Actualidad DEMA

Emprendit-ON 2017 ondorioak: Bizkaiko gazteen artean ekintzailetza errazteko ideiak

Bilbo, 2017ko uztailaren 11

• Emprendit-ON 2017 Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak sustatu zuen, eta DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak kudeatu.
• Honako hau ondorioztatu zen: ekintzailetzako adibide errealak gazteentzat motibatzaileak direla, arrakasta gorabehera.

Apirilaren 25ean, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko burua, Teresa Laespada, Bizkaiko gazte ekintzailetzaren arloko ordezkariekin bildu zen, zuzenean ezagutzeko Emprendit-ON 2017 topaketatik ateratako ondorioak, gogoetak eta proposamenak.

Emprendit-ON 2017 Ekintzailetzako Foro Gaztea, martxoaren 2an gauzatua, topaketarako, networkingerako eta partaidetza aktiborako espazio bat izan zen goi mailako prestakuntza duten gazte ekintzaileentzat. Ekimen aitzindari horrek euren iritzia agertzeko aukera eman nahi izan zien Bizkaiko ekintzaile gazteenei eta modu batera edo bestera horiek ordezkatzen dituztenei. “Diputatuarekin aurrez aurre aritu ostean”, Bizkaiko gazteen artean ekintzailetza sustatzeko ideia interesgarriak bildu ziren. Hainbat ondorio dira nabarmentzekoak, honako hau, besteak beste: gazteen artean, ekintzailetzarako motibazio nagusiak garapen pertsonal eta profesionala, askatasun espiritua eta norbere buruaren nagusi izatea dira. Elementu motibatzaileak dira, halaber, erakundeetako agenteen laguntza, enplegua lortzeko beharra edo enpresa ingurune tradizionalegian gauza berriak egiteko gogoa.

Emprendit-ON 2017 foroan ateratako ondorioak aurkezteko bileran honako hauek izan ziren: María Sáiz, MBAE3 Ekintzailetza eta Enpresa Zuzendaritza Masterreko zuzendaria; Asier Jiménez, UPV/EHUko ekintzailea; Raúl Onaindia, Deustuko Unibertsitateko enpresa haztegien arduraduna; Janire Gordon, Deustuko Unibertsitateko Marketing, Events & Training Management programako arduraduna; Alex Hiriart, Deustokabiko ekintzailea; Rafael Balparda, San José de Calansanz Ikastetxeko ekintzailetza eta lan arloko koordinatzailea; Adrián Gil, San José de Calasanz Ikastetxeko lanbide heziketako ikaslea; Inmaculada Ramos, Gaztenpresa Fundazioko arduraduna, eta Gloria Mugica, DEMAko zuzendari-gerentea.

 Resultado de imagen de icono video png Bideoak