Actualidad DEMA

Lehenengo hiru enplegu anezkak otsailean hasiko dira ezkerraldean, enkarterrin eta bilbo eskualdeetan

• Inskripzioa egiteko epea irekita dago urtarrilaren 22ra arte eta anezken kudeaketa DEMAk egingo du, Fundación Santa María la Real Fundazioarekin batera.

• Teresa Laespada diputatuak azpimarratu du langabezian dauden pertsonen arteko koordinazio talde horiek % 60ko enplegugarritasun-tasa lortzen dutela

 
Teresa Laespada prentsa aurrekoan

Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, Fundación Santa María la Real Fundazioarekin lankidetzan, abian jarri dituen enplegu eta ekintzailetasun solidarioko lehenengo hiru anezkak otsailean hasiko dira lanean  Ezkerraldea, Enkarterri eta  Bilbo eskualdeetan.

Anezka horietan parte hartzeko interesa duten pertsona guztiek inskripzioa egiteko epea irekita egongo da urtarrilaren 22ra arte. Langabeziaren aurkako ekimen honen  kudeaketa DEMA, Enpresa Garapena, Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentzia da, arestian aipatu den Fundación Santa María la Real Fundazioarekin batera.

Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko diputatuak, Teresa Laespadak, azpimarratu du anezka bakoitzean langabezian dauden hogei bat pertsona egongo direla eta ‘coach’ batek zuzenduta bost hileko ikaskuntza eta lankidetza prozesua garatuko dutela, eta horrelakoetan % 60ko enplegugarritasun-tasak lortzen direla.

Fundación Santa María la Real Fundazioko zuzendaria den Juan Carlos Prietorekin batera egin duen prentsaurrean hiru anezka aurkeztu dituzte. Anezka hauek mota honetako proiektuen arteko lehenengoak izango dira, hau da, 2016ko  bigarren hiruhilekoan hasita  garatuko direnak.

Anezken filosofiari dagokionez Enkarterrikoan eta Bilbokoan (Balmasedako eta hiriburu bizkaitarreko  udal instalazioetan kokatuta daudenak), adinez nagusiak diren eta langabezian dauden era askotako pertsonak batuko dira. Ezkerraldekoaren ardatza emakumezkoak izango dira (DEMAk Barakaldon dituen instalazioetan egongo da kokatuta).

Anezka hauen prozesuan sartzeko inskripzio-eskabideak  era telematikoan egin daitezke   (anezken web orrietan –http://lanzaderasdeempleo.es/formulario-de-inscripcion- eta baita DEMAkoan  ere -www.dema.eus-) edo bestela inskripzioa presentziala izan daiteke (DEMAko bulegoetan  -Fanderia kalea, 2, Barakaldo- eta Behargintzako zentroen sareko bulegoetan).

Urtarrilaren amaieran anezka hauek eratuko dituzten 20 pertsonako taldeetako pertsonen behin betiko hautespena egingo da eta jarduerak otsailean hasiko dira, astero lau eguneko eta egunero lau orduko ordutegian, gehi jarduera osagarrietan emango den denbora.

5 HILEKO JARDUERA

Jarduerak 5 hileko iraupena izango du eta aldi horretan anezketan parte hartzen dutenek talde-laneko saioak egingo dituzte, saio pertsonalizatuak edukiko dituzte ‘coacharekin’, harreman zuzenak edukiko dituzte enpresekin, foro, topaketa eta ekitaldietan parte hartuko dute, negozio ideia propioen ibilbideak garatuko dituzte eta boluntariotza korporatiboan lagunduko dute.

Azkenik, hobekuntza iraunkorraren filosofiatik abiatuta, anezkak planteatu diren ekintzen betetze maila neurtuko duen jarraipena eta ebaluazioa egiteko prozesu paralelo bat edukiko du

Aguilarretik Bizkaiarainoko enplegu anezkak

La visita se realizó ayer a mediodía. 'Fsmlr'

 

El director general de Empleo de la Diputación de Vizcaya, Alfonso García; y la gerente de la Agencia de Creación y Desarrollo Empresarial, Gloria Múgica; acudieron ayer a las instalaciones de la Fundación Santa María la Real del Patrimonio Histórico en Aguilar de Campoo.

 

 

 

La visita coincidía con el inicio de la formación que  técnicos de la Administración vasca realizarán durante la semana en la Fslmr; para que se hagan cargo de la coordinación de las Lanzaderas de Empleo que se desarrollarán en 2016 en varias ciudades vizcaínas. Durante su recorrido estuvieron acompañados por el director financiero de la entidad, José Luis Vélez Unquera.