Actualidad DEMA

Sartu gazte talentuak zure enpresan KONTRATA30 programaren bidez

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak KONTRATA30 programa jarri du abian, kualifikazioa duten langabezian dauden gazteak praktiketan kontrata ditzaten bultzatzeko eta, COVID-19 krisi-egoeraren ondoren, haien enplegagarritasuna hobetzeko. 

Zure enpresak 250 langile baino gutxiago baditu, 30 urte baino gutxiago duten gazteak kontratatzeko laguntzak eskaintzen dizkizugu, gutxienez 6 hilabeteko kontratuarekinhaien prestakuntzaren arabera: unibertsitate-titulua duten, Lanbide Heziketako erdi-mailako edo goi-mailako titulua duten edo Profesionaltasun-ziurtagiria duten. 

Laguntza horrek 3.990 €-ko diru-laguntzak izango ditu kontratatutako pertsona gizona bada, 4.560 € emakumea bada, eta 3R programan edo DEMA agentziaren programa batean parte hartu badu, 5.700 €koa. 

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 18an irekiko da. Kontratu guztiak 2021eko martxoaren 21a baino lehen hasi behar dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen edo 944 068 008 telefonora deitu. 

Turistei Euskadiren berri emateko “webapp” batek ENPRESARI lehiaketa irabazi du

DEMAk eta Enplegu Sailak 2019-20 enpresa-proiektuen lehiaketako sariak eman dituzte

 

Joan den asteazkenean, Rebeca López Llarenak XIX. Enpresari Programaren lehen saria jaso zuen Bilboko Azkuna Zentroko Auditorioan. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak DEMA agentziaren bidez sustatutako programa honetako lehen saria Galdakaoko Andra Mari LH Zentrora joango da Kaixo Euskadi”-ri esker, euskal kulturari buruzko informazioa aurkitu edo Erkidegoaren barruan hainbat jarduera bilatu nahi dituzten turistei zuzendutako webapp bat. Aplikazioak ibilbideen, tailerren, ekitaldien agendaren, tokiko merkataritzaren edo artisautzaren berri ematen du. 

(gehiago…)

Dena prest ENPRESARI programako enpresa-ideia eta -proiektuen lehiaketaren sari-banaketarako

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak sustatzen duen DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren bidez, Bizkaiko Lanbide Heziketako finalisten ahalegina eta asmamena sarituko duen En-presari programaren ideia eta enpresa-proiektuen lehiaketako 19. sari-banaketa antolatu du asteazken honetanirailaren 9an, 19:00etan, Bilboko Azkuna Zentroko auditorioan. 

(gehiago…)

Anezka enplegu-programan izena emateko epea zabalik

  • Izena emateko epea urriaren 12ra arte izango da.
  • Taldeek 15 lagun izango dituzte, eta astean bi saio presentzial eta saio online bat egingo dira.

 

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak sustatzen duen DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren bidez, Anezka enplegu programa sustatzen eta finantzatzen dute. Programa hau aukera bikaina da parte hartzen duten pertsonen enplegagarritasuna handitzeko eta haien gaitasun pertsonalak hobetzeko.

(gehiago…)

Berrietan bilatu