Actualidad DEMA

ANEZKA-Enplegu Anezkak eta Ekintzailetza solidarioari buruzko I. EZTABAIDA-GUNEA egin da

  • Jardunaldia “ANEZKA” lehenengo hiru enplegu-anezkek egindako lana aditzera emateko erabili zen.
  • Bertaratutakoek eztabaida-gunean zati eraginkor izan ziren curriculuma eguneratzeko lantegiaren bitartez eta enpresekin “netwoking” izeneko espazioaren bidez. 

Bilbon, 2016ko ekainaren 28an. Atzo goizean Bilboko Abando hotelean ANEZKA-Enpleguaren Anezkak eta Ekintzailetza Solidarioa I. EZTABAIDA-GUNEA egin zen, DEMAk eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Santa María La Realen laguntzaz, bultzatu ostean.

Ekitaldia Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak, Teresa Laespadak, inauguratu zuen. Bere diskurtsoan Laespadak azpimarratutakoari jarraiki, Sailak garrantzia ematen dio pertsonekin egindako lanari, topikoen gainetik. “Pertsonei etiketa ez zaie jartzen langabetua egotearen edo ez izatearen arabera” azaldu zuen, Bizkaiko lehenengo anezken protagonistek erakutsi duten klixe horiek gainditzeko ahalmena goretsiz: “Bakarrik konfiantza apur bat eman zaizue, hain zuzen ere, aurrera ateratzeko aukera txikia eta aprobetxatu duzue. Inork ez du esan helmugara iritsi zaretenik, baina bidean zaudete eta hori da garrantzitsuena”.

Foru diputatuak laudatu zuen nola lanik ez zuten pertsonak beren bizien protagonista bihurtu diren: “Eta, hoberena, lantaldean egindako prozesuaren bitartez burutu da eta betiere oinarri bezala elkartasuna dago. Hain gaitasun, esperientzia eta nortasun ezberdinak dituzuen pertsonak beldurra kentzen ausartu zarete”.

Laespadak esku hartu ondoren, José María Pérez “Peridisek” (arkitektoa, margolaria eta Enpleguaren Anezka eta Ekintzailetza Solidarioaren sustatzailea) anezken proiektua finkatzeko izan zituen zailtasunak kontatu zituen eta eztabaida-gunean parte hartu zutenei enplegua bilatzeko orduan ilusioa eta konstantzia mantentzeko gonbita luzatu zien, “aurri bat ere itxaropena izan baitaiteke”, bere esanetan. Santa María La Real fundazioko presidenteak lehenengo hiru anezketako partaideek izan dituzten hazkuntza pertsonala eta profesionala azpimarratu zuen. Ez zarete duela hilabete batzuetako pertsona berdinak, gaitasun eta abilezia batzuetan trebatzen jardun baituzue eta horiek egungo lan-merkatuan funtsezkoak dira. Talentu berrituaz hornitu zarete eta desberdintzen zaituzten marka solidarioa duzue. Orain aurrera egin behar diozue eta etekinik onena atera behar duzue lana aurkitu eta zuen balioa frogatzeko.

Eztabaida-gunea enpleguaren eta ekintzailetzaren arloan topaketa- eta konexio-gune bezala egituratu da honakoentzat: adituak, sektore desberdinetako erakundeak eta profesionalak nahiz lan-merkatuan sartu nahi duten herritar interesdunak. Anezka I. Enpleguaren Eztabaida Gunea, halaber, Bizkaiko hiru anezkak aurkezteko erabili zen. Horiek DEMAk eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu dituzte eta José María Pérez “Peridisek” garatutako lanean oinarritu dira.

Estatu guztian antzeko proiektuak bultzatzen ari den “Peridisen” esku-hartzearen ostean, “egungo enpleguan funtsezko gaitasunak” mahai-inguruari ekin zitzaion. Moderatzailea Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu zuzendaria, Alfonso García, izan zen eta honakoek parte hartu zuten: José Pérez Planak, Human aholkularitza-enpresakoak; Teo Chávezek, Kooperakoak; Elena Sánchezek, Maierrekoak; Silvia Virtok, Adeccokoak; eta Coral Jaének, Infoempleokoak.

Hasiera teorikoagoaren ondoren, Anezka Enpleguaren Eztabaida Gunea eremu praktikoan murgildu zen “networkingari” eskainitako denboraren bidez. Bertaratutakoek hautespen-prozesuak nola egiten diren zuzenean ezagutu zituzten: zer profil eskatzen dituzten enpresek? Zer gaitasun balioztatzen dira gehien? Zein dira kontratatzeko beharrak?

