Actualidad DEMA

Azkeneko astea Bizkaiko Foru Aldundiaren enplegua sustatzeko ANEZKA eta TALDEKA programetan izena emateko

• Anezkaren lehenengo deialdiak % 65etik gora laneratze lortu zituen
• Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, bestalde, ekintzailetza taldeak sortzera bideraturiko Taldeka ekimena bultzatzen du

Bilbo, 2016ko irailak 19. ANEZKA-Enpleguko eta Ekintzailetza Solidarioko programaren lehen edizioak izandako arrakastaren ondoren, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak babesturiko DEMA-Enpresa Garapena agentziak berriz ireki du programen deialdia Bilbo ezkerraldean eta Bilbon (biak ala biak Europako Gizarte Funtsak eta Telefonica fundazioak finantzaturikoak), eta talde berriak bultzatu ditu Bizkaiko beste sei eskualdetarako: Uribe-Kosta, Nerbioi-Ibaizabal, Busturialdea, Durangaldea, Meatzaldea eta Txorierri-Mungialdea. Izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da.

Enplegua sustatzeko programa honen aurreko edizioan % 65etik gora laneratze egiaztatu ziren (norberaren kontura eta besteren kontura) Bilboko, Ezkerraldeko eta Enkarterriko anezketan.

ANEZKA-Enpleguko eta Ekintzailetza Solidarioko proiektuak (Santa María la Real fundazioaren babesarekin gauzatua) metodologia berritzailea erabiltzen du enplegua bilatzeko. Anezka deritzo beren borondatez eta inolako kontraprestaziorik gabe ekimenean parte hartzea erabaki duten pertsona langabe, dinamiko, konprometitu eta solidarioz osaturiko talde heterogeneo bati. Coach batek koordinatzen ditu guztiak, eta haren laguntzaz, beren gaitasunak indartu, jakintza kolektiboa sortu, ikusgarri egin eta guztiek partekatzen duten helburu bat lortzeko lan egiten dute: enplegua lortzea, bai norbere kontura, bai besteren kontura.

ANEZKA bakoitzak 20 pertsona biltzen ditu, eta bost hilabetez hainbat jarduera egingo dituzte, bai taldekoak, bai pertsonalak, eta gainera, enpresekin zuzeneko kontaktuak eta aholkularitza ere jasotzen dute, norbaitek bere negozioa ireki nahi duen kasuetan.

Taldeka

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, DEMA agentziaren bitartez eta ANEZKA programarekiko paraleloan, enplegua sustatzeko beste ekimen bat jarri du abian: TALDEKA-Ekintzailetza programa; azken horretan izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da. TALDEKA ekimenak bi deialdi eskaintzen ditu: bata Getxo – Leioa- Uribe-Kosta – Erandio eremuan, eta bestea, Mungialdea-Txorierrin.

TALDEKA-Ekintzailetza Taldeak programaren helburu nagusia bertan parte hartzen duten langabetuak sentsibilizatzea eta ekintzailetzari hel diezaioten motibatzea da; horretarako prestakuntza eta laguntza eskaintzen die, negozio-ideiak sor daitezen bultzatuta. Helburu hori lortzeko parte hartzaileen arteko kooperazioan eta lankidetzan, taldeak osatzera eramango dituzten elkarren arteko sinergien sorreran, eta negozio-ideia komunen garapenean oinarrituriko laneko metodologia bat aplikatzen da.

Programak hiru fase ditu:
• Lehenengoak hilabete eta erdiko iraupena du, gutxi gorabehera, eta bertan gizakiaren portaera aztertzeko tekniketan eta coaching-ean oinarrituriko metodologia berezi bat baliatuko da.
• Bigarren faseak bi hilabete eta erdiko iraupena du, gutxi gorabehera, eta negozio-ideiak sorraraztea, haien bideragarritasunaz taldean hitz egitea eta negozio-plana garatzea da helburua.
• Azkenik, hirugarren fasearen xedea negozio-plana abian jartzea eta 12 hilabetez haren jarraipena egitea izango da, behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko. Azken fase horretan 5.000 eurora arteko diru-laguntza emango zaie proiektua abian jartzeko, eta 2.000 eurora arte jarraipen fasean eginiko aldez aurreko diagnostikoan oinarrituriko kanpoko aholkularitza lanetarako.

Horrelakoxea izango da PRESTIK-Ezkerraldea 2016 Enplegu Azoka

  • Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saileko foru diputatu Teresa Laespadak eta Portugaleteko alkate Mikel Torresek inauguratuko dute PRESTIK-Ezkerraldea 2016 Azoka.
  • Hiru areto izango ditu, paraleloan osatutako egitarau batekin; hain justu, ikasleei, enplegu bila modu aktiboan dabiltzan pertsonei eta ekintzaileei zuzendutakoa.

