Actualidad DEMA

Lanbide Heziketako gazte ekintzaileek DEMAren aitortza jasoko dute 2018-2019 Enpresari sarien banaketa ekitaldian

● Lehiaketaren XVIII. edizioaren helburua da LHko milaka ikasleren sormena eta ekintzailetza indartzea.
● Enpresari programa liderra da bere alorrean Bizkaiko Lanbide Heziketara bideratutako programen artean.

Bilbo, 2019ko maiatzaren 27a. Bizkaiko Foru Aldundiako Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta haren DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak 2018-2019 Enpresari sarien banaketa ekitaldia egingo dute maiatzaren 30ean. Izen bereko programaren ideia eta proiektu enpresarialen lehiaketaren XVIII. edizioa da, programaren helburua izanik enpresa-ekintzailetza kultura sustatzea Bizkaiko Lanbide Heziketako zikloetako irakasle eta ikasleen artean. Lehiaketaren hemezortzi edizioetan, 3.000 negozio ideia baino gehiago aurkeztu eta 700 proiektu baino gehiago landu dira. Oraingoan, ekitaldiak kutsu berezi bat izango du. Izan ere, 2018-2019 deialdiaren amaiera ezartzeaz gainera, DEMAren eta Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko elkarlanaren hogeita hamar urteak ospatuko dira.

(gehiago…)

30 urte betetzen ditugu eta zurekin ospatu nahi dugu!

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren menpekoa den, DEMAk, Enplegu eta EKintzailetza Agentziak 30 urteko historia betetzen du. Urteurrena ospatzeko, etorri gurekin Hueccoren kontzertu akustikora hurrengo ekainaren 10ean, 20:30tik aurrera, Guggenheim museoaren atarian.

(gehiago…)