Actualidad DEMA

Emprendit-on 2017: Bizkaiko gazteen ekintzailetza sustatzeko ideiak bilatzen dira

Bilbo, 2017ko otsailaren 28a

  • Ekintzailetza Foro Gaztearen helburua da goi mailako heziketarekin, ekintzailetzarekin edo/eta gazteriarekin lotutako pertsona aktiboek parte hartzea.
  • “Ekitea bizitzari begirako jarrera gisa” da ekitaldiaren ardatza.

Martxoaren 2an, ostegunean, Ekintzailetza Jardunaldiak egingo dira bigarren urtez jarraian Bizkaia Aretoan (UPV/EHU). Jardunaldiok DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak sustatzen dituzte, eta UPV/EHUk ere parte hartzen du. Jardunaldiek bi ekitaldi desberdin izango dituzte: Ekintzailetza eta BIZIraunkortasuna ekitaldia batetik, eta Emprendit-on 2017 ekintzailetza foro gaztea, bestetik. 

emprenditon

Ekintzailetza eta BIZIraunkortasuna ekitaldian oinarrizko galdera bati erantzuteko ahaleginak egingo dira: nola garatu epe ertaineko eta luzerako ibilbidea duen ekintzailetza proiektu bat, aldi berean bideragarria eta iraunkorra izanda eta bizitza erdigunean jartzea lortuta? Horretarako, ekitaldia topatzeko, gogoeta egiteko eta proposamenak egiteko gunea izango da hainbat eragileren artean. Hain zuzen ere, eragile horiek ekintzailetzaren arloarekin zerikusia dute nolabait eta interesa dute esperientziak helarazteko, egungo ekintzailetzaren ekosistema hobetzen laguntzeko.

Emprendit-on: ekitea bizitzari begirako jarrera gisa.

Emprendit-on 2017 Ekintzailetza Foro Gaztea Bizkaia Aretoko Oteiza gelan egingo da, Ekintzailetza eta BIZIraunkortasuna ekitaldiaren paraleloan. Azken hori goiz eta arratsaldez egingo da; foroa, aldiz, ostegun goizean soilik egingo da. Foroa goi mailako hezkuntza (prestakuntza profesionala edo/eta unibertsitateko prestakuntza) duten gazte ekintzaileak elkartzeko eta aktiboki parte hartzeko gune gisa aurkezten da.

Emprendit-on ekimen aitzindaria da, eta Bizkaiko ekintzaile gazteenei ahotsa ematea du xede; hain zuzen, gazte horiek elkar ezagutzeko aukera izango dute, networking egiteko, esperientziak trukatzeko eta lankidetzan aritzeko ilusio beraren baitan:

ekintzaile izan eta ekintzaile gisa bizi. Topaguneari esker, gainera, elkarren artean sinergiak ere sor litezke.

Zein dira Emprendit-on 2017 Ekintzailetza Foro Gaztearen helburuak?

Foroak gogoetarako hainbat mahai izango ditu, eta Bizkaian ekintzailetzarekin lotutako gazteen ametsak eta minak lantzen ahaleginduko dira, ekintzailetza hobetzea helburu hartuta. Foro horren bidez, honako hau lortu nahi da:

1.- Gazteen artean ekintzailetzaren motibazioak ikusgarri bihurtzen laguntzeko informazioa eskuratu.

2.- Gazteen ekintzailetza eragozten duten ardatzak zehazteko informazioa lortu. 

3.- Enpresa ekintzailetzaren inguruko ekosistemarekin lotuta (azpiegiturak, programak…) gazteek dituzten premiei eta ezagutzei buruzko informazioa lortu.

 Nork parte hartuko du foroan?

Emprendit-on 2017 ekimenean, batetik, ekintzailetza babesten duten teknikari eta eragileak izango dira, arlo guztietakoak (unibertsitateak, lanbide heziketa, administrazioak, gazte erakundeak, elkarteak…). Guztiek denboran zehar eskuratu duten esperientziaren berri emango dute. Bestetik, dagoeneko ekintzaile diren, ekintzaile bihurtzen ari diren edo ekintzaile izan nahi duten gazteek ere parte hartuko dute. Gazte horiek goi mailako heziketa dute (profesionala edo unibertsitatekoa), eta prestakuntza horri esker, balio erantsi handiagoa eman diezaiekete beren ekintzailetza proiektuei.

Emprendit-on ateak itxita egingo da, eta ekimen horretatik ateratako ondorioak Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren web orrian argitaratuko dira, txosten batean jasota. Izan ere, guztiok ikastea da xedea. 

Foroan izena eman nahi dutenek foroaren webgunearen bitartez egin dezakete: bit.ly/2lXS1Gm. Helbide horretan ikusi ahal izango da, gainera, egitarau osoa.

