ANEZKA y ANEZKA PREST

Enplegu eta Ekintzailetza ANEZKA eta Anezka Prest programetarako deialdiak zabalik. Lan bila dabiltzan langabeentzako bi ekintza.

 Enplegu eta ekintzailetza ANEZKA:

Bi anezka berri jarriko dira martxan; 2021eko martxoaren 1etik ekainaren 23ra. Hamabost langabez osatutako taldeak dira enplegu-anezkak, dinamizatzaile baten laguntzarekin, enplegagarritasun-gaiak lantzen dituzte online eta aurrez aurreko jardunaldietan.

  • Izena emateko epea: 2021eko otsailaren 21era arte
  • Anezkak egiteko epea: 2021eko martxoaren 1eko ekainaren 23era arte

Izena eman: formularioa

Programari buruzko informazioa

ANEZKA PREST

Enplegurako teknikari baten laguntzarekin eta adituek emandako tailerretan lana bilatzeko estrategia egokia prestatzeko funtsezko gaiak landuko ditu 15 laguneko taldeak, online eginiko 14 saiotan.

  • Izena emateko epea: 2021eko otsailaren 21era arte
  • Anezka Prest egiteko epea: 2021eko martxoaren 15tik apirilaren 30era arte

Izena eman:  Formularioa

Programari buruzko informazioa