Era berean, “elevator pitch” teknika famatua praktikatzeko aukera eskaini zen eta enplegua eman dezaken baten aurrean aurkezten ikasten da. Igogailuan bidaiak irauten duena litzateke elkarrizketa. Partaideek anezken koordinatzaileen eskutik kandidaturak defendatzeko praktika onenak jakin zituzten: nola azaldu laburki beren profilak eta gaitasunak norbaiten arreta lortu eta aurrerago elkarrizketa izateko?

Bilboko anezkaren partaideek, gainera, curriculuma eguneratzeko lantegia irakatsi zuten eta gure garaira moldatutako curriculuma nola moldatu azaldu zuten.

FOTO 2    foto1

DEMA-Enpresa Garapenak 2015-2016eko ENPRESARI sariak banatu ditu

enpresariIragan asteartean, maiatzaren 31n, DEMAk amaiera bikaina eman zion 2015-2016eko ENPRESARI Programaren edizioari, hamar enpresa-proiektu hoberenei Bilborock aretoan egindako sari banaketaren bidez.
Teresa Laesada (Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saileko foru diputatua), Alfonso García (DEMAko presidentea) eta Gloria Múgica (DEMAko zuzendari-kudeatzailea) ekitaldiaren buru izan ziren. Bizkaiak Lanbide Heziketaren ekintzailetza-kulturaren beharra duela adierazi zuen Laespadak bere agerraldian. “Bizkaian behar zaituztegu, Bizkaian pertsona sortzaileak, ausartak eta berritzaileak” behar ditugulako, esan zuen programan parte hartu duten ikasleei buruz.

Programa zenbakitan

Aurtengo deialdian, Bizkaiko Lanbide Heziketako 41 ikastetxek parte hartu dute: 571 ikasle, 89 irakaslek lagunduta. Guztira 234 enpresa-ideia aurkeztu dira bideo bidez egindako zirriborroetan. Horietatik 50 azaroan hautatu zituzten eta hiru hilabetean zehar DEMAko aholkularien gainbegiratzepean garatuz joan ziren.
Iragan asteartekoa 10 proiektu hoberenetarako sari banaketa izan zen. DEMAko epaimahai baten aurrean defendituak izan ondoren aukeratu ziren horiek. Era berean, DEMAk aipamen berezia eskaintzen die bideo bidezko enpresa-ideien aurkezpen hoberenei: bat irizpide propioaren arabera –Nitro Zombie-k jaso du aurten– eta bestea Facebook-en bozka gehien jaso dituen bideoari –D3Gunea-ri eman zaio–.

Saritutakoak

ENPRESARI Programak, zeina duela 15 urte abian jarri zenetik gazteen artean ekintzailetza-kultura sustatzeko ahaleginean dabilen, proiektu hauei eman dizkie 2015-2016 deialdiaren sariak:

  • 1.a 1.500€ “BIZI”, minbizia dutenendako estetika zentroa; SAN JORGE GLHBI
  • 2.a 1.200€ “OREKA”, surf-oholerako gailu orekatzailea; EMILIO CAMPUZANO BHI
  • 3.a 1.000€ “G3”, aholkularitza merkataritza txikiari eta ertainari; MIKELDI IKASTETXEA
  • 4.a 500€ “AQUAVITAE”, gizakiak edateko ura arazteko sistema eramangarria; ZABALBURU IKASTETXEA
  • 5.a 500€ “EGURETXE”, energetikoki buruaskiak diren zurezko etxebizitzak; ERAIKUNTZA
  • 6.a 500€ “EUSKOLOKALA”, gazte-lonjak eta eremu komunak barne hartzen dituen pabiloia; SAN JOSE DE CALASANZ IKASTETXEA
  • 7.a 500€ “EL HADA MÁGICA”, arreta osoa haurtzaroari: eskola, etxez etxeko laguntza eta hezkuntza indartzea; SAN VIATOR IKASTETXEA
  • 8.a 500€ “ESTRUCTURAS EGURRA”, egurrezko egituren muntaia, instalazioa eta zaharberritzea; OTXARKOAGA PRESTAKUNTZA ZENTROA
  • 9.a 500€ “MOVE IT”, zinemari buruzko mahai-jolasa; TARTANGA
  • 10.a 500€ “LOVE SALAD”, elikagai orekatuak eta nutritiboak; ÁNGELES CUSTODIOS

2015-2016 ENPRESARI sarien banaketa Ana Urrutiak gidatu zuen eta, ekitaldian zehar, Euskal Dun Dun perkusio-jotzaileen eta Jamming inprobisaziozko antzerki taldearen emankizunez gozatzeko aukera izan zen.