Actualidad DEMA

Banbalina Arteko Lanbideak: Karakterizazioa programan izena emateko epea zabalik

● Arte eszenikoen sektorean lan egin nahi duten pertsonei eskainitako programaren bigarren edizioa da.
Banbalina Arteko Lanbideak: Karakterizazioak prestakuntzarako bost hilabete eta lan kontratua eskaintzen ditu.

Bilbo, 2019ko azaroaren 11. DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren menpekoak, Banbalina Arteko Lanbideak enplegu eta prestakuntza programaren beste deialdi bat ireki du. Oraingo honetan, programa karakterizazioaren mundura bideratuta dago. DEMAk Pabiloi 6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkartearekin elkarlanean antolatzen du programa hau

(gehiago…)