Aldundiak «egin eta ekin enpresari 2015» sariak eman ditu
Guztira, 309 enpresa-ideia izan dira lehian kultura ekintzailea sustatzeko programaren edizio honetan; lanbide-heziketako zikloak ematen dituzten Bizkaiko ikastetxeen laguntzaz egin da programa.
Parte-hartzaileek bideo baten bidez azaldu behar izan zuten beren negozio-proposamena; ondoren, epaimahai baten aurrean defendatu behar izan zuten. Epaimahaiak, jarraipen-prozesu oso baten ondoren, hamar ideia onenak aukeratu zituen. Ideia horiek hainbat arlotakoak ziren: aisia, kirola, diseinua, merkataritza, prestakuntza eta pertsona zein enpresentzako zerbitzuak.
Irabazle izan diren hamar proiektuez gainera, lehiaketako beste bi bideo nabarmendu dira: bata, Facebooken bidez lortutako boto kopuruagatik; bestea, proposamenak ebaluatzeko epaimahaiak hala erabaki duelako..
Saridunak
Gaur arratsaldean, Bizkaiko Foru Aldundiak «Enpresari 2015»lehiaketaren sari-banaketan hartu du parte. Negozio-ideiei buruzko lehiaketa bat da, lanbide-heziketako zikloak ematen dituzten ikastetxeekin batera antolatzen dena. Edizio berri honetan, 309 proposamen aurkeztu dira; epaimahaiak, hautaketa-prozesu luze baten ondoren, hamarri eman die saria. Proposamenok hainbat arlotakoak izan dira: aisia, kirola, diseinua, merkataritza, prestakuntza eta pertsona zein enpresentzako zerbitzuak.
Parte-hartzaileek bideo baten bidez azaldu behar izan zuten beren negozio-proposamena; tresna horren bitartez 100 ideia aukeratu ziren. Ondoren, ikasleek beren etorkizuneko negozioa defendatu behar izan zuten epaimahai baten aurrean. Hasieran, 50 proposamen aukeratu zituen epaimahaiak. Ondoren, proposamen horien jarraipen oso bat egin da azken hileetan, 130 ikasleren eta 33 irakasleren laguntzaz.
Hona hemen saritutako hamar negozio-ideiak:
1.a 1500 € EMILIO CAMPUZANO BHI SUSTRAIAK
2.a 1200 € ELORRIETA ERREKAMARI GLHBI IKASTRAVELLING
3.a 1000 € MIKELDI IKASKETA ZENTROA ESCUELA DE POLE DANCE
4.a 500 € EMILIO CAMPUZANO BHI DOUBLE CASTLE
5.a 500 € ZABALBURU IKASTETXEA ETXIAN
6.a 500 € SAN JOSE DE CALASANZ IKASTETXEA EDUKTEK
7.a 500 € OSCUS-DOLORES SOPEÑA IKASTETXEA YE APP
8.a 500 € OTXARKOAGA HEZKUNTZA ZENTROA BRICOLAGUNTZA EXPRESS
9.a 500 € SAN VIATOR IKASTETXEA TRES PIEZAS PEKES
10.a 500 € SAN JORGE GLHBI HAYNAMA MAKE UP
Irabazle gertatu diren hamar proposamen horiez gainera, lehiaketan aurkeztutako bi bideo ere nabarmendu dira arratsalde honetan: bata, Facebooken bidez lortutako boto kopuruagatik, Somorrostroko Hezkuntza Zentroaren «Easytronics» ideia dela-eta; bestea, ideiak ebaluatzeko epaimahaiak hala erabaki duelako, Tartanga GLHBIren «Visuals» ideia dela-eta.
Lurralde Historikoko lanbide-heziketako zentroetako ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko foru programaren hamalau urteetako ibilbidean, 5.000 ikasle lehiatu dira, eta haietariko 1.000k parte hartu dute Bizkaiko Foru Aldundiak urtero antolatzen duen lehiaketaren barruan enpresa-proiektuak garatzeko fasean.