PRESTIK’14 GAZTE LANBIDEAREN AZOKAREN LAN-POLTSAK 28 ENPRESAREN 150 ESKAINTZA KUDEATUKO DITU
Izangaien curriculumak Prestik´14 azokaren web-orrialdearen bidez jasoko dira (www.bizkaia.net/prestik), eta lan- elkarrizketak gazte lanbidearen azokan egingo dira, azaroaren 25ean eta 26an, Bilboko Euskalduna jauregian.
Enplegu-eskaintzen artean, 27 desgaitasuna duten pertsonentzat gorde dira.
Lehen iragazi hori gainditzen dutenek lan-elkarrizketak egingo dituzte (aurreko edizioan bezala), azokan bertan, azaroaren 25 eta 26an, 10:30etik 19:00etara. Horretarako, banan-banan deituko zaie, azoka egin aurreko egunetan.
Lan-poltsan parte hartzen duten enpresak hainbat jarduera-sektoretakoak dira: elikagaien industriarako makinen fabrikazioa, robotika, informatika, metalurgia, automobilgintza eta energia, besteak beste. Ondorioz, enplegu-eskaintzak ere era askotakoak dira: tornularia, programatzailea, ingeniaria, tratamendu termikoen teknikaria, eskorga-gidaria, klinikako laguntzailea, delineatzailea eta I+G proiektuen arduraduna.
Enplegu-eskaintzen artean, gainera, 27 desgaitasuna duten pertsonentzat gorde dira. FSC Inserta eta Fundación Lantegi Batuak erakunde sozialek eskaintzen dituzte lanpostu horiek. Eskaintzen dituzten lanpostuen artean, berriz, industria-ingeniaria, kutxazaina, behargina, kontularia, sukaldaria eta lorezaintzako teknikaria daude.