Actualidad DEMA

Zabalik dago irailean Bilbon izango den “EmpleArte” programaren bigarren ediziorako izena emateko epea

 

Irailaren amaieran “EmpleArte” programaren beste proiektu pilotu bat izango da Bilbon, luzaroko langabeei enplegagarritasuna hobetzeko lan orientazioa emateko programa berritzailea

Online izango da. Parte-hartzaileek hainbat saio online izango dituzte astean, eta espezialisten aholkuak jasoko dituzte berriro ere enplegua bila dezaten taldean

Enplegua bilatzeko jarduera guztietan sormena bultzatuko da: curriculum berritzailea sortuko da, enplegurako tresna digitalak eguneratu edo elkarrizketetan hobeto jarduteko trebetasunak landu

Programan parte hartu nahi dutenek irailaren 23ra arteko epea dute proiektuaren webgunean izena emateko: https://www.emple-arte.org/es

Ekimen hau Santa María la Real fundazioaren Enplegu eta Gizarteratze Arloak sustatzen du; eta Europako Gizarte Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren DEMA Agentziak batera finantzatzen dute

 

Langabezia kronifikatu egiten denean, berrikuntzari ekin eta estrategia berriak bilatu behar dira. EmpleArte sortu dugu, luzaroko langabeei berriro ere enplegua bilatzen laguntzeko, betiere prozesu hori sormenezko erronka ilusionagarritzat bizita. Taldean lan egiten dute, ilusioa berreskuratzen dute, enplegurako trebetasun eta gaitasunetan hobetzen dute, eta nork bere buruaren bertsiorik onena aurkezten du enpresetan, modu berritzaile batean”, azaldu du Santa María la Real fundazioaren Enplegu eta Gizarteratze Arloko zuzendari Natalia Serranok.

 

Datak eta betekizunak

“EmpleArte” programaren Bilboko bigarren proiektu pilotua irailaren amaieran abiaraziko da, eta azaroaren amaierara arte egongo da martxan. 18-60 urteko luzaroko langabeek parte hartu ahal izango dute. Ikasketa maila edozein izan daiteke (ikasketarik gabe, DBH, Lanbide Heziketa, Batxilergoa, unibertsitate gradua eta abar), eta edozein lan sektoretakoak izan daitezke.

Espezialisten aholkularitza

Formatua online izango da. Astean hainbat egunez saio birtualak izango dituzte enplegu bilaketa modu berritzaile eta sortzailean berraktibatzeko. Santa María la Real fundazioko espezialisten aholkuak jasoko dituzte enplegu bilaketako ibilbide berri bat egiteko, lanbide arloko helburua finkatzeko eta enplegurako zeharkako gaitasunak eta trebetasun digitalak indartzeko.

Sormena indartzea enplegu bilaketa aktiboan

Lan orientazioko eta enplegua bilatzeko jarduera guztietan sormena bultzatuko da: curriculum berritzailea sortuko dute gainerakoengandik bereizteko, enplegurako tresna digitalak eguneratuko dituzte, elkarrizketetan segurtasun eta konfiantza handiagoz jarduteko trebetasunak landuko dituzte, taldean lan egingo dute eta kontaktu sarea zabalduko dute

Izen-ematea

Doako programan parte hartu nahi dutenek irailaren 23ra arteko epea dute izena emateko, webgune honetan: https://www.emple-arte.org/es/inscribete   

 

KONTAKTUA KOMUNIKABIDEETARAKO

 

Soraya de las Sías
Komunikazio arduraduna – Enplegu Arloa

Santa María la Real fundazioa
663 10 13 82

ssias@santamarialareal.org

@AreaEmpleoFSMLR

Jarrai gaitzazu sare sozialetan!

LinkedIn/Facebook/Twitter/Instagram/YouTube

 

 

Berrietan bilatu

Archivos