Actualidad DEMA

ARRATIAKO ESKUALDEA SUSPERTZEKO PROGRAMA

ALDUNDIAK BIDEA EMANGO DU 65 PERTSONA LAN MERKATUAN SARTZEKO ARRATIA ESKUALDEAN

Eskualdeak Suspertzeko Programaren bitartez, autoenplegua sustatzeko ekimen honetan 393.250 euro inbertituko ditu.

Aurten abian jartzen den mota horretako hirugarren programa da, Enkarterrin eta Nerbioi-Ibaizabalen hasi zirenen ostean.

Gazteak, iraupen luzeko langabeak eta berriro laneratzeko zailtasun bereziak dituzten 45 urtetik gorakoak dira, batik bat, foru jarduera honen onuradunak..

Aurten Enkarterrin eta Nerbioi-Ibaiabalen izandako esperientzien ostean, Bizkaiko Foru Aldundiak diseinatutako Eskualdeak Suspertzeko Programa Arratiara heldu da orain. 393.250 euroko aurrekontu zuzkidurarekin, ekimen honen bidez bidea emango da eskualdeko  hamar udalerrietako -Amorebieta-Etxano, Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubidea eta Zeanuri- 65 pertsona lan merkatuan sar daitezen. Lehentasunezko helburua autoenplegua sustatzea da, eta onuradunak batez ere eskualdean erroldatutako gazteak, iraupen luzeko langabeak eta berriro laneratzeko zailtasun bereziak dituzten 45 urtetik gorakoen arteak dira, denak ere eskualdean erroldatuak. Ekimen honen funtzionamenduaren eskemak lehenago Ezkerraldea-Meatzaldean (2013an), Enkarterrin eta Nerbioi-Ibaizabalen egindako esperientzien ereduari jarraitzen dio: Proiektuen aholkularitza eta laguntza pertsonalizatua aurreikusten da  hiru fasetan: prestakuntza, negozioaren ideia garatzea eta enpresa sortzea. Hala, Arratian irailean hasiko den programan parte hartzeko hautatutako 65 pertsonek hilero 350 euroko laguntza jasoko dute prestakuntza fasean eta negozio plana egiteko fasean, eta, euren enpresa abian jarritakoan, 5.000 euroko diru-laguntza jasoko dute. Aurreko aldietan bezala,  helburua da parte-hartzaileen % 60k lor dezatela, gutxienez, euren negozioa sortzea, eta modu horretan, lan merkatuan sartzea edo berriro laneratzea.

Arratian garatuko den ekimena Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskualdeak Suspertzeko Programaren barruan dago. Programa  horretarako, aurten, aurrekontuan ekitaldi honetan 4 milioi euroko zuzkidura daukan Aparteko Enplegu Funtseko 1.500.000 euro daude, Ekonomia Sustatzeko Sailaren 2014ko Aurrekontuetan ezarrita dagoen bezala. Aurten, 225 pertsonak hartu du parte jada programa honetan: 100 Enkarterri eskualdean eta beste 125ek Nerbioi-Ibaizabalen.

Emaitzak Ezkerraldea-Meatzaldean

Eskualdeak Suspertzeko Programa iaz jarri zen abian lehenengo aldiz Ezkerraldea-Enkarterrin, eta lortutako emaitza onek animatuta, Bizkaiko Foru Aldundiak gaur egungo krisi ekonomikoak bereziki jo dituen eskualdeetako industria eta ekonomia jarduera biziberritzea xede duen  ekimen horri eutsi zion.

Ezkerraldea-Meatzaldean, 118 enpresa sortzea lortu zen eta 123 pertsona afiliatu ziren langile autonomoen araubide berezian. Alta berri haietatik, % 38 emakumeenak izan ziren. Gainera, euren negozio propioa abian jartzea erabaki zutenen % 56 hamabi hilabete baino luzaroago egon ziren langabezian, programa honetan parte hartu eta autoenpleguaren alde egin baino lehen

ERAGILE IKASTAROA

FOTO2Eragile Ikastaroa: Ekainaren 20an, 24an eta 27an, “Ekintzailetzaren kulturaren sustapena ikasgelan” izeneko ikastaroa eman dugu Deman, “Enpresari” programan parte hartzen duten Lanbide Heziketako irakasleentzat.

 

 

FOTO1Bertan, Vicente Gutiérrez hizlariak (Bentas taldea) bere ikuspegia azaldu du, eta honako alderdi hauek eztabaidatu ditu taldearekin: ekintzailea, negozio ideia, sormena ideien sorkuntzan, eta negozioaren aukeren eta gako puntuen detekzioa.

.