Ekintzailetzarako baliabideak

2019ko 3i 2programaren epea zabalik

Otsailaren 4an 3i programan eskaerak egiteko epea zabalduko da. Horren bidez Bizkaiko Foru Aldundiak laguntza osoa ematen die berrikuntza, nazioartekotze eta inbertsio arloetan ekintzak egiten dituzten enpresei. 3i programa 10 eta 249 langile bitartean dauzkaten enpresa berritzaileentzat pentsatuta dago, Bizkaian gutxienez 10 lanpostuko ekoizpen zentroa edo balio erantsi handikoa badute.

Beaz programaren erakunde kudeatzailea da eta zuen eskura jartzen du bere lantalde teknikoa zuen zalantza guztiak argitzeko eta zuen proiektua erakunde onuradunaren profilean egokitzen den ikusteko.