Foroari buruzko zalantzarik eta iradokizunik izanez gero, postaz (info@dema.eus) edo telefonoz (94 418 90 55) eman daiteke horien berri.

DEMAk negozio ideiei buruzko bideo lehiaketa bat antolatu du, ENPRESARI programaren baitan

Bilbo, 2017ko otsailaren 23a

• Izena emateko epea martxoaren 30era arte izango da zabalik Bizkaiko Lanbide Heziketako zentroetako ikasleentzat
• Lehiaketaren xedea da sormena sustatzea gazteen ekintzailetzaren arloan

Lanbide Heziketako ekintzailetzako ENPRESARI programa da DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak urteko antolatzen eta kudeatzen duen klasikoetako bat. Programa hori Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren laguntzarekin antolatzen da. Enpresa proiektuen lehiaketa bat da, Lanbide Heziketako Bizkaiko ikasleentzat. Zer duen helburu? Bizkaiko gazteen artean kultura ekintzailea-enpresa kultura sustatzea; erakustea enpresen sorkuntza enplegua lortzeko baliozko aukera dela.

Azaroan ezagutu genituen aukeratutako 50 ideiak (ENPRESARI 2016-2017 deialdian aurkeztu ziren 200 baino gehiagoren artetik). Ideia horiek ikasle eta prestakuntza zentroetarako negozio proiektuak dira jada, eta datorren martxoaren 10era arte garatuko dituzte (programako lan fasearen baitan), DEMAko tutoreen aholkularitzarekin. Maiatzean ezagutuko ditugu 10 sarituak. Konpentsazio ekonomikoa jasoko dute, sarituen sailkapenean duten kokapenaren arabera. Zenbateko horrekin, batik bat, ahalegina eta espiritu ekintzailea saritu nahi dira, baina baita enpresa martxan jarri nahi dutenak ere, haien enpresa proiektuak errealitate bihurtzen laguntzearren.

Negozio ideiei buruzko bideo lehiaketa

Programa honen baitan, baina 50 ideia horietatik aparte, Foru Agentziak Lanbide Heziketako zikloetako ikasleak deitu ditu soilik negozio ideiei buruzko bideo lehiaketa batera, ekintzailetzaren arloan sormena sustatzeko asmoz. Bideoek (gehienez ere 3 minutukoak) enpresa ideia bakoitzean funtsezkoa dena adierazi beharko dute, eta parte hartzaileek beren ideia irudikatzeko egokientzat jotako modu (bideo)grafikoan aurkeztu ahal izango dira.

Nik parte hartu nahi dut! Nola emango dut izena?

Zuk, zure ikaskideek, zure ikasgelak… negozio ideiei buruzko lehiaketan parte hartu nahi baduzue eta talde irabazleko kide bakoitzak tablet bat jasotzeko aukera izan (gehienez ere lau tablet taldeko) kategoria hauetako bakoitzean: Bideo bozkatuena eta Bideorik onena DEMAren iritziz; hau egin behar duzue

1) Ideia bideo batean grabatu.
2) Bideoa YouTube edo Vimeo plataformara igo.
3) DEMAren web orrian izena eman, prozedura honen bitartez: bit.ly/2l7KilQ
4) Izena emateko inprimakiaren amaieran, zuen bideoaren YouTube edo Vimeo plataformako lotura erantsi.

Bizkaiko Lanbide Heziketako zentroetako irakasle eta ikasleak animatu nahi ditugu ekimen honetan parte hartzera; izan ere, sariaz haratago, ekimenaren xedea da kultura ekintzailea eta sormena sustatzea gazteen artean. Gure ustez, honelako ekimenak beti aukera ona dira gazteak gai izateko “barnetik” antzemateko ekintzailetza, autoenplegua, etorkizuneko aukera erreal eta bideragarria izan daitekeela.

Bideoak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 30ean amaituko da. Lanak DEMAren web orrian argitaratuko dira 2017ko apirilaren 3an. Bideo bozkatuena kategoriarako bideo irabazleak 2017 apirilaren 4tik 6ra bozkatu ahal izango dira.

Ikusi lehiaketaren oinarriak.

II. Ekintzailetza, Bizitza eta Iraunkortasuna Jardunaldiak bizitza plana eta negozio plana bateratzen ahaleginduko dira.

Bilbo, 2017ko otsailaren 21a

• Emprendit-on 2017 Ekintzailetzarako Foro Gaztea jardunaldien jardueren parte izango da.
• Erakunde publiko-pribatu, ekintzaile eta herritar taldeen elkarketari eta kooperazioari dei egiten zaie erronkari aurre egiteko.

