Actualidad DEMA

Prestik Ezkerraldea 2016 enplegu azokaren testuinguruan egindako merkataritza eta turismo sektoreen gaineko gogoeta mahaiaren ondorioak

Bilbo, 2016ko azaroaren 29a

  • Ezkerraldeko eta Meatzealdeko merkataritza eta turismo sektoreek enplegu eta ekintzailetza aukera garbiak eskaintzen dituzte, baina ziklo aldaketara egokitu behar dute
  • Beharrezkoa da eraldaketa bat ematea prestakuntzan, laneratzean, komunikazioan eta turismo guneen difusioan, eta publiko-pribatuaren arteko lankidetza

Urriaren 20an eta 21ean, Prestik Ezkerraldea 2016 Enplegu Azoka egin zen Portugaleteko Nautika Eskolan. Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarteratze eta Berrikuntza Sailak antolatu eta finantzatu zuen azoka, eta DEMA-Enpresa Garapenak,
planifikatu, kudeatu eta koordinatu. Azokan egindako jardueren artean, hilaren 21ean, merkataritza eta turismo sektoreen gaineko gogoeta mahaia egin zen.

Azoka prestatu aurreko asteetan, merkataritza eta turismo sektoreetako 17 eragilek, haien arduradun nagusiek ordezkatuta (merkataritza guneak, merkatarien elkarteak, erakundeak, hotelak, museoak, unibertsitatea eta LH), parte hartze handia izan zuten, eta gogoeta sakonak egin zituzten Ezkerraldeko eta Meatzealdeko merkataritza, ostalaritza eta turismo sektoreetako enplegu etorkizunari buruz.

Prestik azokaren hitzaldietan, aurreko gogoeta horiek guztiak ahoz adierazi zituzten parte hartutako eragileetako lau kide hauek: Miren Tobalina (Inguralde), Ruth Farpón (EIDE), Txomin Telletxea (CECOBI) eta Xabier Olabarrieta (UPV/EHU), Eusko Jaurlaritzaren turismoko zuzendari ohi eta aholkulari Isabel Muela moderatzaileak gidatuta.

Ondorioak azaldu eta eztabaidatu ondoren, gogoetak dagoeneko eskuratu daitekeen txosten batean jaso dira. Txostenak interes handia du aipatutako sektoreetan inplikatutako Ezkerraldeko eta Meatzealdeko eragileentzat.

Informazio gehiago: http://www.prestik.net/eu/bloga/209-prestakuntza-hobea-eta-turismoa-indartzea-ezkerraldean-merkataritzako-eta-ostalaritzako-enplegua-hobetzeko-gakoak
Txosten osoa edonork eskuratu dezake PRESTIKen webgunean:
http://www.prestik.net/ComercioyTurismoMargenIzquierda.pdf