eta Enplegua izenburupean egingo den lehenengo jardunaldi hau; Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du eta 900 pertsonak hartuko dute parte. Jardunaldian parte hartzen dutenek aukera izango dute zuzenean ezagutzeko euren proiektuak aurrera eramaten ari diren zenbait gazte ekintzaileren esperientziak. Lan-saioan zehar, gainera, enpleguaren arloan gure inguruan dauden joerak ezagutu ahal izango dira, bai eta etorkizunean enplegagarritasuna lortzeko gakoak ere..
Ekonomia Sustatzeko Diputatua Imanol Pradalesek hartuko du parte jardunaldia irekitzeko ekitaldian. Bere hitzaldian zehar, jardunaldian parte hartzen duten gazteei zuzendu zaie eta haien inplikazioa eskertu du, eta esan die haietako bakoitzak bere etorkizuna hobetzeko egiten duena, gazteek euren buruak trebatzen jarraitzeko eta enplegua lortzeko egindako guztia, alegia, lagungarri izango zaiola Bizkaiaren etorkizunari, gure lurraldearen oparotasunari. Imanol Pradalesek gogoratu du Bizkaiko Foru Aldundiaren lehentasunen artean gazteen enpleguko politikak daudela, eta adierazi du Aldundiak aurten 3,7 milioi euro inbertitu dituela gazteen enplegua bultzatzeko, gazteei beren etorkizuna eraikitzen laguntzeko, beren enpresak sortzen laguntzeko, prestakuntza bikaina lortzen laguntzeko, ikasketetan espezializatu eta lehenengo enplegua lortzen laguntzeko.
Jardunaldia irekitzeko ekitaldian egon direnei emandako datuen artean Ekonomia Sustatzeko Diputatuak nabarmendu du azken hamaika hilabeteetan 1.921 gaztek, alegia, jardunaldi honetan daudenen moduko 1.921 gaztek erabili dituztela Aldundiak gazteen enpleguari lotuta eskaintzen dituen laguntzak.
Ekonomia Sustatzeko Diputatuaren hitzaldia amaitutakoan, Eiso Kant-ek hartu du hitza. Tyba.com-en sortzaile eta zuzendari-kudeatzailea da 22 urteko holandar hau, eta «Yo, emprendedor» deitu du bere hitzaldia, non azalduko duen zer esperientzia izan duen ekintzailetzaren kulturan, eta esplikatu du ekintzailetza ekiteko, ahalegina egiteko eta norberaren burua gainditzeko ahalmena dela, norberaren etorkizun profesionala eratu ahal izateko egungo egoera ekonomiko eta laboralean.
Jarraian, 11:00etatik aurrera, mahai-inguru bat egongo da, eta hauek izango dira parte-hartzaileak: Iñaki Bartolomé (presidente de la Euskal Valley elkartearen presidentea), Eduardo Elorriaga (Hermeneus-eko CEOa), Joel Santirso (Workmunity-ko CEOa), Iñaki Aspiazu (HUB Group aholkularitza-enpresaren sortzaile eta kudeatzailea) eta Xabier Álvarez (Microwave Ventures-eko managing partnerra eta Start Corporate Services-eko bazkidea). Mahai-inguruaren izena «Espíritu Euskal Valley. El motor 2.0» da, eta Euskadin dauden start-upen orainari eta etorkizunari buruz eztabaidatzeko baliatuko dute, parte-hartzaileok ekintzaile, aditu eta gizarte-eragileak diren heinean.
Ekonomia Sustatzeko Diputatuak, ondoren, Wolfgang Müller aurkeztuko du, Alemaniako Enplegu Agentzia Federalak Bruselan duen ordezkaritzako zuzendaria. Müller jaunak «Crecimiento económico y creación de empleo: buenas prácticas en Europa» izeneko hitzaldia emango du, Alemanian politika publikoak garatzerakoan jarraitutako eredua ezagutarazteko, eredu horrek modu eraginkorrean konbinatu baititu ekonomiaren berpiztea eta enpleguaren sorrera.
Arratsaldean, berriz, Bizkaian enplegurako dauden aukeren inguruko eztabaidak egingo dira. Enpleguak Bizkaian duen etorkizunari buruzko azalpen eta eztabaidak egongo dira, eta parte-hartzaileei azalduko zaie zein diren gazteen etorkizun profesionala bideratzeko gako nagusiak. Hauek hartuko dute parte: Javier Ramos (Lanbide), Gonzalo Salcedo (CEBEKeko idazkari nagusiaren ondokoa), Sara de la Rica EHUko katedraduna eta aditua lan-merkatuko ikerketan) eta Iratxe Aristegui (Soziologian doktorea Deustuko Unibertsitatean); Xabier Ajak beteko du moderatzaile lana. Iratxe Aristegui, Soziologian doktorea Deustuko Unibertsitatean, eta Xabier Aja moderatzaile dela.
Jardunaldia amaitzeko, Bizkaian enplegurako dauden aukerei buruzko mahai-ingurua egingo da. Hain zuzen ere, hirugarren sektoreak enplegu sortzaile gisa duen gaitasuna aztertuko dute, eta, bertan, Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiko, EKAIN SAREAko (Euskadiko Gizarteratzearen aldeko Sareak) eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ordezkariek hartuko dute parte. Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren zuzendari nagusi Maitane Leizaola izango da moderatzaile.