Actualidad DEMA

2013/14 EGIN ETA EKIN ENPRESARI egitarauaren sari banaketa

Bizkaiko Foru Aldundiak “Egin eta Ekin Enpresari” deritzon enpresa-proiektuen lehiaketako sariak banatu ditu Maiatzaren 8an. Saritutakoak hainbat sektoretako (artea, ikus-entzunezkoak, diseinua eta dekorazioa, gastronomia, aholkularitza eta adinekoen garapen integrala, besteak beste) 10 negozio-ideia aurkeztu dituzten Lanbide Heziketako 31 ikasle izan dira. Ekonomia Sustatzeko Sailaren menpeko Dema enpresa-garapeneko agentziak antolatzen duen foru programa honen azken helburua honako hau da: lanbide heziketako ikasleek euren kontura lan-merkatuan sartzeko aukeraren berri izan dezaten..

“Egin eta Ekin Enpresari” lehiaketaren sariak Itsas Museoan banatu dira, gaur arratsaldean. Ekitaldian, aurtengo edizioan saritutako enpresa-proiektuak eta negozio-ideiak ezagutzera emateaz gain, Demaren programetan parte hartu duten eta haiei esker enpresa abiarazi duten hainbat gaztek euren lekukotasunak eta esperientziak aurkeztu dituzte.

Saritutakoak:

Ideiaren izena: Resoform; irudien bidezko diagonosia-tresnetako gailuetako softwarea ezagutzeko prestakuntza; San José de Calasanz ikastetxea (Itziar Goiriena Boyra, Ander Elorduy Mota eta Luis Ángel Martínez López).

Ideiaren izena: Eusko Txef; etxez-etxeko sukaldariak; Leioako Ostalaritza Eskola. (Iñigo Aranbarri Navarro eta José Angel López González).

Ideiaren izena: Arima; zuzenean, dantza eta musika lotzen dituen ikuskizuna; ALMI. (Cristina Rico Goiri, Amaia Urquijo Ríos, Egoitz González Gonzálvez, Iñigo Díaz de la Campa Noriega, Iñigo Charcán Laskibar, Unai Álvarez Saavedra eta Ignacio Ortega Baquerizo).

Ideiaren izena: Keenvi; pertsonak ikus-entzunezkoen munduarekin harremanetan jartzeko sare soziala; Tartangako GLHI. (Sergio Prieto Pérez, Martín Gómez Santiago, Guillermo Rodríguez Venero eta Eider Moreno).

Ideiaren izena: Puxikart; globoen bidezko dekorazio-giroen sorkuntza, tailerrak eta salmenta; San Viator. (Sabrina Muiños Reyes eta Sandra Caro Linio).

Ideiaren izena: Ekomiel; erleen inguruko produktuen lorpena eta salmenta; Gurutze Gorria. (Sandra Anaut Ledesma eta Alexis Aarón Santamaría Ramírez).

Ideiaren izena: Asinlab; laborategietako aholkularitza integrala; San Jorge GLHI. (Erlantz Arroyo Rodríguez, Jorge Bada Cabeza eta Koldo González Magunagoikoetxea).

Ideiaren izena: Gai Izan; adinekoen garapen integrala, teknologia berrietako prestakuntza eta mantentze fisikoa eta kirolekoa; Ibar Ezkerra. (Olatz López Pazos eta Ricardo Padilla Amo).

Ideiaren izena: Zuri Gertu; lantokietako haurtzaindegiak; San José de Calasanz. (Meritxell Olabarrieta Bordonada, Yolanda Pérez Panizo eta Asier Renovales Fernández).

Ideiaren izena: OLP 2.0 ur-kirolen denda OLP 2.0; Oscus-eko irristatzeko ur-kiroletan espezializatutako kirol establezimendua. (Asier González Regueiro, Jon Ayuso del Amo eta Arkaitz Alguiarro Arnaiz).

Aldundiak lanpostuak sortzeko ekimen berri bat aurkeztu du Nerbioi-Ibaizabal eskualdean

Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatuak gaur goizean baieztatu duenez, Bizkaian lanpostuak berreskuratzea da Aldundiaren erronka handia 2014rako, batez ere azken urteotan krisiak gogor astindu dituen eskualdeetan. Gaur goizean, Eskualdeak Suspertzeko Planaren fase berri baten aurkezpenean parte hartu du Imanol Pradalesek, Basaurin, Aldundiaren plan hori Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko hamaika udalerrietan garatuko baita hurrengo hilabeteetan. Foru erakundeak 756.250 euro inbertituko ditu eskualde horretan, lanik gabe dauden 125 pertsona berriro sar daitezen lan-merkatuan, autoenplegurako hainbat ekimenen bitartez.
.

Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao, Zaratamo eta Zeberioko alkateek lan-bilera egin dute Imanol Pradalesekin. Ekonomia Sustatzeko Sailaren ardurapean ari dira garatzen Eskualdeak Suspertzeko Planean aurreikusitako jarduketak. Helburu nagusia autoenplegua sustatzea da, eta programaren onuradunak, batez ere, gazteak, luzaroko langabeak eta 45 urtetik gorakoak, lan merkatuan berriro sartzeko zailtasun bereziak dituztenak, denak ere eskualdean erroldatuak.
 Programak autoenplegua sustatzen du Bizkaiko eskualdeetan

Nerbioi-Ibaizabal eskualdea 2014an sartu da Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskualdeak Suspertzeko Programan, Enkarterriren ostean.  Programarako 125 parte-hartzaile hautatuko dira, eskualdeko hamaika udalerrietakoak. Hilean 350 euroko laguntza jasoko dute prestakuntza fasean eta negozio plana egiteko fasean, eta, behin euren enpresa abian jarritakoan, 5.000 euroko diru-laguntza jasoko dute. Enkarterrin bezala hemen ere helburua da parte-hartzaileen ehuneko hirurogeik lor dezatela, gutxienez, euren negozioa sortzea. Programan parte hartu ahal izateko, langabezian egon behar da, eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalerriren batean erroldatuta.

Programaren garapen praktikoan parte hartzen ari dira, udalez gainera, Dema elkartea, Behargintza zentroak eta toki garapenerako beste agentzia batzuk. Eskualdeak suspertzeko programarako Aldundiak aurten egin duen 1.500.000 euroko aurrekontu osoa Enplegurako Funts Berezitik atera da. Aurten funts horrek 4.000.000 milioi euroko hornidura dauka. Suspertze Programa 2013an Ezkerralde-Meatzaldeko eskualdean garatu zen, eta bertan 118 enpresa sortzea lortu zen eta 123 pertsona afiliatu ziren langile autonomoen araubide berezian.