Demak antolatu dituen gazte ekintzaileen I Jardunaldietan ‘bizkaiker.eus’ bizkaiko lan-demografiaren maparen argitalpena egin da
Mapan EHU/UPVko katedraduna den Sara de la Ricak parte hartu du eta lan-munduari eta langabeziaren aurkako borrokan jarduten duen erakundeei buruzko informazioa eskaintzen du.
Jardunaldien ardatzak gazteen ekintzailetza eta hirugarren sektorearen eta gizarte-ekonomiaren aukera enpresarialak izan dira.
DEMAk antolatu dituen Gazte Ekintzaile eta Enpresa Sendotzeari buruzko I. Jardunaldietan Bizkaiko Lan DEMAgrafiaren Mapa (Bizkaiker) aurkeztu da. Mapa gure Lurraldeko herritar guztientzat eskuragarri dago bizkaiker.eus webean.
Mapan EHU/UPVko katedraduna den Sara de la Ricak parte hartu du eta Bizkaiko lan- eta enpresa-errealitateari buruzko informazioa ematen du udal mailaraino xehekatuta; aldi berean, langabeziaren aurkako borrokan jarduten duen erakunde, izaki eta organismoei buruzko informazioa eskaintzen du.
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko diputatuak, Teresa Laespadak, azaldu du mapa honek “ekintzailetzako proiektu bat hasi nahi duten pertsonentzat oso erabilgarria den informazioa eskaintzen duela, hala lanaren eta enpresaren ingurua ezagutzeko nola orientazioa, aholkua edo, baita, finantzaketa publikoa, behar izanez gero, nora jo jakiteko”.
Jardunaldien lema ‘Think Different, Be Creative’ izan da eta ostegun eta ostiral honetan ospatu dira Deustuko Unibertsitateko Mendeurreneko Eraikineko Entzungelan. Aldi berean, oso garrantzitsua izan da horren ondoan egon den erakusketa-gunea; gune horretan DEMAk lagundu dituen eta esperientzia arrakastatsuak izan dituzten enpresen erakustokiak instalatu dira. Zehatzago esanda, bederatzi enpresa izan dira: P4Q, Gesducon, Ion Fiz, Letamina, Gik Vino Azul, Crossfit Icaro, Felicitarte, CVSS eta Soinutek.
Hitzaldien eta mahai-inguruen gaiak asko izan dira baina, bereziki, hirugarren sektorearen, gizarte-ekonomiaren eta emakumeak paradigma ekonomiko berrietan duen zereginaren enpresa-aukeren gaiak nagusitu dira, eta baita gazteek arlo horretan duten egoerari lotuta daudenak ere.
Jardunaldietan honako hauek hartu dute parte: Eva Colladok, “Ekitearen ausardia eta arrakasta izateko giltzak: XXI. mendeko ekintzailearen gaitasunak” hitzaldiarekin; Sandra Pinak eta Luis Miguel Barralek, “Zer egin nahi duzu zure bizitzarekin?” hitzaldiarekin; edo José Illanak, “Mundua salbatu nahi dut marketina eginez” gaiari buruz mintzatuz.