Imagen1

Datorren ostegunean martxoaren 2an, Bizkaia Aretoan (UPV/EHU) DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko SailaK sustatutako II. Ekintzailetza Bizitza eta Iraunkortasuna Jardunaldiak egingo dira. Jardunaldiek topagune bat izan nahi dute, hainbat eragileren arteko gogoeta eta proposamen gunea, egungo ekintzailetza ekosistema hobetzeko esperientziak eskaintzeko asmoz; ekosistema horrek, hain zuzen, gure garaiko erronka sozioekonomiko handiak partekatzen ditu: eredu produktiboen eraldaketa, lehiakortasun eta kooperazioaren ideia, tokikoaren eta globalaren arteko harremana, aukera berdintasuna, ahulagoak diren kolektiboen integrazioa, ingurumenaren degradazioa, etab.

Bizitza plana eta negozio plana bateratzea

Bizitza planaren eta negozio planaren arteko oreka lortzea erronka korapilatsua da, hain zuzen ere, ekintzaile edo ekin nahi duen orok bizi duen erronka. Epe ertain eta luzeko ibilbidea duen ekintzailetza proiektu bat burutzea, aldi berean bideragarria eta iraunkorra izan dadin, eta bizitza erdian jarriko duena, erronka erabatekoa, zalantzarik gabe. Erronka horri eusteko, ekintzailetza inklusibo, botere-emaile eta eraldatzaile bat ekarriko duen jardunaldi bat proposatzen da, betiere hura garatzen den lurraldearekin konprometituta. Ekintzailetza bideragarri, aberats eta anitza, ekintzaileen nahiz haien ekimenen ongizatea eta iraunkortasuna ekarriko duena.

Norentzat da jardunaldia

II. Ekintzailetza Bizitza eta Iraunkortasuna Jardunaldiak bi pertsona motarentzat dira, batik bat:

– Oro har, ekintzailetza bultzatu eta dinamizatzeko lan egiten duten eragileak (arlo publiko edo pribatutik); ekintzailetza sozial edo/eta kooperatiboaren arloko proiektuak bultzatzen dituztenak; berdintasun, inklusio edo enplegu arloetan lan egiten dutenak; baita prestakuntza edo ikerketa arloko beste eragile batzuk ere.
– Ekiteko prozesuan edo ekin duten pertsonak edo taldeak, eta ekimen bat iraunkor bihurtzeko ahalegina egiten ari direnak.

Hala ere, ekintzailetzarekin nola edo hala harremana izan eta iraunkortasunaren eta bideragarritasunaren parametroen inguruen gogoeta egiteko interesa duen edonork izango du bere lekua ekitaldian.

Halakoak izango dira II. Ekintzailetza Bizitza eta Iraunkortasuna Jardunaldiak

Jardunaldiek bi gune bereizi izango dituzte aldi berean ekintzailetza eta BIZIraunkortasuna bultzatuko duten ekintza eta estrategia batzuk proposatu ahal izateko.

– Goizean, entzutea eta inspirazioa bideratuko da tokiko eta estatuko ekintzailetza ekimen batzuk azalduz: prestakuntza eta akonpainamendu programak, esperientziak, praktikak, tresnak, sare informalak… eta horretaz gainera, ekiten ari diren pertsonen lekukotza zuzena eskainiko da.
– Arratsaldean, elkarrizketarako eta proposamenerako astia izango da, elkarrizketa formatuan kolaborazio lana egiteko, eta ekintzailetza, berrikuntza sozial eta BIZIraunkortasunarekin zerikusia duten programak eta neurriak bultzatu eta sendotzeko ekintzak eta hobekuntza estrategiak planteatzeko.

Ekintzailetza gaztea: jarrera bat bizitzari begira

Goi mailako prestakuntza duten gazteen ekintzailetza egungo ezagutzaren gizarteen aukera handietako bat da, non teknologia berriek eta globalizazioak sare edo lankidetza inguruneetan proiektuak garatzeko aukera etengabeak eskaintzen dituzten. Hala ere, gazteek ekin ahal izateko, oztoporik gabe egin behar dute aurrera. Jardunaldien barruan Emprendit-on 2017 Ekintzailetza Foro Gaztea egingo da; foroaren barruan, goi mailako prestakuntza arloari, ekintzailetzari edo/eta gaztediari lotutako eragileek ardatz honen inguruan eztabaidatuko dute: ekitea bizitzari begirako jarrera gisa. Emprendit-on 2017 pribatuki egingo da; beraz, parte hartu nahi dutenek harremanetan jarri beharko dute DEMArekin (94 418 90 55). Ondorioak txosten batean islatuko dira.

Jardunaldietan izena eman nahi dutenek horretarako berariaz antolatutako gunean egin dezakete: bit.ly/2lH6hDC, non programa osoa ere eskuragarri izango duten.

Jardunaldiekin zerikusia duen edozein zalantza eta iradokizun info@dema.eus helbide elektronikoan adierazi daiteke.