Bilbo, 2016ko irailaren 12a. DEMA-Enpresa Garapena Agentziak berrikuntza nabarmenekin hasiko du hilabetea; izan ere, berrikuntzak izango dira urriaren 20an eta 21ean Portugaleteko Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoan (UPV/EHU) egingo den PRESTIK-Ezkerraldea 2016 Enplegu Azokaren plangintzan, kudeaketan eta koordinazioan. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak antolatu eta finantzatutako PRESTIK-Ezkerraldea 2016 Enplegu Azokaren helburua izango da topagune bihurtzea, parte hartzen duten eragile guztiek aukera izan dezaten eskualdean enpleguak, prestakuntzak eta ekintzailetzak duten egoerari buruzko ezagutza sortzeko eta zabaltzeko.

PRESTIK Azokaren bosgarren edizio honetan, DEMAk eta Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak apustua egingo dute Bizkaiko lurraldean lanari dagokionez egoera kaskarrenean dagoen eremua arreta gunetzat jotzeko: hots, Ezkerraldea eta Meatzaldea.

 

Berrikuntzak

Enplegu, Gizarteratze eta Berrikuntza Saileko foru diputatu Teresa Laespadak eta Portugaleteko alkate Mikel Torresek irekiko dute azoka. Inaugurazioko hitzaldia Lan eta Immigrazioko ministro ohi Valeriano Gomezek emango du. Bigarren egunean, berriz, Eusko Jaurlaritzako Lan Arloko Kontseilari Angel Toñak irekiko du jardunaldia. Era berean, baieztatuta dago txostengile hauen parte-hartzea: Joseba Madariaga (Deustuko Unibertsitatea), Sara de la Rica (UPV/EHU) eta Tomas Arrieta (Lan Harremanen Kontseilua).

PRESTIK-Ezkerraldea 2016 Azokak gai espezifikoez osatutako egitaraua izango du, eta aproposa izango da ikasleentzat, enplegu bila modu aktiboan dabiltzan pertsonentzat zein ekintzaileentzat. Egitarau hori hiru aretotan banatuta egongo da paraleloan, eta aldi berean izango dira hitzaldiak, mahai inguruak, tailerrak eta aurkezpenak.

 

Enplegu Azokak erakusketa eremu handi bat ere izango du, gaur egun Ezkerraldean eta Meatzaldean lanbide eta lan garapenerako dauden aukerak ezagutu nahi dituztenentzat; bai eta enpleguaren, prestakuntzaren eta ekintzailetzaren sektorean dauden berrikuntzak ezagutu nahi dituzten sektore horretako profesionalentzat, eta euren negozio ideia garatzeko eta enpresa proiektu bat abian jartzeko edo egonkortzeko orientabide bila dabiltzan pertsona ekintzaileentzat ere.

Hona hemen erakusketa eremu horretan euren txokoa izango duten erakundeetako batzuk: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, prestakuntza zentro publiko zein pribatuen elkarteak (esaterako, Ikaslan, CECAP edo ACADE) eta eskualdeko Enplegu Zentro Bereziak (Ranzari eta Usoa). Bertan izango dira, halaber, enplegua sustatzen duten enpresak eta Ezkerraldeko eta Meatzealdeko enpresa ehunaren ordezkariak diren sektoreetako elkarteak, euren jardueraren, proiektuen eta behar dituzten profil moten berri emateko. Eta han izango direla berretsi dute hauek ere: CEBEK, Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntza, Euskal Herriko Itsas Foroa, Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioa, Tecuni, Miesa Ingeniaritza eta Bilboko Portua (ekimenaren babeslea).

Enplegua izango da, nola ez, azokaren ardatz nagusietako bat. Horregatik, bertan izango dira Behargintza enplegu bulegoen bitartez eremuan lan orientabidea eta bitartekaritza eskaintzen duten erakunde nagusietako ordezkariak. Eskualdeko turismo eragileek “etorkizuna duten eta etorkizunekoak diren lanbideei” eta industria turismoari zein bestelako sektoreei buruz jardungo dute. Zierbenan dagoen Digipen Unibertsitateak, berriz, bideojokoen sektorea eta Microsoft bidezko IKTak izango ditu hizpide. Eta aztergai izango dituzte, halaber, enplegu berdea, enplegu zuria, enplegu urdina… Enpleguari buruzko Adecco atariak, azkenik, enplegua modu aktibo eta eraginkorrean bilatzeari buruzkoak azalduko dizkie bisitariei.

Aipatutakoez gainera, bertan izango ote diren oraindik baieztatu ez duten erakunde ugari ere badaude.

 

Bestalde, LHko ofizioei eta lanbideei buruzko erakusketa eremu bat ere izango da. Han bilduko dira eskualdean garrantzitsuenak diren Lanbide Heziketako zentroak.

 

PRESTIK-Ezkerraldea 2016 Azokak izango du bestelako berrikuntzarik ere: Ertzaintza izango da bertan. Talde horretan dauden lanbide aukera ugarien berri ematea eta horiek zabaltzea izango dute helburu, herritar gehienek ez baitituzte ezagutzen. Berebiziko garrantzia emango diete emakumeei, oinarrizko langile taldearen % 10 baino ez baitira.

Así será la Feria de Empleo PRESTIK-Ezkerraldea 2016

  • La Diputada Foral de Empleo, Inclusión Social e Igualdad Teresa Laespada y el alcalde de Portugalete Mikel Torres serán los encargados de inaugurar la Feria PRESTIK-Ezkerraldea 2016.
  • Tres salas con una programación en paralelo orientada a estudiantes, personas en búsqueda activa de empleo y personas emprendedoras.

Bilbao 12 de septiembre de 2016. La Agencia DEMA-Enpresa Garapena arranca el mes de Septiembre aportando novedades significativas en lo que respecta a la planificación, gestión y coordinación de la Feria de Empleo PRESTIK-Ezkerraldea 2016, que se celebrará los días 20 y 21 de octubre en la Escuela Técnica Superior de Náutica y Máquinas Navales de Portugalete (UPV/EHU). Organizada y financiada por el Departamento de Empleo, Inclusión Social e Igualdad de la Diputación Foral de Bizkaia, la Feria de Empleo PRESTIK-Ezkerraldea 2016 pretende convertirse en un punto de encuentro a través del cual todos los agentes implicados puedan generar y difundir conocimiento sobre la situación comarcal del empleo, la formación y el emprendimiento.

En esta edición, la quinta de PRESTIK, DEMA y el Departamento Foral de Empleo, Inclusión Social e Igualdad apuestan por poner el foco en la zona laboralmente más desfavorecida del territorio vizcaíno: la Margen Izquierda y la Zona Minera.

Novedades

Abrirán la feria la Diputada Foral de Empleo, Inclusión Social e Igualdad Teresa Laespada y el alcalde de Portugalete Mikel Torres. La conferencia inaugural correrá a cargo del exministro de Trabajo e Inmigración Valeriano Gómez, mientras que el segundo día, el encargado de la apertura de la jornada será el Consejero de Trabajo del Gobierno Vasco Ángel Toña. Se confirma la asistencia de los ponentes Joseba Madariaga (UD), Sara de la Rica (UPV/EHU) y Tomás Arrieta (Consejo RRLL).

PRESTIK-Ezkerraldea 2016 contará con una programación de temáticas específicas para estudiantes, personas en búsqueda activa de empleo y personas emprendedoras, distribuida en tres salas en paralelo en las que se desarrollarán simultáneamente conferencias, mesas redondas, talleres y presentaciones.

La Feria de Empleo presentará también una gran zona expositora orientada a quienes deseen conocer las posibilidades de desarrollo profesional y laboral que existen actualmente a su disposición en la Margen Izquierda y Zona Minera; profesionales del sector del empleo, la formación y el emprendimiento que quieran estar al día de las novedades en su sector; y a las personas emprendedoras que busquen orientación para desarrollar su idea de negocio o para poner en marcha o consolidar un proyecto empresarial.

La UPV/EHU, la Universidad de Deusto, y la Universidad de Mondragón, asociaciones de centros formativos públicos y privados como Ikaslan, CECAP o ACADE y los centros especiales de empleo de la comarca Ranzari y Usoa, son algunas de las entidades que tendrán presencia en el área expositora. También estarán presentes -informando de su actividad, sus proyectos y del tipo de perfiles que necesitan reclutar- empresas tractoras de empleo y asociaciones de diferentes sectores representativos del tejido empresarial de la Margen Izquierda y Zona Minera. Confirman Cebek, la Federación Vizcaína del Metal, el Foro Marítimo Vasco, la Fundación de Trabajadores de la Siderurgia Integral, Tecuni, Miesa Ingeniería y el Puerto de Bilbao (patrocinador del evento).

Por supuesto, el empleo protagonizará buena parte de la feria, a la que acudirá una representación de las principales entidades de intermediación y de orientación laboral de la zona a través de las agencias de empleo Behargintza. Se hablará de “profesiones de futuro y del futuro”, sectores como el del turismo industrial de la mano de los agentes turísticos de la comarca, TICs vía Microsoft, el sector del videojuego por parte de la Universidad Digipen ubicada en Zierbena, empleo verde, empleo blanco, empleo azul… El portal web de empleo Adecco orientará a las personas visitantes acerca de la búsqueda activa y efectiva de empleo.

A saber que, además de las citadas, aún quedan un número importante de entidades por confirmar.

Además, existirá una zona de exhibición de oficios y profesiones de la FP, protagonizada por los centros de Formación Profesional más representativos de la comarca.

Otra novedad de PRESTIK-Ezkerraldea 2016 será la presencia de la Ertzaintza con el objeto de dar a conocer las múltiples opciones profesionales que se pueden desarrollar dentro del cuerpo, desconocidas para la ciudadanía y difundirlas, haciendo especial incidencia en el colectivo de mujeres, que aún sólo representa un 10% de su plantilla de base.