Azken egunak berdintasunaren aldeko lana aitortzeko Zigari Sarietarako hautagaitzak proposatzeko

Bilbo, 2017ko otsailaren 2a

Azken egunak berdintasunaren aldeko lana aitortzeko Zigari Sarietarako hautagaitzak proposatzeko 

2017ko edizioan, laneko kontziliazioaren arloan egindako lanagatik nabarmentzen diren enpresen ahalegina balioetsiko da

Zirgariak, XIX. mendean nagusiki, itsasontziak Nerbioi itsasadarrean barrena, soka (zirga) bat eta haien indarrak laguntza soilarekin, atoian eramaten zituzten emakumeak ziren. Emakume langile haien omenez, joan den urtean Bizkaiko Foru Aldundiak –Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren bidez– eta Bilbao Bizkaia Kutxak Zirgari Sariak antolatu zituzten, pertsonek, erakundeek eta enpresek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde Bizkaian egindako lana aitortzeko. 2017. urteko deialdia zabalik dago lau modalitatetan, hots: “Ohorezko Saria”, emakumeen eskubideak eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko ibilbidea saritzeko, “Emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka”, “Ahalduntzea eta balio aldaketa” eta “Erantzunkidetasuna eta kontziliazioa”, aurten berariaz enpresa arlora bideratuko dena. Hautagaitzak otsailaren 10era arte bidal daitezke berdintasuna@bizkaia.eus helbidera.

Aurreko deialdiaren prentsaurrekoan Teresa Laespada foru diputatuak azaldu zuen moduan, zirgari haiek “lan nekeza eta akigarria egiten zuten, eta eginkizun horretarako kontratatzen zituzten haien lana merkeagoa zelako idiak erabiltzea baino”; hala, orduko zirgari haiek egungo emakumeengan islatzen dira, orain ere soka batetik tira egitera behartuta baitaude eta gizonen emaitza berbera lortzeko ahalegin handiagoa eskatzen baitzaie. Hori dela eta, Zirgari Sarien helburuak dira, alde batetik, emakumeen eskubideak eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna onartzeko eta sustatzeko egindako ekarpenagatik nabarmendutako pertsonei eta/edo erakundeei jendaurrean eskerrak ematea, eta, bestetik, jarduera txalogarri horien difusioa egitea.

Gizartea eraldatzeko prozesuek, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarenak bezala, aldaketak eragiten dituzte balioetan, portaeretan eta, azken batean, gizartearen egituran eta antolakuntzan, eta zaila izaten da horiei heltzea. Gizarte eragile guztien lankidetza eduki behar da; bereziki, enpresa bezalako arloetan, non emakumeen bazterkeria oraindik nabarmena den.

Horren alde egiteko, Zirgari Sarien kategorietan aldaketa bat eman da 2017ko edizio honetan. Hala, “Erantzunkidetasuna eta kontziliazioaren” saria aldatu, eta enpresaren mundura bakarrik bideratu da. Hartara, gizarte antolakuntza erantzunkidearen, denboraren erabilera berrien eta kontziliazio erantzunkidearen esparruan egindako lanagatik nabarmendu den enpresa bat edo batzuk sarituko dira.

Modalitate horretan, epaimahaiak bereziki begiratuko du zenbateko eragina duen enpresaren kontziliazio eta erantzunkidetasun politikak, langile zerrendako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren bultzadan. Epaimahaiko presidentea Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespada izango da, Bilbao Bizkaia Kutxako zuzendari Gorka Martínez Salcedo izango da presidenteordea, eta haiekin batera emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean adituak diren beste zortzi epaimahaikide izango dira, hainbat arlotakoak, hala nola unibertsitatea, gizarte zibila, erakundeak, enpresa, komunikazioa, etab. Epaimahaiak kontuan hartuko du ere ea balioetsitako jardunbide egokiek eragina izan duten bai kontziliazioan bai erantzunkidetasunean.

2016ko edizioan, Askabide elkarteari eman zitzaion saria “Berdintasunaren aldeko ibilbidea” kategorian, eta Haize Berria elkarteari, “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako borroka” kategorian. “Emakumeen ahalduntzea” kategorian, berriz, Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroari eman zitzaion saria, eta “Erantzunkidetasuna eta kontziliazioan”, Piper Txuriak berdintasunaren aldeko gizonen taldeari.

Zirgari Sariek 6.000 €-ko diru saria ematen dute kategoria bakoitzean, sari ekonomikorik ez duen ohorezkoan izan ezik.

DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziatik, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren ekimen hau goraipatu nahi dugu, eta espero dugu, Sailaren beraren ildo beretik, Zirgari Sariak baliagarriak izatea eginkizun honetan gizarte osoaren inplikazioa areagotzeko. 